215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lurraldeko kontribuzioa eta pasabideen tasa borondatez ordaintzeko epea, 2025eko bigarren seihilekoan

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketako Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da 2025eko abenduaren 1ean amaituko dela lurralde-kontribuzioaren 2025eko urteko likidazioaren bigarren zatikatzeari dagozkion kuotak eta 2025eko bigarren seihilekoko espaloietatik (pasabideetatik) ibilgailuak pasatzeagatiko tasa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak CaixaBanken, Caja Ruralen eta Laboral Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahal izango dira, dagokion ordutegian eta ordainagiria aurkeztu ondoren, edo ordainagirian agertzen den edozein modutan (informazio gehiago udalaren webgunean: www.burlata.eus).

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko aldiaren azken egunean aurkeztuko dira kobratzeko.

Epe hori igarotakoan, ordaintzeke dauden ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta premiamendu-bidetik kobratuko dira.

Likidazio horien aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke aukeran:

a) Egintza egin duen organoari berari berraztertzeko eskubidea, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Burlatan, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2513311