215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Jarduera lizentziaren eskaera. Landa ostatua

Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, jakinarazten da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Beteluko Udaleko iragarki-taulan jarri eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean, jendaurrean jarriko dela jarraian adierazten den espedientea, jardueraren eraginpean daudela uste dutenek epe barruan egoki ikusten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Sustatzailea: Juan Manuel Garmendia Goikoetxea.

Jarduera: landa ostatua.

Jardueraren lekua: Beteluko 1. poligonoko 12. lurzatia (Atabalenea etxea).

Betelun, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2513223