2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Erabilitako ibilgailuen salmenta, lantegia eta lehorreko garbitokia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: María Sofía Sain.
Jarduera: erabilitako ibilgailuen salmenta, lantegia eta lehorreko garbitokia.
Tokia: Berriobeitiko 13. poligonoko 269. lurzatia (Bentetako kalea 23), eta Aitzoaingo 16. poligonoko 125. lurzatia.
Berriobeitin, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2513275