215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Jarduera lizentzia eskaera. Arropa eta oinetakoak (altzariak eta beste objektu batzuk) bildu, sailkatu, konpondu eta bidaltzea

Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Lagun bide zerbitzuak SL.

Jarduera: arropa eta oinetakoak (altzariak eta beste objektu batzuk) bildu, sailkatu, konpondu eta bidaltzea.

Tokia: Irurita-Baztan.

Baztanen, 2025eko urriaren 14ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2513331