2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Hiri-jarduketarako plan berezia Zigaurreko 69. poligonoko 120. lursailean. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 8. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea Zigaurreko 69. poligonoko 120. partzelako hiri-jarduketarako plan berezia, Francisco Javier Elizalde Echandi jaunak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.
Baztanen, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L2513218