215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri Jarduketarako Plan Berezia Arraiozko 8. poligonoko 41. eta 46. partzeletan. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2025eko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, 6. akordioan erabaki zuen:

2024ko abenduaren 26an Baztango Udalbatzak behin betikoz onetsi zuen Arraiozko (Baztan) 8. poligonoko 41. eta 46. partzeletako Hiri Jarduketako Plan Berezia, Anunciación Huici andreak eta Felipe Alzuguren jaunak sustatua, eremua hirigintzaren aldetik garatzeko egikaritze-unitate bat zehazteko.

Baztango Udaleko arkitekto aholkulariaren txostena ikusi da (erref. 2509i009). Bertan, behin betiko onetsitako dokumentuan bi akats daudela egiaztatzen da: dokumentuaren azalpen-zatian, 41. partzela hiri-lursail finkatutzat hartzea falta da, eta 46. partzela, berriz, hiri-unitate finkatugabetzat. Bestalde, horretarako sinatutako hirigintza-hitzarmenean eta behin betiko onespenerako hirigintzako udal aholkulariaren txostenean jasotzen den bezala, administrazio jarduleari urbanizazio-kargarik gabe laga beharko zaizkio bi lurzatiei indarrean dagoen Udalaren Hirigintza Planak (UHP) esleitutako aprobetxamenduaren %10 eta Hiri Jarduketarako Plan Bereziak (HJPB) sortutako aprobetxamendu soberakinaren %15, Udalari esleituko baitzaio 8. poligonoko 46. partzelan duen partaidetza gisa.

Kontuan hartuta bi aldaketa horiek Hiri Jarduketako Plan Bereziaren dokumentuan jasotzeko beharra eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Udalbatzak, aldeko 10 botorekin eta kontrako 2rekin, honako hau erabaki du:

1.–Hiri Jarduketako Plan Bereziaren agirian egindako aldaketak onartzea, Baztango Udaleko arkitekto aholkulariaren txostena kontuan hartuta (erref. 2509i009).

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aldatutako Hiri Jarduketako Plan Bereziaren dokumentuarekin batera. Halaber, Nafarroako Gobernuko lurraldearen antolamenduan eta hirigintzan eskumenak dituen sailera akordio hau igorriko da, dagokion dokumentazioarekin batera.

3.–Alkatea ahalduntzea akordio hau aitzinera eramateko egin behar direnak egiteko.

Baztanen, 2025eko irailaren 29an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2513208