1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2990/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 3330/2024, urtarrilaren 21eko 140/2025, otsailaren 26ko 620/2025 eta abuztuaren 13ko 2335/2025 ebazpenetan atzemandako akats materiala zuzentzen duena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 11n emandako 3330/2024 Ebazpenaren bidez onetsi ziren berdintasuneko erdi mailako tituludunen plazak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak; zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 21ean emandako 140/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, berdintasuneko erdi mailako tituludunen plazak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietakoak; zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 26an emandako 620/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, berdintasuneko erdi mailako tituludunen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietakoak; zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 2335/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren izangaien bi zerrendak, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzekoa eta aldi baterako kontratazioak egitekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko berdintasuneko erdi mailako tituludunen plazak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdien ondoriozkoak; zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.
Akats material bat atzeman da ebazpen horietan, deialdiaren xede den lanpostuaren izenean, zehazki; izan ere, oker baten ondorioz "berdintasuneko erdi mailako tituluduna" ageri da, baina Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan ez dago jasota kategoria hori. Hortaz, bidezkoa da zuzenketa egitea, dagokion izena jartzeko, hau da, "erdi mailako teknikaria (berdintasuna)". Hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluan xedatutakoaren babesean.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 3330/2024, urtarrilaren 21eko 140/2025, otsailaren 26ko 620/2025 eta abuztuaren 13ko 2335/2025 ebazpenetan atzemandako akats materiala zuzentzea, honela:
Honako hau dioen tokian:
"berdintasuneko erdi mailako tituluduna".
Honela behar du:
"erdi mailako teknikaria (berdintasuna)".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web fitxan argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2513310