2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2026rako. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat:
Lehena.–Lur-ondasunen gaineko zergaren karga-tasa %0,25ekoa izanen da 2026. urtean. Erabaki honek ondorioak izanen ditu 2026eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.
Barañainen, 2025eko urriaren 13an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2513230