215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, APR-06 unitatearen esparruan, jarduera ekonomikoaren eremua handitzearren. Araudia

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 10eko 135E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Arguedasko Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, APR-06 esparruan. Navarra de Suelo y Vivienda SAk sustatu du.

Argitara ematen da hirigintzako araudia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2513242