2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Lakidaingo arazketa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.
Jarduera: Lakidaingo arazketa.
Tokia: Lakidaingo sakana izenarekin ezagutzen den eremua.
Mutiloan, 2025eko urriaren 9an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2513176