215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALBIASUKO KONTZEJUA

25-01192 gora jotzeko errekurtsoa, herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioari buruz

Epatze deia egiten zaie honako honetan interesdun direnei: gora jotzeko errekurtsoa, Paloma Arraiza Salgadok jarria, Gonzalo Araquistain Darnaren izenean eta hura ordezkatuz, kontra egiten diona Albiasuko Kontzejuak 2025eko maiatzaren 21ean egindako ezohiko bilkuran hartu erabaki batzuei, herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioari buruzkoak.

Horiek horrela, interesdunak epatzen dira, alegazioak egin ahal izan ditzaten Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero. Horretarako epea hamar egun baliodunekoa da gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Bertzela, baliatzen ahalko dute urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako edozein (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Albiasuko Kontzejuan. Hura eskatu nahi izanez gero, idatzi behar da concejo.albiasu@gmail.com helbidera, aditzera emanez zer helbide elektronikotara nahi den bidaltzea.

Albiasun, 2025eko urriaren 8an.–Kontzejuko burua, Jose Javier Oquiñena.

Iragarkiaren kodea: L2513352