215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: Tuterako udal mugartean, elektrizitatea baterietan biltegiratzeko "Santico" (0062-ALM), "Barcorroyo" (0063-ALM) eta "Valdecuco" (0065-ALM) instalazioak.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean jartzen dira espediente hauek:

–Azalpena: Tuterako udal mugartean, elektrizitatea baterietan biltegiratzeko "Santico" (1 MW), "Barcorroyo" (5 MW) eta "Valdecuco" (4 MW) instalazioak eta haiei loturiko ebakuazio-azpiegiturak.

–Xedea: proiektuak jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimenak eta eraikitzeko administrazio baimenak lortzeko.

–Eskatzaileak: Ganges Vault SLU ("Santico"), Amazonas Vault SLU ("Barcorroyo") eta Colorado Vault SLU ("Valdecuco").

–Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, sustatzaileek proiektuetarako ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu dute.

Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.

Dokumentazioa esteka hauetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-Vault-biltegiratzea-0062-0063-0065

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko urriaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2513318