215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2983/2025 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste izangai baten kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialista (emagina) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 20 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; plaza horien artean erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialisten (emaginak) plazak daude. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 30eko 1857E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abuztuaren 30ean.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko irailaren 4an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen edo kontratazio proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialista (emaginak) lanpostuan aritzeko:

–Igoera txanda.

IGOA ERRO, ARANTZAZU

SALCEDO CLEMOS, LYDIA

ORTEGA BELIO, CARMEN

VIELA IRUNGARAY, AINHOA

ALZUART ZALDAIN, NEREA

ROMERO ROY, MARIA ELENA

IZCO OREJA, MIREN

PEJENAUTE CERDAN, JUDITH

CIGANDA CHOCARRO, ITSASO

GOLDARAZ BUSTO, SILVIA

–Txanda irekia.

BEPERET SAGUES, ANA

CHAPELA ANTEPAZO, ALBERTO

SEVILLANO SANCHEZ, AMAYA

LECUMBERRI MARTINEZ, ELSA

AZNAREZ IBAÑEZ, MIREN

APEZTEGUIA PALMA, TERESA

MARTINEZ MARTINEZ, ELENA

HUAMANTICA OROZ, ARASHELLY

ORZAIZ GARDE, OLAIA

2. Honako izangai hauek lan araubidean kontratatzea, lanaldi partzialean:

–Txanda irekia.

OLCOZ RUIZ, ALESSANDRA

3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lan araubidean lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko izendatutako izangaiak hilabeteko epean sinatu beharko du dagokion kontratua, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Adieraztea Olaia Orzaiz Garde andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko urriaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

ZENTROA/UNITATEA

HERRIA

EUSKARA

Ig.

IGOA ERRO, ARANTZAZU

71200

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ig.

SALCEDO CLEMOS, LYDIA

73118

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ig.

ORTEGA BELíO, CARMEN

67550

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

BURLATA

Ig.

VIELA IRUNGARAY, AINHOA

71710

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ELIZONDO

Ig.

ALZUART ZALDAIN, NEREA

67981

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ig.

ROMERO ROY, MARIA ELENA

64702

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ig.

IZCO OREJA, MIREN

67980

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ig.

PEJENAUTE CERDAN, JUDITH

62741

FUNTZIONARIOA

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Ig.

CIGANDA CHOCARRO, ITSASO

71707

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ig.

GOLDARAZ BUSTO, SILVIA

64936

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

BEPERET SAGUES, ANA

73119

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

CHAPELA ANTEPAZO, ALBERTO

67903

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

SEVILLANO SANCHEZ, AMAYA

67554

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

LECUMBERRI MARTÍNEZ, ELSA

71929

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

AZNAREZ IBAÑEZ, MIREN

60970

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

APEZTEGUIA PALMA, TERESA

60727

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

MARTINEZ MARTINEZ, ELENA

72418

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

HUAMANTICA OROZ, ARASHELLY

72420

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Ir.

ORZAIZ GARDE, OLAIA

61055

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

ETXARRI ARANATZ

B2

Ir.

OLCOZ RUIZ, ALESSANDRA

72775

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2513306