214. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

175/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua), alkatetzaren eta Udal Zerbitzuen Arloko langileen arteko akordioaren inguruan

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, kontra egiten diona Berriozarko Udaleko alkate udalburuak eta Udal Zerbitzuen Arloari atxikitako langileek 2025eko apirilaren 1ean sinatu akordioari.

Interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen 175/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua), Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

Berriozarren, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2513291