2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Udalkideen arduraldi eta ordainsari erregimena
Baztango Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin ezohiko osoko bilkuran, 13. akordioan erabaki zuen:
1.–2025eko urriaren 1etik 2026ko abuztuaren 31 arte Gorka Urtasun Saldias zinegotziaren erdi arduraldia (%50) onestea. Urtean 19.050 euro gordin izanen da. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean berrikusiko da. Horri Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota gehitu beharko zaio.
2.– Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Baztango Udalaren gardentasun atarian.
Baztanen, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2513364