214. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tuterako, Murchanteko eta Cascanteko ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko abuztuaren 22an, erabaki zuen enkante bidez saltzea behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02894.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200102894 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. lotea:

Erregistrokoa: Tuterako 1. Jabetza Erregistroan 6758 zenbakiarekin inskribaturiko finka, Murchanteko 78. liburuko 2623. liburukiko 22. folioan (IDUFIR: 31018000058280); honela deskribatzen da erregistroko liburuetan:

Landa-finka: lursaila Murchanteko jurisdikzioan, Manantío izeneko parajean; hamar almute ditu, hau da, bost area eta hirurogeita bat zentiareako azalera. Mugakideak: iparraldean, lursaileko erreka; hegoaldean, Jesús Gil; ekialdean, finkaren gainerakoa; eta mendebaldean, Ángel Magaña. 3. poligonoa, 1605. lurzatia.

Katastrokoa: Murchanten, 3. poligonoa, 1605. lurzatia, 1. azpilurzatia, 1. hiri-unitatea, 676,10 m²-koa; eta 3. poligonoa, 1605. lurzatia, B azpilurzatia, 4,81 m²-koa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002295999TT.

–2. lotea: Finka honen erdi zatiezina:

Erregistrokoa: Tuterako 1. Jabetza Erregistroan 9870 zenbakiarekin inskribaturiko finka, Murchanteko 52. liburuko 1856. liburukiko 88. folioan (IDUFIR: 31018000998586); honela deskribatzen da erregistroko liburuetan:

Landa-finka: zereal-alorra Murchanteko jurisdikzioan, Campo Alto aldean; erregu bat du, hau da, zortzi area eta laurogeita hemezortziko zentiareako azalera. Mugakideak: iparraldean, erreka; hegoaldean, Francisco García Magaña; ekialdean, Victoriano Aguado; eta mendebaldean, Ramón Garcíaren alarguna.

Katastrokoa: Murchanten, 2. poligonoa, 605. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatea (ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002295777YY) eta 2. poligonoa, 605. lurzatia, 2. azpieremua, 1. hiri-unitatea (ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002295778UU).

–3. lotea:

Erregistrokoa: Tuterako 1. Jabetza Erregistroan 21502 zenbakiarekin inskribaturiko finka, Tuterako 381. liburuko 1877. liburukiko 68. folioan (IDUFIR: 31018000998531); honela deskribatzen da erregistroko liburuetan:

Landa-finka: zereal-alorra Tuterako jurisdikzioan, Río Cortés aldean; erregu bat eta lau almute ditu, hau da, hamaika area eta hogeita hiru zentiareako azalera. Mugakideak: iparraldean, Leoncio Hernández; hegoaldean, erreka; ekialdean, Fermín Hernández; eta mendebaldean, Sebastián Martinez.

Katastrokoa: Tuteran, 37. poligonoa, 167. lurzatia, A azpilurzatia, 1.242,96 m²-koa.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001381807FK.

–4. lotea:

1. finka.–Erregistrokoa: Tuterako 2. Jabetza Erregistroan 10229 zenbakiarekin inskribaturiko finka, Cascanteko 156. liburuko 1855. liburukiko 100. folioan (IDUFIR: 31019000591708); honela deskribatzen da erregistroko liburuetan:

Landa-finka: lursaila Urzanteko jurisdikzioan, Cascanteko udalerrian, Sabados aldean; bi erregu ditu, hau da, hamazazpi area eta laurogeita hamazazpi zentiareako azalera. Mugakideak: iparraldean: trenbidea; hegoaldean, Eduardo Marín; ekialdean, Francisco Corrales; eta mendebaldean, Julián Fernández.

Katastrokoa: Cascanten, 11. poligonoa, 827. lurzatia, A eta B azpilurzatiak, 1.325,66 m² eta 128,08 m²-koak, hurrenez hurren. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001115099QM.

2. finka–Erregistrokoa: Tuterako 2. Jabetza Erregistroan 14.840 zenbakiarekin inskribaturiko finka, Cascanteko 261. liburuko 2899. liburukiko 1. folioan (IDUFIR: 31019000447784); honela deskribatzen da erregistroko liburuetan:

Landa-finka: lursaila Urzanteko jurisdikzioan, Cascanteko udalerrian, Sabados aldean; hamalau area eta berrogeita bederatzi koma hirurogeita lau zentiarea ditu. Mugakideak: iparraldean: Francisco Corral; hegoaldean, ubidea; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, Claudio Clemente. 11. poligonoko 494. lurzatia.

Katastrokoa: Cascanten, 11. poligonoa, 494. lurzatia, A azpilurzatia, 1.449,60 m²-koa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001114782PO.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693; helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2513665