214. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Aberingo udal mugartean dagoen "La Plana" (3534 zk.) ustiapen-emakidaren (C atala) esparruan meategia handitzeko proiektua.

Hormigones Lizarra SA enpresak meategia handitzeko proiekturako baimena eskatu dio Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari, eta goian adierazitako proiektua aurkeztu du.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, jendaurrean jartzen da goian adierazitako proiektua, zeina ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe baitago, baita haren ingurumen inpaktuaren azterketa eta leheneratze plana ere.

30 egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita (larunbat, igande eta jaiegunak ez dira zenbatzen). Ahal dela, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña) eta Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian, esteka honen bidez:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/hobiaren-meatze-ustiapen-proiektua-la-plana-3534

Iruñean, 2025eko urriaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2513035