214. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOÑERRI

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Goñerriko Udalak, 2025eko urriaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urterako plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Goñin, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, Eduardo Urmeneta Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2513224