214. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

25-01183 gora jotzeko errekurtsoa, presako mozio bat gai-zerrendan sartzeari buruzkoa

25-01183 gora jotzeko errekurtsoa jarri da Nafarroako Administrazio Auzitegian, hizpide duena presako mozio bat gai-zerrendan sartzea.

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero; hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Etxarri Aranatzen, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2513094