2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Alkatetzak bereganatzea eskumen orokorra hirigintzaren arloan
Nik, Gorka García Izalek, Corellako Udaleko alkate udalburuak, eman zaizkidan eskumenak erabiliz (eskumen horiek eman dizkidate Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3 eta 45. artikuluek), Alkatetzaren 1310/2025 Ebazpena eman dut:
Alkatetzaren ekainaren 29ko 1048/2023 Ebazpenaren bidez, eskuordetze orokorra egin zen Félix Bienzobas Lázaro zinegotziaren alde, hirigintzaren arloan, barnean izanik hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena, eta kanpoan utzirik Alkatetzaren 1043/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eginiko eskuordetzeak. Hala, eginkizun hauek ezarri ziren, bertzeak bertze: Koordinatu eta gainbegiratzea hirigintza eta industria alorrak gauzatutako ekintzak. Erakundeekin eta entitate publiko eta pribatuekin koordinatu eta lan egitea, hirigintzaren eta industriaren arloan. Ekintzak koordinatzea gainerako zinegotzitzekin. Udalaren eta corellar guztien ordezkari izatea hirigintza eta industria arloan, behar den toki orotan.
Aintzat harturik ordezkariaren inguruabar pertsonalak.
DEKRETATZEN DUT:
Lehenbizikoa.–Neureganatzea eskumen orokorra, hirigintzaren arloan, zeina eman baitzitzaion Félix Bienzobas Lázaro zinegotziari, barnean izanik hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena, eta kanpoan utzirik Alkatetzaren 1043/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eginiko eskuordetzeak.
Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Dena dela, dekretua indarrean jarriko da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aitzina.
Corellan, 2025eko urriaren 9an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2513177