1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1918E/2025 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmaziako teknikarien plaza huts batzuk esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 660E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen farmaziako teknikarien 22 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 10eko 1547E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, plaza hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmaziako teknikarien plaza huts hauek esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:
–Barne lekualdatzea:
HURRENKERA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | HERRIA |
1 | MURILLO MUNARRIZ, YESICA | 73676 | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA |
2 | MUGUETA ALZORRIZ, PATRICIA | 72128 | OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | IRUÑA |
3 | MUÑOZ SANCHEZ, MAITE | 73212 | OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | IRUÑA |
4 | GARCIA GONZALEZ, ANDREA | 72127 | OSASUNBIDEA-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | IRUÑA |
5 | LUCAS OJUEL, MARÍA JOSÉ | 73677 | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA |
–Lekualdatze nazionala:
HURRENKERA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ZENTROA | HERRIA |
1 | CORRES DUQUE, HAIZEA | 73123 | GARCIA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
2. Izendatutako lehiakideek 2025eko azaroaren 3an hartu beharko dute plazaren jabetza. Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez dutenek esleitu zaien plazan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2513188