2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Administrazio arteko hitzarmena, Nafarroako Erriberaren Garapen Estrategietarako Partzuergoarekin (EDER Partzuergoa). Jendaurrean jartzea
Errege Bardeako Komunitateak, 2025eko urriaren 8an, administrazio arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Erriberaren Garapen Estrategietarako Partzuergoarekin (EDER Partzuergoa). Hitzarmenaren xedea da, hain zuzen, "Helmugetako Jasangarritasun Turistikorako Planean (Nafarroako Erribera, aurrerantzean, HJTP NE) jasotako 4.1 azpijarduketa gauzatzea –Next Generation EU funtsaren bidez finantzatua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan–; ondoko ardatz eta jarduketen barnean: –2. ardatza– Energia-efizientzia hobetzea. 4. jarduketa: Zikloturismoa eta mugikortasun jasangarria. 4.1 azpijarduketa: Aparkaleku seguruak eta adimendunak, Nafarroako Erribera".
Hitzarmena jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari, (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Era berean, interesdunen eskura egonen da Komunitatearen egoitza elektronikoan (https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0).
Tuteran, 2025eko urriaren 13an.–Burua, José María Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2513279