2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Administrazioen arteko hitzarmena, ETI San Juan ikastetxe bateratu politeknikoarekin. Informazio publikoa
Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko buruaren 2025eko urriaren 13ko ebazpen baten bidez, onetsi da sinatzea administrazioen arteko lankidetza-hitzarmen bat ETI San Juan ikastetxe bateratu politeknikoarekin, eta haren helburua da "ikasleek aukera izatea parte hartzeko (haien irakasleek gidaturik) Nafarroako Errege Bardeako Komunitateak eta ETI ikastetxe bateratu politeknikoak elkarrekin egiten dituzten proiektuetan".
Ebazpena jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari, (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Era berean, interesdunen eskura egonen da Komunitatearen egoitza elektronikoan (https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0).
Tuteran, 2025eko urriaren 13an.–Burua, José María Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2513277