2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, 1. sektoreko (Queiles, UI-4) plan partzialean. Behin betiko onespena
Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 19ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa bat 1. sektoreko plan partzialeko (Queiles) determinazio xehatuetan (UI-4 unitatea, U2.8-1.1 eta U2.8-1.2. lurzatiak, Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean). Aldaketa 2024ko urrikoa da, eta Jardines de Tudela SLk sustatu du, jarraikiz José Francisco Glaría Yetano eta Francisco Glaría Gastón arkitektoek idatzitako proiektuari.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.
Tuteran, 2025eko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513103