213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Alkatearen 2025eko urriaren 15eko 2025-1072 Ebazpenean ezarritakoa bete beharrez, 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, laborantzarako herri-lurzatiak adjudikatzeko eska dezaten, indarrean den araudiko baldintzak betetzeagatik, eskubidea dutela uste dutenek. Eskaera egin daiteke modalitate hauetarako: herritarrentzako aprobetxamenduetarako edo herritarrentzako zuzeneko adjudikaziorako.

Udaleko administrazio zerbitzuek eskabidearen eredua emanen diete eskatzaileei, eta han zehaztuko dira zein diren aurkeztu beharreko agiriak; Funesko herri-lurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzako 36. artikuluan adierazitakoak, hain zuzen.

Funesen, 2025eko urriaren 16an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2513554