2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 239. lurzatian. Behin betiko onespena
Barasoaingo Udalak behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 239. lurzatirako, Barasoaingo planeamenduaren barnean, Enrique Flamarique Fresánek sustaturik. Osoko bilkurak 2025eko irailaren 11n hartutako erabaki baten bidez onetsi zuen, herritarrek parte hartzeko plana izapidetu ondoren (hasiera bateko onespena argitaratu zen 2025eko ekainaren 26an, 126. Nafarroako aldizkarian, Diario de Navarran, Diario de Noticiasen.
Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, eta ez da bat ere aurkeztu. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Barasoainen, 2025eko urriaren 7an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513095