2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Deialdia, administratzailearen plaza huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
2025eko urriaren 15ean, honako erabaki hauek hartu zituen Tuterako Udalaren Ur Batzordeko administratzailearen lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahaiak:
1. Tuterako Udalaren iragarki-taula elektronikoan eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan argitaratzea gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatuta.
2. Tuterako Udalaren Ur Batzordearen buruari proposatzea Fabián David Asio Goicoechea izenda dezala Tuterako Udalaren Ur Batzordeko administratzaile, hura baita oposizioaldiko proba guztiak gainditu dituen izangai bakarra.
3. Erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, proposatutako izangaiak, argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkez dezan Tuterako Udalaren Ur Batzordearen erregistroan.
Tuteran, 2025eko urriaren 16an.–Epaimahaiburua, Anichu Agüera Angulo.
Iragarkiaren kodea: L2513601