2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Haur Eskolako zerbitzu anitzetako plazaren izendapena
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, udalaren lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).
Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-fitxan) onetsi zen, sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpen batzuen bidez (deialdiaren fitxan argitaratu ziren irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an, hurrenez hurren), onetsi ziren behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, betiere betetzen bazituzten deialdian eskatutako baldintzak, eta lekurik bazuten deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta jarraian ageri diren plazak esleitzea.
Alkatetzak 2025eko urriaren 10ean eman 1865. Ebazpenaren bidez, honako hau
EBATZI ZEN:
Lehenbizikoa.–Natalia Jaso Pérez izendatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun, Haur Eskolako zerbitzu anitzetako lanpostua betetzeko.
Bigarrena.–Natalia Jaso Pérezi esleitzea hutsik geratu den plaza (06.4.13 plaza zenbakia, Haur Eskolako zerbitzu anitzetako lanpostua, D maila, lan-kontratudunen araubidean).
Hirugarrena.–Izangaiak 2025eko urriaren 13an sinatu beharko du lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Baldin izendatutako izangaiak ez badu egun horretan dagokion kontratu finkoa sinatzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2513234