1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
454E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Jesús María Urrestarazu Magallón jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Laguntza Administratiboaren eta Langileriaren Bulegoko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Jesús María Urrestarazu Magallón jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Laguntza Administratiboaren eta Langileriaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko urriaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, beraz, egun hori izanen da burutzan jarduteko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urriaren 11n.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria ordeztuz (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 17/2025 Foru Dekretua, urriaren 10ekoa), Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2513322