2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
PUIU
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapena
2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Deialdiaren hautaketa-prozesua bukaturik, eta bete beharrez xedatuta dagoena deialdiaren 8. oinarrian eta 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Alkatetzak 2025/0153 Ebazpena eman zuen 2025eko urriaren 16an. Haren bidez, Joseba Ayarra Villaverde izendatu da Puiuko Udaleko funtzionario, jardun dezan zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan.
Interesdunari jakinarazten zaio lanpostuaz jabetu beharko duela, legez ezarritako moduan, 2025eko azaroaren 3an.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, 2 hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Puiun, 2025eko urriaren 16an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2513530