2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, bete daitezen polizia agentearen hiru plaza, oposizioaren bidez, destinoa Udaltzaingoan dutenak. Izendapenak
Alkatetzaren 943/2025 Ebazpena.
Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian aurreikusitako hautapen prozesua bukatu zen. Deialdia 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean, eta Alkatearen 800/2025 Ebazpenaren bidez plaza bat gehitu zen (2025eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 11koa).
Ikusirik lanpostu hutsak hautatzeko 2025eko irailaren 18an egindako ekitaldiaren emaitza, ekitaldira deitutako izangaiek deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu ondoren, proba psikoteknikoen emaitzari alegazioak aurkezteko epea igaro ondoren eta izangaien gaitasuna deklaratzen duten proba medikoak egin ondoren.
Eman zaizkidan eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman zaizkidanak babes harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h artikulua (Toki Araubidearen Oinarria arautzen duen apirilaren 2ko 7/1985 Legea) eta babes harturik, orobat, Lizarrako Udaltzaingoko hiru polizia-agente plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8.5 oinarria, alkatetza honek
EBATZI DU:
Lehenbizikoa.–Izendatzea praktiketako funtzionario, oinarrizko prestakuntza Ikastaroa izaten den bitarterako (2025eko irailaren 19an hasi zen), honako izangai hauek, zeinak izapidean sartzen diren deialdian, hots, Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko martxoaren 25ean egindako bilkuraren babesean hasi zen deialdian.
–Diego Javier Urmeneta Vicente, hautatutako plaza, 7.17.
–Alejandro Rey Muñiz, hautatutako plaza, 7.31.
–Ainhoa Simón Van Schuylenbergh, hautatutako plaza, 7.14.
Bigarrena.–Ebazpen honen babesean egindako izendapenek atzerako eragina dute, 2025eko irailaren 19koa, Nafarroako Segurtasun Eskolan ikastaroa hasi zen egunekoa, zeinetan izangaiak sartu baitziren.
Hirugarrena.–Ikastaroa egiten ari diren bitartean, izendatutako izangaiek C mailako hasierako soldatari dagokion ordainsaria jasoko dute, eta, hala badagokio, baita familia-laguntza ere, eta alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean, salbu Diego Javier Urmeneta Vicente izangaia, zeinak eskatu baitu jarraitzea Indar Armatuetako kotizazio araubidean. Beraz, funtzionarioendako oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenen menpe egonen dira, alegia, funtzionario izaera dela eta aplikatzeko diren horien menpe, irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapenekin (dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua).
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, kalifikazio epaimahaiari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Lizarrako udaltzainburuari eta Udaleko Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei; halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2513173