2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, Udaltzaingoko agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena
Alkatetzaren 945/2025 Ebazpena.
Bukatu zen Lizarrako Udaltzaingoko agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian ezarritako hautapen-prozesua (deialdia argitaratu zen 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean), eta Alkatearen 880/2025 Ebazpenaren bidez plaza bat gehitu zen (2025eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 11n). Horiek horrela, oposizioko epaimahaiak, 2025eko irailaren 24an egin bilkuran, behin betiko bilakatu du plaza hutsen hautaketa, eta Víctor Etxeberria Carrascori esleitzen zaio Udalaren plantilla organikoko 7.23 plaza.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren irailaren 18ko 136/2025 Ebazpenaren bidez, baietsi zen Victor Etxeberria Carrascok eginiko baliozkotze eskaera.
Deialdiaren bederatzigarren oinarriak arautzen du nola izendatu izangaiak eta nola jabetu lanpostuaz, eta Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrari esleitzen dio izendapena egiteko eskumena, prestakuntza-ikastaroa gainditutakoan. Hain zuzen ere, ikastaro hori gainditutzat jotzen da baliozkotze ebazpenak jaso dituzten izangaiei dagokienez.
Azaldutakoaren ondorioz, eta erabiliz Lizarrako Udaltzaingoko agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan xedaturiko eskudantziak, alkatetza honek
EBATZI DU:
Lehendabizikoa.–Victor Etxeberria Carrasco Lizarrako Udaleko funtzionario izendatzea, udaltzain-agentearen lanpostuan jardun dezan (Udalaren plantilla organikoko 7.23 plaza), eta hilabeteko epea ezartzea lanpostuaz jabetzeko. Aurretik, zin egin edo hitzeman beharko du Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela. Ohartarazten zaio ezen, hala egin ezean, galduko dituela Lizarrako Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak.
Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunei, kalifikazio-epaimahaiari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Lizarrako udaltzainburuari eta Udaleko Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei, bai eta Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiari ere; orobat, agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2513172