2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, bete dadin arkitekto teknikoaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapen-proposamena
Alkatetzaren 1007/2025 Ebazpena.
Tokiko gobernu batzarrak 2024ko abenduaren 13an hartu erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete dadin arkitekto teknikoaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, Lizarrako Udalaren zerbitzura aritzeko (3.2 kodea du plantilla organikoan). Plantilla hori 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24an. Hala, deialdian xedatutako hautapen-prozesua amaituta, 2025eko urriaren 3an, epaimahaiak Elena Merino Salón izangaiaren aldeko izendapen proposamena egin du, berak eskuratu duelako puntuaziorik handiena, prozesuko proba guztiak egin eta gero.
Horiek horrela, eta bat etorriz deialdiaren 9. oinarrian gaindituen zerrendari eta izendapen proposamenari buruz araututa dagoenarekin eta epaimahaiaren izendapen proposamenarekin, alkatetza honek hau erabaki du:
Lehenbizikoa.–Proposatzea Elena Merino Salón izenda dadila Lizarrako Udaleko funtzionario, arkitekto teknikoaren lanpostuan aritu dadin (3.2 kodea Lizarrako Udalaren plantilla organikoan), berak eskuratu baitu puntuaziorik handiena, probak gainditu dituzten izangaien artean.
Bigarrena.–Izendapen proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 9.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.
Laugarrena.–Udalbatzaren osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2513137