2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
Deialdia, lan-kontratazioarekin familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Artaxoako Udaleko alkateak 2025eko urriaren 8an eman ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:
Lehena.–Elba Jimeno Urroz lan-kontratudun finko izendatzea, lanaldiaren %66rekin, familia-langilearen lanpostuan jardun dezan, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar egoitzaren zerbitzura, hura baita puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia.
Bigarrena.–Izendatzeak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatua bihurtzea nomina eta plantillako lan-kontratudun, eta izanen ditu Artaxoako Udaleko (Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako) lan-kontratudunek dituzten eskubide eta betebehar guztiak, indarreko xedapenen arabera. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatuko eta afiliatuko da, eta araubide horretan ezarritako babesa izanen du.
Hirugarrena.–Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren berri ematea Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari eta Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Lan-kontratazioarekin familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2025eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23koan.
Artaxoan, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2513120