213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapen-proposamena

Ablitasko Udaleko alkateak, 2025eko urrilaren 9ko 2025-306 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6an, argitara eman zen deialdi bat, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, D mailakoa eta plantilla organikoan 35 zenbakia duena. Deialdi horren 10. oinarrian xedatutakoa bete beharrez, oposizio-lehiaketa murriztu horretako kalifikazio epaimahaiak izendapen-proposamena igorri du, prozesua gainditu duen izangai bakarraren alde:

NATIVIDAD ANTÓN SANTOS

Azaldutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Natividad Antón Soto izendatzeko proposamena onestea, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen-proposamenari, izan dadin Ablitasko Udalaren kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatua (atezaina).

Bigarrena.–Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar eguneko epean, izangaiak zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko du Udaleko erregistro orokorrean, non adieraziko baitu ez dagoela desgaitua edo gabetua funtzio publikoetan aritzeko eta ez dela zerbitzutik kendua izan inongo administrazio publikotan.

Hirugarrena.–Agintzea izendapen-proposamena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2513200