1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
66/2025 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Administrazioak Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.8 artikuluak ezartzen du Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko dutela, batetik, esparru horretan izendatutako prebentzio delegatuek (departamentuari atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta, bestetik, Departamentuaren beste horrenbeste ordezkarik, zeinak departamentuko titularrak izendatuko baititu.
Abuztuaren 6ko Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta gizarte gaien arloko eskumenak Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari esleitu zitzaizkion.
Azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen da, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak atxikitzen zaizkio.
Egitura organiko horrekin bat, bidezkoa da Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen bederatzi ordezkariak izendatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, laneko arriskuen prebentziorako araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremurako egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuari dagokionez,
AGINTZEN DUT:
1. Administrazioak Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzea, honako hauek, alegia:
–Idazkari tekniko nagusia.
–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea.
–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren zuzendariordea.
–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Ataleko burua.
–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Inbertsio, Obra eta Hornidura Ataleko burua.
–Santo Domingo zahar etxeko zuzendaria.
–El Vergel zahar etxeko zuzendaria.
–San Jose zentroko zuzendaria.
–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 3an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2513022