213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4834E/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimen osagarri bat onesten baita gizarteratze- eta laneratze-enpresei soldatetarako eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotetarako dirulaguntzak emateko deialdian. DDBN identifikazioa: 789674.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 28an emandako 3021/2018 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 13ko 5548/2024 Ebazpenaren bidez, 3.000.000 euroko gastua baimendu zen urteko ekitaldirako.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 3ko 3025E/2025 Ebazpenaren bidez, 350.000 euroko gastua egiteko baimen osagarria eman zen 2025erako.

Ekitaldi osorako gastu aurreikuspena dela eta, helburu horretarako erabiliko den kreditua handitu beharra dago.

Horregatik guztiagatik, hau proposatzen da:

1. 2025eko gastu-aurrekontuaren kargura, erreserba egitea eta baimena ematea gizarteratze- eta laneratze-enpresei soldatetarako eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotetarako dirulaguntzak emateko deialdiaren gastua handitzeko. Deialdi hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 28an emandako 3021/2018 Ebazpenaren bidez arautu zen eta 789674 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. 250.000 euro gehituko dira, "Konferentzia sektoriala: Zailtasun handiagoak dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak" izeneko 950001-96100-4819-241104 (PEP: E-2000673-01) partidaren kargura.

2. Gehikuntza honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2513288