1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4786E/2025 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena otsailaren 5eko 103E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzei dagokien partidako gasturako, zeina onetsi baitzen Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetarako.
Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatuz, 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzen deialdirako.
Otsailaren 5eko 103E/2025 Ebazpenaren bidez, 120.000 euroko gastua baimendu zen langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak emateko.
Kontuan hartuta 2025. urte osoan zehar 196 eskaera aurkeztu direla eta 51.666 euroko gastua egin dela, bidezkoa da baimena kentzea laguntza horiek kudeatzeko baimendutako zenbatekoei, era horretan beste gastu konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.
Azaldutakoarekin bat, eta otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 14. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena kentzea 50.000 euroko gastua egiteko Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia sektoriala. Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa" izeneko 950001 96100 4809 241106 partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko urriaren 10ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2513289