1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4784E/2025 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren gastua handitzen duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 811798.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 5eko 105E/2025 Ebazpenaren bidez, 3.000.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia sektoriala. Toki entitateek kontratazioak egiteko laguntzak" izeneko 9950001 96100 4609 241100 [PEP: E-24/000673-01] partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 105E/2025 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 930.000 euro gehitzea Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdiari, interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko langileak kontratatzeagatik.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 930.000 euro baimentzea Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia sektoriala. Toki entitateek kontratazioak egiteko laguntzak" izeneko 9950001 96100 4609 241100 [PEP: E-24/000673-01] partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko urriaren 10ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2513292