1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4591E/2025 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita 2025ean errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntza deialdiari dagokion partidan. Deialdi hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 5767E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 5767E/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2025ean errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzen deialdia.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 26ko 5767E/2024 Ebazpenaren bidez, 300.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 1eko 2914E/2025 Ebazpenaren bidez, baimendu zen erreserbatuko eta baimendutako gastuari guztira 900.000 euro gehitzea Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.
Kontuan hartuta 2025eko aurrekontu-ekitaldian eskaeren bolumena txikiagoa izan dela aipatutako laguntzak kudeatzeko baimendutako zenbatekoa baino, partida horretako gastuaren zati bati baimena kentzea proposatzen da, beste gastu-konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimenetik eta erreserbatik 100.000 euro askatzea, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [ PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko urriaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2513072