213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

349E/2025 EBAZPENA, urriaren 7koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzak enpresentzat" deritzon dirulaguntzaren deialdiko gastu baimendua goititzen eta deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzen baitira. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 839868, 840082.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak ekainaren 13an emandako 189E/2025 Ebazpenaren bidez, "Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzak enpresentzat" deritzon dirulaguntzaren deialdia onetsi zen.

Ebazpen horretan aurrekontu-kreditu hauek baimendu ziren:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

820001-82500-7701-425207: Industriarako laguntzak trantsizio energetikorako

2025

150.000

820001-82500-7709-425200: Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako laguntzen deialdia, ibilgailuak txatar bihurtzeko

2025

150.000

Halaber, gehienez ere 1.000.000 euroko kopuru gehigarria finkatu zen, zeinak ez baitzuen beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko. Gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera arautuko da. Kopuru gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan xedatutako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz. Hasiera batean, honela banatuko da zenbateko gehigarria: %60, 7701 kode ekonomikoa duen partidan, eta %40, 7709 kode ekonomikoa duen partidan.

200.000 euroko kreditu erabilgarria dago 820001-82500-7701-425207 aurrekontuko partidan (Laguntzak industriaren trantsizio energetikorako).

Lege beraren 31.3 b) artikuluan ezarritako baldintza bete behar da, eta betetzen da, hau da; kreditu gehigarriaren onespena eta argitalpena egin beharko dira laguntza-eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Bestalde, deialdiaren oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera, jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko eta eskabideak aurkezteko azken eguna honako hau izanen da: 2025eko urriaren 31. Aitzitik, baimendutako gastuaren goititzea betearazi dadin errazteko, 2025eko azaroaren 17ra arte zabalduko da epea, bi kasuetarako.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Gastu gehigarri hau egiteko baimena onestea, "Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzak enpresentzat" deritzon deialdiaren konpromisoei aurre egiteko:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

820001-82500-7701-425207: Industriarako laguntzak trantsizio energetikorako

2025

120.000

820001-82500-7709-425200: Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako laguntzen deialdia, ibilgailuak txatar bihurtzeko

2025

80.000

2. Deialdiaren 3. oinarriko 2. atala aldatzea. Horren ondorioz, modu honetan geldituko da idatzita:

2.–Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 17ra artekoa izanen da.

3. Deialdiaren 4. oinarriko 1. atala aldatzea. Horren ondorioz, modu honetan geldituko da idatzita:

1.–Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta 2025eko azaroaren 17an bukatuko da, egun hori barne.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2025eko urriaren 7an.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

Iragarkiaren kodea: F2513070