213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

902E/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe utzi dela 2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzako zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia, eta deialdi horri dagokion partida ezabatzen baita.

Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 432E/2025 Ebazpenaren bidez, finantzaketa emateko deialdi bat onetsi zen 2025. urtean ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzako zentroetan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 834030. Ebazpen hori 2025eko 117. aldizkarian argitaratu zen, ekainaren 12koan.

Ebazpen horretan, 30.000 euroko guztizko gastua baimendu zen deialdia finantzatzeko, 2025eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izeneko 512002 51300 4809 465102 partidari egotzi behar zitzaiona.

Osasun Departamentuko Ikerketa eta Berrikuntza Atalak egindako txostenean adierazten denez, ez da eskaerarik aurkeztu deialdi horretan, eta, hortaz, proposatzen da deialdia bete gabe uztea eta gastua egiteko baimena bertan behera uztea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea 2025. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko oinarrizko osasun laguntzako zentroetan ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia.

2. Bertan behera uztea 30.000 euroko gastua egiteko baimena, eta, hortaz, zenbateko hori askatzea 2025eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izeneko 512002 51300 4809 465102 partidatik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ikerketa eta Berrikuntza Atalera, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Bulegora eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaileari.

5. Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.

Iragarkiaren kodea: F2513308