213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

63/2025 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, oinarriak onesten dituena 2025-2026 ikasturtean eri edo eriondoan dauden ikasleen etxeko hezkuntza-arreta arautzeko, ikasleak eskolatuak daudenean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itundu pribatuetan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 859845.

Eri dauden haur eta nerabeek hezkuntza-arretarako duten eskubideari buruzko Europako Gutunak ezartzen du eri dauden haur eta nerabe guztiek eskubidea dutela hezkuntza-arreta jasotzeko, hala ospitalean nola etxean, eta hezkuntza-arreta hori langile kualifikatuek emanen dutela, zeinek prestakuntza etengabeko ikastaroak hartuko baitituzte. Orobat, ezartzen du hezkuntza-arretaz arduratzen diren langileek diziplina anitzeko lantaldearen parte izanen direla, zeinak arreta emanen baitio eri dagoen haur edo nerabeari, eta zubi-lana eginen dutela erreferentziako ikastetxearekin.

Espainiako Konstituzioan jasota dago, 27. artikuluan, pertsona guztiek dutela hezkuntzarako eskubidea, eta botere publikoei agintzen zaie behar diren baldintzak sustatu eta oztopoak kendu behar dituztela herritar guztiek berdintasunez balia dezaten eskubide hori.

Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 71. artikuluan bilduta daude hezkuntza administrazioek bete behar dituzten printzipioak hezkuntzako ekitatea bermatzeko, eta, 3.9 artikuluan, berriz, adierazten du ezen, ikastetxeetara erregulartasunez joan ezin direnek hezkuntzarako duten eskubidea bermatzeko, urrutiko hezkuntzaren eskaintza egokia garatuko dela, edo, kasua bada, berariazko hezkuntza-arreta eta laguntza.

Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 21eko 69/2023 Foru Aginduak ikasle guztien aniztasunari erantzuteko neurriak eta jarduketak arautzen ditu, batez ere hezkuntza-laguntzako berariazko premiak eragindako oztopoei aurre egin behar dietenena eta, bereziki, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleena. Bestetik, Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta eginbeharrei eta ikastetxe horietako elkarbizitzari buruzko abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuak xedatzen du eritasun luzea pairatzen duten ikasleek eskubidea dutela behar den laguntza jasotzeko, behartutako eskolagabetze horrek beren errendimendu akademikoan duen eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

Lege esparru horretan, beharrezkoa da hezkuntza-arreta egokia ematea eritasun baten ondoriozko eriondoan dauden ikasleen egoerari, eragozpenik izan ez dezaten eskolaren eta hezkuntzaren ikuspuntutik ikastetxera gutxitan joateagatik eta eritasuna dela-eta izan ditzaketen ondorio pertsonal eta emozionalengatik.

Nafarroan funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetako ikasleei hezkuntza zerbitzu egokia emateko, Hezkuntza Departamentuak etxeko hezkuntza-arreta kudeatzen du Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroaren bidez (NHEBZ), hezkuntza-laguntzako berariazko premia dela ulertuta.

Administrazioaren ardura izanik giza baliabideak eta baliabide materialak jartzea deskribatutako egoera saihesteko, asmoa da prozedura bat zehaztea familiak, ikastetxeak eta administrazioa bera engaiatzeko, helburua izanik erantzun integrala lortzea hezkuntzaren eta emozioen aldetik, eta banakako programazio egokitua izatea erantzun horren ardatza.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2025-2026 ikasturtean eri edo eriondoan dauden ikasleen etxeko hezkuntza-arreta arautzeko oinarriak onestea, ikasle horiek ikastetxe itunduetan eskolatuak daudenean. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira oinarri horiek.

2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Gehienez, 210.000 euroko gastua baimentzea; horietatik 70.000 euro 2025eko aurrekontuko 410003-41600-4811-322402 partidaren kargura finantzatuko dira, "Hezkuntza premia bereziak. Ikastetxe pribatu itunduak eta/edo diruz lagunduak" izenekoaren kargura. Gainerakoa, 140.000 euro, 2026ko gastu-aurrekontuan horretarako sortzen den partida baliokidearen kargura finantzatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

4. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuan den kontu-hartzailetza delegatura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera eta Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentrora (NHEBZ).

Iruñean, 2025eko irailaren 25ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

1. oinarria. Xedea eta aplikazio eremua.

Foru agindu honen xedea da eri edo eriondoan dauden ikasleen etxeko hezkuntza-arreta arautzea, funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako ikastetxe itunduetan eskolatuak daudenean.

2. oinarria. Printzipioak.

Honako hauek dira etxeko hezkuntza-arretaren oinarri diren printzipioak:

–Kalitatea, ekitatea eta aukera berdintasuna, normalizazioa, eskola inklusioa eta hezkuntza konpentsazioa.

–Hezkuntza prozesua ikaslearen eritasun egoerara egokitzea.

–Arreta ematen den bitartean, hezkuntza-prozesuan esku hartzen duten instantzien eta profesionalen koordinazioa eta lankidetza: ikastetxea, familia, jarduera espezifikoa garatzen duten irakasleak, osasun arloko profesionalak eta eri edo eriondoan dauden ikasleekin esku hartzen duten beste entitate batzuk.

–Loturei eustea jarduketa batzuen bidez, zeinek helburu baitute arreta hori jasotzen duten ikasleen lotura sozialei eta afektiboei eustea familiaren eta erreferentziako hezkuntza komunitatearen artean.

–IKTen aukerez baliatzea, metodologia berritzaileak erabiliz, baliabide teknologiko espezifikoen bitartez eta hezkuntza digitalaren aukerak aprobetxatuz.

3. oinarria. Helburua.

Neurri hauen xedeko ikasleen hezkuntza-arretak helburu izanen du ikaslea matrikulatua dagoen ikastetxean egiten diren eskola jardueretan laguntzea eta jarduketak egitea ikasleen garapen pertsonalean eta sozialean eragiteko, bakartzea saihesteko eta haien parekoekin komunikatzea ahalbidetzeko.

Hezkuntza-arreta horren barruan, jarduketak eginen dira erreferentziako ikastetxeko curriculum-proposamenean dauden oinarrizko konpetentziak eta helburuak lortzeko, eritasunak eragindako ondorioak ezagutzen eta gainditzen laguntzeko, aisialdia antolatzeko, esperientziak partekatzeko eta ikastetxera itzultzea errazteko.

4. oinarria. Helburuak.

Foru agindu honetan xedatutakoak xede hauek ditu:

a) Hezkuntza-arreta egokia ematea etxean eriondo luzean dauden ikasleei, egoera horrek ekar dezakeen eskola-desfasea ekiditeko.

b) Koordinazio bideak ezartzea ikasle eriaren arretan esku hartzen duten profesionalen, ikastetxearen eta etxeko hezkuntza-arretako taldearen artean.

c) Ikasleen komunikazioa erraztea erreferentziako ikastetxeekin, tutoreekin eta ikaskideekin, besteak beste informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

d) Aholkularitza eta babesa ematea eriondoan dauden ikasleen familiei.

e) Erraztea eri dauden ikasleak ikastetxeetara itzultzea. Behar izanez gero, modu progresiboan egin daiteke itzulera hori.

5. oinarria. Finantzaketa.

Gehienez, 210.000 euroko gastua baimentzea; horietatik 70.000 euro 2025eko aurrekontuko 410003-41600-4811-322402 partidaren kargura finantzatuko dira, "Hezkuntza premia bereziak. Ikastetxe itundu pribatuak eta/edo diruz lagunduak" izenekoaren kargura. Gainerakoa, 140.000 euro, 2026ko gastu-aurrekontuan horretarako sortzen den partida baliokidearen kargura finantzatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

Kopuru horiek emateko baldintza da aipatutako aurrekontuko partidetan kreditua egotea.

6. oinarria. Hezkuntza-arreta jasoko duten ikasleak.

1. Honako ikasle hauek jasoko dute etxeko hezkuntza-arreta: Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoak, Lehen Hezkuntzakoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak, Lanbide Heziketako modalitate guztietakoak, erdi mailako heziketa zikloetakoak eta Batxilergokoak, eskolaturik badaude ikasketa horietarako itunduta dauden ikastetxe pribatuetan eta, medikuaren aginduz, ezin badira erregulartasunez ikastetxera joan, betiere eriondo aldia 60 egunetik gorakoa denean.

2. Derrigorrezkoaren ondoko etapan matrikulatutako ikasleen kasuan, eskaera egiteko unean gehienez 18 urte dituztenak izanen dira etxeko arretaren onuradunak.

3. Berdin jokatuko da, medikuaren aginduz, ikasleak 60 egun baino gehiago egon behar badu etxean bere haurdunaldiko zailtasunengatik edo erditzearen ondoriozkoen arazoengatik.

4. Ikastetxera modu progresiboan itzultzen diren ikasleak, eriondoan egon ondoren edo baldintza mediko batzuekin, baldin eta horren ondorioz tarteka ikastetxera joaten ez badira bi hilabete baino gutxiago eta astean bi egunetan baino gehiagotan, gutxienez 6 hilabeteko epean. Inguruabar horiek medikuaren txostenean jaso beharko dira.

5. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, hezkuntza bereziko ikastetxeetan, egitura espezifikoetan, eskolatuak daudenak, baldin eta istripuagatik edo ustekabeko eritasun arruntagatik etxean aldi baterako egon behar badute. Halako ikasleei emanen zaien arreta, foru agindu honetan xedatutakoarekin bat hezkuntza arlokoa soilik izanen dena, salbuespenekoa izanen da, eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak onetsi beharko du.

7. oinarria. 6. oinarrian jasotzen ez diren ikasleak.

Eriondoa bi hilabetetik beherakoa izanen dela aurreikusten bada, ikastetxeari dagokio etxeko hezkuntza-arreta ezartzea eta ematea.

Horretarako, tutoreak, behin etxeko hezkuntza-arreta jasotzeko eskaera jaso ondoren, eta arreta hori justifikatzen duen txosten medikoa ikusirik, behar den arreta antolatuko du, ikasketaburuak gainbegiratuta, honako prozedura honi jarraikiz:

a) Ikaslearen familiarekin edo haren legezko ordezkariekin bilduko da egoera aztertzeko eta baloratzeko zein diren baldintzarik onenak etxeko hezkuntza-arreta emateko.

b) Hezkuntza taldeko kideekin batera, honako hauek zehaztuko ditu:

–Bileren egutegia eta, horrekin batera, familiarekin edo legezko ordezkariekin komunikazio arina izateko modua, etxeko hezkuntza-arretaren prozesuan aktiboki parte hartu ahal izan dezaten.

–Ikaslearekin elkar eragiteko modurik egokienak, aintzat hartuz informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukera guztiak.

–Jarduerak eta ebaluazio probak egiteko baldintzak.

–Eskola-jarduerara ahalik eta egokien itzultzea errazteko egin beharreko ekintzen aurreikuspena.

8. oinarria. Eskaera egiteko prozedura eta dokumentazioa.

1. Eriondoan dagoen ikaslearen gurasoek edo legezko tutoreek aurkeztuko dute etxeko hezkuntza-arreta jasotzeko eskaera, II. eranskineko ereduaren araberakoa, ikaslea eskolatua dagoen ikastetxean. Eskaera horrekin batera, kasu guztietan, medikuaren txostena aurkeztu beharko da, behar bezala betea III. eranskineko ereduaren arabera.

2. Osasun Mentaleko Zerbitzuan tratamendua jasotzen duten ikasleen kasuan:

Etxeko hezkuntza-arretaren baliabidea onartzea eta jarraipena izatea baldintza hauek betetzearen menpe egonen da:

–Ikaslea Osasun Mentalak ezarritako programara joatea eta/edo bertan parte-hartze aktiboa izatea.

–Egoerak aukera ematen duenean, ikastetxera modu progresiboan itzultzea, horretarako plan bati jarraituz.

–Osasun Mentalak erabakiz gero alterazio psikologikoen zergatia eskola-jazarpen egoera bat izan dela, nahitaezko baldintza izanen da ikastetxeak frogatzea agortu direla jazarpena zuzentzeko neurriak, abenduaren 16ko 204/2010 Foru Aginduaren arabera ireki den protokoloaren ondoriozkoak.

Osasun Mentaleko espezialistak hiru hilean behin txosten bat bidaliko die ikaslearen familiari edo legezko tutoreei (III. eranskina). Txosten hori ikastetxeko zuzendaritzari aurkeztu beharko zaio, eta horrek Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileari igorriko dio horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

3. Eritasun infekto-kutsagarriak dituzten ikasleen kasuan, medikuaren txostenarekin batera, agiri bat aurkeztu beharko da, zehazten duena zer prebentzio neurri hartu behar diren Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako irakasleentzat.

4. Eriondoa hiru hilabetetik gorakoa bada, hezkuntza administrazioak zilegi izanen du eskatzea medikuaren txostena hiru hiletik behin berritu dadila. Edozein kasutan, ikasturte bakoitzaren hasieran, II. eranskinaren araberako medikuaren txostena eta V. eranskina baino ez da aurkeztu behar etxeko hezkuntza-arreta jasotzen jarraitzeko.

5. Hezkuntza administrazioak bidezkotzat jotzen dituen txosten mediko osagarriak eskatzen ahalko ditu.

6. Ikaslea eskolatua dagoen ikastetxeko zuzendariak, orientatzaileak edo zuzendaritza taldeak izendatutako pertsonak NHEBZko ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretako taldeari aurkeztu beharko dio gurasoen edo legezko tutoreen arreta-eskaera, medikuaren txostenarekin eta V. eranskineko lan planarekin batera. Agiri horiek NHEBZko "lankidetza-eskaeraren galdetegiaren" bidez aurkeztuko dira.

7. Eskaerak ez dira aintzat hartuko eskatzen den dokumentazio guztiarekin aurkezten ez badira.

9. oinarria. Etxeko hezkuntza-arretaren zerbitzuaren esleipena.

1. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileak, eskaeraren dokumentazioa jaso ondoan, ikasleari buruzko espediente bat irekiko du, non bilduko baitira hezkuntza-arretaren jarraipenaren eta koordinazioaren agiri guztiak, eta espedientea ebaluazio batzordeari igorriko dio. Kide hauek osatuko dute ebaluazio batzordea:

–Inklusio Ataleko burua.

–Hezkuntza Premien Bulegoko burua.

–NHEBZko zuzendaria.

–Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzailea.

2. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileak jakinaraziko dio ikaslearen erreferentziako ikastetxeko zuzendariari, orientatzaileari edo zuzendaritza taldeak izendatutako pertsonari eskaera onartu edo ezetsi den.

3. Etxeko hezkuntza-arretaz arduratuko diren irakasleak esleitu ondoren, programaren koordinatzaileak hasierako bilera bat eginen du tutorearekin, irakasle taldearekin, orientatzailearekin edo zuzendaritza taldeko kideren batekin eta etxeko hezkuntza-arreta emateko esleitutako irakasleekin edo, kasua bada, ospitaleko irakasleekin. Bilera horretan, honako hauek zehaztuko dira, lan planaren arabera: ikastetxearekiko loturari eusteko jarduketak, egutegia, koordinazio prozedura, materialak, jarduerak eta txostenak trukatzeko prozedura, eta jarraipena; ikastetxeak, gainera, irakasleek erabiltzen dituzten testuliburuak jarriko ditu, eta erabiltzen dituzten material digital guztietarako sarbidea.

10. oinarria. Eginkizunak.

1. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzailearen eginkizunak.

–Ikastetxeetatik jasotako esku-hartze eskaerak aztertu, tramitatu eta balorazio batzordeari igortzea, foru agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.

–Eskaerak baloratzeko prozesuan parte hartzea, balorazio batzordeko kidea den aldetik.

–Bilerak egitea ikaslearen tutorearekin eta irakasle taldearekin, orientatzailearekin edo zuzendaritza taldeko kideren batekin eta Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaz arduratzeko esleitutako irakasleekin, honako hauek zehazteko: lan plana, ikastetxearekiko loturari eusteko jarduketak, egutegia, koordinazio prozedura, materialak, jarduerak eta txostenak trukatzeko prozedura, eta jarraipena.

–Etxeko arreta ematen duten irakasleen memoriak bildu eta NHEBZko zuzendaritzari aurkeztea, baita koordinatzailearen jarduketen memoria bat ere, bere eskumenen esparruan.

–Programari esleitutako materiala kontrolatzeko eta gordailutzeko prozedurak ezartzea.

–Etxeko hezkuntza-arreta ematen duten irakasleekin eta ikastetxearekin koordinatzea ikaslearen itzulera matrikulatua dagoen ikastetxera, eta ikastetxeari horren berri ematea.

–Indarreko araudiaren arabera aplikatu beharreko beste guztiak.

2. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako irakasleen eginkizunak.

–Ikastetxearekin koordinatzea, bete beharreko eskola programazioa eta erabili behar diren baliabide didaktikoak eta materialak planifikatzeko, baita familiarekin berarekin eta, kasua bada, ospitaleko ikasgelako irakasleekin ere.

–Hezkuntza arloan esku hartzeko planaren berri ematea NHEBZko Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileari, ikasleen hezkuntza-arreta antolatzeko.

–Banakako lan plana garatzea, irakasle taldeak prestatu duena, zuzeneko arreta pertsonalizatuaren bidez, kontuan harturik ikaslearen osasun egoera eta eritasunaren ondoriozko aldagai sozioafektiboak.

–Irakasle taldeak prestatutako ebaluazio azterketak eta probak ikasleari entregatzea eta zaintzea (gero, irakasle taldeari itzuliko zaizkio, zuzentzeko).

–Hilero txostenak prestatzea egindako lanari buruz, VII. eranskinaren araberakoak, bai eta azken txosten bat ere, VIII. eranskinaren araberakoa, bilduko dituena garatutako alderdiak eta landutako edukiak, eta ikaslearen aurrerapen akademikoa eta hobetzeko proposamenak, horrelakorik balego. Txosten hori ikastetxeari eta programaren koordinatzaileari igorriko zaie, aztertutako hilabetea bukatu eta hurrengoaren lehenengo bost egun balioduneko epean.

–Eguneroko erregistro bat egitea egindako jarduerei buruz (X. eranskina) eta linean partekatzea etxean ikasleari arreta ematen dion beste irakaslearekin, horrelakorik badago, eta programaren koordinatzailearekin.

–Elkarlanean aritzea irakasle taldearekin ikaslearen ebaluazio prozesuan.

–Erreferentziako taldearekiko lotura sustatzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez (IKT).

–Ikaslea ikastetxera itzultzea erraztea, jakinarazita zer egoeratan dagoen eta, kasua bada, ikastetxeari orientabideak emanda, jakin dezan komeni ote den harrera eta inklusio jarduerak egitea.

3. Etxeko hezkuntza-arreta behar duen ikasle bat matrikulaturik duten ikastetxeetako irakasleen eginkizunak.

–Ikastetxeko irakasle tutoreak hezkuntza zerbitzu horren berri emanen die gurasoei edo legezko tutoreei.

–Irakasle tutorea arduratuko da banakako lan plana egiteaz, edo, kasua bada, irakasleek arlo edo irakasgai bakoitzerako prestatzen dutenaren bilketa koordinatzeaz.

–Irakasle tutoreak bere jarduna koordinatuko du etxeko hezkuntza-arretaz arduratzen diren irakasleekin, hamargarren oinarri honen bigarren atalean ezarritakoarekin bat.

–Irakasle taldeak, erregulartasunez, erreferentziako taldearekin erabiltzeko prestatutako jarduerak eta materialak emanen dizkie etxeko hezkuntza-arretako irakasleei.

–Irakasle tutoreek parte hartuko dute eriondoan dauden ikasleak itzultzeko jardueren diseinuan, kasua bada.

–Irakasle tutoreak informazioa emanen dio eriondoan dagoen ikaslearen familiari irakaskuntza jarduerekin eta eskola-errendimenduarekin lotuta dauden edozein gairi buruz.

–Eriondoan dagoen ikaslearen irakasle taldeko irakasleek informazioa emanen dute beren arlo edo irakasgaien programazio didaktikoaz eta ikaslearekin etxean egiten den hezkuntzaren esku-hartzerako beharrezkoa den beste edozein gauzaz edo agiriz.

11. oinarria. Ikastetxeen jarduketak.

–Ikastetxeek inklusio planean jasoko dute etxeko hezkuntza-arreta behar duten ikasleekin egiten diren jarduketen prozedura.

–Ikastetxeetako orientatzaileek zerbitzu horren berri emanen diete irakasleei, bai eta aholkuak emanen ere hezkuntza-arretaren neurri hori aplikatzeko hartu behar den prozeduraz.

–Ikastetxeetako zuzendaritzek familiei jakinaraziko diete etxeko hezkuntza-arreta onartzen duten ala ez.

–Ikastetxeko orientatzaileek eta/edo ikastetxeko zuzendaritza taldeko norbaitek parte hartuko dute tutorearen, irakasle taldearen eta etxeko hezkuntza-arretarako programari esleitutako irakasleen arteko hasierako koordinazioan, hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen kasuan edo Osasun Mentaleko zerbitzuak artatzen dituen ikasleen kasuan.

–Ikastetxeetako zuzendaritzek antolatuko dituzte etxeko hezkuntza-arretaren prozesua hasteko baliabideak, beharrezko dokumentazioa tramitatuko dute ezarritako epeetan, eta tokiak, denborak eta jarduketak bermatuko dituzte koordinazioa izan dadin honako hauen artean: ikastetxea, etxeko laguntza ematen duten irakasleak, familia edo legezko tutoreak eta Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzailea, kasua bada.

–Ikastetxeetako zuzendaritzek etxeko hezkuntza-arretaren koordinatzaileari jakinaraziko diote noiz utziko dioten irakasteari programara esleitutako irakasleek ikaslea ikastetxera itzuli behar izateagatik, osasun egoera okertzeagatik, medikuen aginduagatik edo familiak atzera egiteagatik.

12. oinarria. Familien konpromisoak.

–Ezarritako ordutegia errespetatzea eta etxeko hezkuntza-arretaren ardura duen irakasleari behar den aurrerapenaz jakinaraztea noiz ezin duen ikasleak etxeko arreta jaso, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik edo kontsulta medikora joan behar izateagatik. Kasu guztietan, ziurtagiri medikoa aurkeztu beharko zaie etxeko hezkuntza-arretaz arduratzen diren irakasleei.

–Ziurtatzea ordutegi horretan etxean adinez nagusiko senitarteko bat egonen dela, behar bezalako baimena duena. Adinez nagusiko horren izena Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren eskaeran jasoko da.

–Etxean leku eta baldintza egokiak ematea zuzeneko irakaskuntza-lana egiteko, eta ikaslea arreta jasotzeko egoera egokian dagoela bermatzea.

–Elkarlanean aritzea ikastetxearekin eta programako irakasleekin ikasleak lor ditzan aurreikusitako helburuak.

–Ikastetxeko zuzendaritzari jakinaraztea noiz utziko dioten irakasteari programari esleitutako irakasleek, ikaslea ikastetxera itzuli behar izateagatik, osasun egoera okertzeagatik, medikuaren aginduagatik edo familiak atzera egiteagatik.

Hartutako konpromisoak ez betetzeak ekar dezake etxeko hezkuntza-arreta etetea.

13. oinarria. Programazioa.

Erreferentziako ikastetxeak banakako lan plan bat prestatu beharko du, etxeko hezkuntza-arreta behar duen ikaslearen beharrei eta ezaugarriei egokitua.

Kontuan harturik, batetik, arretarako esleitutako denborak, eta bestetik, osasun arazoak dituzten ikasleen ezaugarri bereziak, etxeko hezkuntza-arretarako saioetan batez ere enborreko irakasgaiak landuko dira.

Gainerako irakasgaietarako (berariazko irakasgaiak eta konfigurazio askekoak), ikastetxeko irakasleek egokitzapenen bat planteatuko dute haiek landu eta ebaluatzeko, lanen eta antzekoen bidez, batez ere eriondoa oso luzea den kasuetan. Halakoetan, etxeko hezkuntza-arretako irakasleek lan horiek koordinatu eta gainbegiratzeko lanak eginen dituzte.

Horregatik, banakako lan plana prestatzean, irakasleek gutxieneko edukiak eta ikasleekin landu beharreko jarduera garrantzitsuenak hautatu beharko dituzte, uneko ebaluazio aldiari dagozkionak gutxienez, eta hurrengokoak ere bai, baldin eta abian den ebaluazio aldia bukatzear badago.

Kontuan izanik ikasleek izaten ahal dituzten premiak haien osasun egoera dela eta, egiten diren jarduerek curriculum desfasea ekidinen dute, eta alderdi sozioemozionalak garatuko dituzte:

–Ahal dela, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) txertatuko dira etxeko hezkuntza-arretaren prozesuetan, telematika bidezko jarduerak egiteko, bultzatzen dituztenak taldearekiko lotura eta ikaslearen eta irakaslearen arteko informazio trukaketa eta komunikazioa.

Esku hartzeko plan hori garatzean, printzipio metodologiko hauek hartuko dira aintzat:

–Banakako hezkuntza-arreta, ikaslearen konpetentzia mailara eta osasun egoerara egokitua.

–Esku hartzeko plana garatzeko jardueren antolaketa malgua, ikasleen premiekin bat etor daitezen.

–IKTak erabiltzea ikaskuntzarako tresna gisa.

14. oinarria. Ebaluazioa.

Ikaslea zer ikastetxetan dagoen eskolatuta, horko irakasle taldeari dagokio ebaluatzea zer ikasi duen ikasleak eta mailaz igoko den.

Oro har gainerako ikasleentzat eta hezkuntza-etapetarako ezarritakoa kontuan izanik hartuko dira mailaz igotzeari eta titulazioei buruzko erabakiak.

–Etxeko hezkuntza-arretako irakasleek zubi-lana eginen dute ikastetxeko irakasleen eta ikasleen artean, eriondoan landutako edukien etengabeko/azken ebaluazioa egiteko balio duten jarduerei dagokienez.

–Ildo horretan, etxeko hezkuntza-arretako irakasleek ikastetxeko irakasleek prestatutako probak eta azterketak entregatu eta zaintzen ahalko dituzte (gero ikastetxeko irakasleei itzuliko dizkiete, zuzentzeko).

–Etxeko hezkuntza-arretako irakasleek txostenak prestatuko dituzte proposatutako helburuak noraino bete diren jasotzeko; horri esker, irakasle taldeak beharrezko osagaiak izanen ditu prozesuaren etengabeko ebaluazioa eta ebaluazio kualitatiboa egiteko.

–Ikastetxeko irakasleek semearen edo alabaren hezkuntza-prozesuaren bilakaeraren berri emanen diote familiari.

15. oinarria. Prestakuntza.

Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileak begiratuko du programa horretako irakasleek prestakuntza espezializatua izan dezaten; horretarako, irakasleek proposatuko dute zer arlotan behar duten prestakuntza (tutoretza planean eta azken memorian jaso behar da hori).

NHEBZko zuzendaritza taldeak irakasleen prestakuntza arloan eskudun den zerbitzuari igorriko dio proposamen hori, kasuan kasuko prestakuntza espezifikoaren planaren bidez.

16. oinarria. Hezkuntza-arreta emateko asteko ordutegia eta egutegia.

Eskura dauden baliabideen arabera esleituko dira Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako orduak. Haur eta Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, heziketa zikloetan eta Batxilergoan, arreta-ordutegia goiz eta arratsaldekoa izan daiteke, eta, oro har, asteko hainbat egunetan banatuko da, gehienez ere egunean bi orduz etxeko hezkuntza-arreta emateko.

1. Lau ordu izaten ahalko dira astean, gehienez, Haur Hezkuntzan hezkuntza-arreta jasotzeko.

2. Lehen Hezkuntzan, asteko ordutegi hau esleitu da hezkuntza-arretarako:

–1., 2. eta 3. mailak: astean sei ordu, gehienez.

–4., 5. eta 6. mailak: astean zortzi ordu, gehienez.

3. Lehen Hezkuntzako eskola ordutegian, lehentasunez, enborreko arloak landuko dira.

4. Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, astean gehienez zortzi ordu erabiltzen ahalko dira hezkuntza-arretarako.

5. Erdi mailako heziketa zikloetan, astean gehienez bost ordu erabiltzen ahalko dira hezkuntza-arretarako.

6. Gizarte eta hizkuntza esparruetako eta zientzia eta matematika esparruetako irakasleen artean banatuko da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eskola ordutegia. Ikastetxea antolatzeko arrazoiengatik kontratazio bakarra egiten bada, kontratatutako profesionalak bi eremuak hartu beharko ditu bere gain.

7. Oinarrizko Lanbide Heziketan, astean gehienez lau ordu erabiltzen ahalko dira hezkuntza-arretarako, eta multzo komunetako moduluekin zerikusia duten gaiak landuko dira.

8. Astean ordubete izanen da erreferentziako ikastetxeekin koordinatzeko, eskolak prestatzeko, txostenak egiteko eta abarretarako, eta denbora hori ordutegi osagarritzat hartuko da.

9. Etxeko hezkuntza-arretako irakasleak zer ikastetxeri dauden atxikita, hango eskola egutegia izanen dute.

10. Etxeko hezkuntza-arretaren ordutegia IX. eranskineko ereduaren arabera jasoko da, eta, irakaslea atxikita dagoen ikastetxeko zuzendariak sinatu ondoren, Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileari igorriko zaio.

11. Adostutako ordutegian aldaketaren bat eginez gero, irakasleak atxikita dagoen ikastetxeari jakinaraziko dio, aurretiaz, ahal bada.

12. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programarako orduak eskura dauden baliabideen arabera esleituko dira, bai Haur eta Lehen Hezkuntzan, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

17. oinarria. Nola kudeatu eta ordaindu Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itundu pribatuetako ikasle eriei edo eriondoan daudenei etxeko hezkuntza-arreta emateko esleitzen diren baliabideak.

1. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-ituna formalizatzeko agirian jasota geldituko da zer eskubide eta elkarrekiko zer betebehar dituzten Hezkuntza Administrazioak eta ikastetxe itunduaren titularrak. Agiri horretan, klausula gehigarri bat sartuko da, non jasoko baita zer baliabide onesten diren ikastetxe itundu bakoitzerako, foru agindu honen emaitzaren ondorioz, haren bidez onesten baita deialdi publiko bat diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta eman dakien.

2. Kontzeptu horrengatik giza baliabideak jaso ahal izateko, ikastetxe itunduek Hezkuntza Administrazioaren eta irakaskuntza pribatuko enpresen eta sindikatuen artean adostutako neurriak aplikatu beharko dituzte, hain zuzen, itunak iraungitzearen ondorioz ukitutako irakasleak eta langile osagarriak birkokatzekoak. Giza baliabidea emanen da baldin eta ikasleak ikastetxean jarraitzen badu eta baliabide horren beharra badago.

3. Bertan behera utziko dira eri edo eriondoan dauden ikasleek hezkuntza-arreta jaso dezaten eman diren diru baliabideak, baldin eta ikaslea ikastetxera itzultzen bada, bere osasun egoerak okerrera egiten badu, mediku batek hala agintzen badu edo familiak eskaeran atzera egiten badu.

18. oinarria. Datuak bildu eta lagatzea.

Etxeko hezkuntza-arreta jasotzen duten ikasleen datu pertsonalak.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, ikastetxeek, beren hezkuntza-lana egitearren, behar adina datu pertsonal biltzen ahal dituzte hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei buruz eta beste inguruabar batzuei buruz, horien berri izatea beharrezkoa denean ikasleen orientaziorako eta hezkuntzarako.

2. Legezko ordezkariek eta ikasleek berek lagundu beharko dute xedapen gehigarri horretan adierazitako informazioa ematen eta lortzen.

3. Ikasle bat programan sartzeak berekin ekarriko du onespena ematea bere datuen tratamendurako, datuak babesteari buruzko legedian ezarri bezala.

4. Etxeko hezkuntza-arreta jasotzen duten ikasleen datuen tratamendua egiteko, hezkuntzari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da, baita datu pertsonalak babesteko legeetan ezartzen diren arau teknikoak eta antolaketakoak ere, datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.

5. Irakasleek eta gainerako langileek, beren funtzioak betetzeko, erabiltzen badituzte ikasleen datu pertsonalak eta familiakoak, eragina izaten ahal dutenak edo adingabeen edo horien familien ohorean eta intimitatean, isiltasunaren betebeharrari lotuta geldituko dira, legeetan ezarri bezala.

19. oinarria. Bestelako informazio nabarmenak.

1. Arrazoi medikoengatik edo batzordeak egokitzat jotzen dituen beste arrazoi batzuengatik, etxeko hezkuntza-arreta eteten denean, kontratatutako irakasleak ikastetxearen esanetara geratuko dira kontratua amaitu arte.

2. Etxeko hezkuntza-arretako ordutegia, ahal dela, goizekoa izanen da, ikastetxera itzultzea errazteko. Ordutegia adosterakoan, kontuan hartuko dira tratamendu eta bisita medikoen orduak.

3. Behin eta berriz ez bertaratzeak ekarriko du kasua etxeko hezkuntza-arretako batzordean berriz ebaluatzea.

4. Eskaera berriak onartzeko epea ikasturtea amaitu baino hirurogei egun lehenago bukatuko da, gutxi gorabehera. Azken egun horren berri emanen da dagozkion bideak erabiliz (NHEBZko webgunea eta tramiteen fitxa).

II. ERANSKINA.–ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETARAKO ESKAERA

(Familiak bete beharrekoa)

Izena: ............................................. NAN zenbakia: .................. Helbidea (udalerria):............................... Kalea: .................................................................... Telefonoa: ........................................... Helbide elektronikoa : ............................................, .............................................................................. ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea den aldetik, ikaslea ............................................. ikastetxean baitago eskolatuta, .......................................................................................................................................... ikasketak egiten.

1) Frogatzen dut:

Ordezkatzen dudan semea edo alaba ezin dela erregulartasunez klasera joan ikastetxe horretara eritasunagatik.

2) Eskatzen dut:

Etxeko hezkuntza-arreta, eriondo luzeagatik, eriondoak irauten duen bitartean.

3) Baimena ematen dut:

Etxeko hezkuntza-arreta egiteko esleitu diren langileak familiaren etxean sartu eta egoteko, etxeko hezkuntza-arreta emateko aipatutako ikasleari.

Non emanen den hezkuntza-arreta (bete behar da baldin eta ez bada familiaren etxea):

Herria:

Kalea:

Zenbakia:

P. kd.:

Telefonoa:

Etxeko hezkuntza-arretaren ordutegiari eragiten ahal dioten inguruabar garrantzitsuak:

4) Konpromiso hauek hartzen ditut:

–Ezarritako ordutegia errespetatzea eta etxeko hezkuntza-arretaren ardura duen irakasleari behar den aurrerapenaz jakinaraztea noiz ezin duen ikasleak etxeko arreta jaso, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik edo kontsulta medikora joan behar izateagatik. Kasu guztietan, ziurtagiri medikoa aurkeztu beharko zaie etxeko hezkuntza-arretaz arduratzen diren irakasleei.

–Ziurtatzea ordutegi horretan etxean adinez nagusiko senitarteko bat egonen dela, behar bezalako baimena duena. Adinez nagusiko horren izena Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren eskaeran jasoko da.

–Etxean toki bat eta baldintza egokiak izatea zuzeneko irakaslana egoki egiteko. Halaber, bermatu behar du ikaslea egoera egokian dagoela etxeko hezkuntza-arreta jaso ahal izateko.

–Elkarlanean aritzea ikastetxearekin eta programako irakasleekin ikasleak lor ditzan aurreikusitako helburuak.

–Ikastetxeko zuzendaritzari jakinaraztea noiz utziko dioten irakasteari programari esleitutako irakasleek, ikaslea ikastetxera itzuli behar izateagatik, osasun egoera okertzeagatik, medikuaren aginduagatik edo familiak atzera egiteagatik.

–Baimena ematea ikastetxeko irakasleek, etxeko hezkuntza-arretako irakasleek eta etxeko eta ospitaleko hezkuntza-arretako koordinatzaileek sarean lan egin dezaten osasun-profesionalekin eta ospitaleko hezkuntza-arreta jasotzen duen ikaslearekin aldi berean esku hartzen duten beste eragile batzuekin, baldin badaude.

5) Adierazten dut:

Ezinezkoa izanik ziurtatzea gurasoetako bat edo legezko tutorea egotea etxean hezkuntza-arreta ematen den bitartean, honako honen esku uzten dela:

……………………………………..................................……………………………….. jauna/andrea, NAN zenbakia: ……………………………...........................................................................................……

Pertsona hori adinez nagusia da, eta etxean egonen da etxeko hezkuntza-arretak irauten duen denbora guztian.

...................................................(e)n, ....................(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.

III. ERANSKINA.–TXOSTEN MEDIKOA

* Izartxo hori duten laukiek beteta egon beharko dute, emandako informazioa ezinbestekoa baita kasua baloratzeko. Txostena ez badago beteta, ez da baloratuko batzordean..

Medikuaren izen-deiturak*: ……………………………………………………………………………..……

Elkargokide zenbakia*: ………………………………………………………………………………...……..

Jakitera ematen dut ezen ………………………………………………………………………… izeneko pazienteak*

................................ osasun zentroko* ....................................... zerbitzuan* arreta jasotzen duela.

Aurreikusitako denbora*: aurreikuspenen arabera, ezinezkoa izanen du ikastetxera joatea ……………………………..............................................................................………… (zenbat denbora zehaztu).

Modalitatea*: honako hezkuntza-arreta hau gomendatzen da (betiere osasun-aginduz):

Hezkuntza-arreta OSOA ETXEAN (ikaslea ezin da ikastetxera joan bere eritasun- eta/edo eriondo-prozesua dela eta.). Etxeko arreta astean 4-8 ordukoa izanen da, hezkuntza-etaparen arabera).

Hezkuntza-arreta KONBINATUA, ETXEAN eta IKASTETXEAN (hezkuntza-arreta astean 2-4 ordukoa izanen da, hezkuntza-etaparen arabera).

Bere ikastetxera modu progresiboan itzul dadila errazteko.

Aldizkako bajak eragiten dituen eritasun kronikoa duelako.

Zehaztu, ahal dela, astean zenbat saio / egunetan joaten ahalko den ikastetxera: ....................................................................................................................................................................................

Modalitatea hautatzea justifikatzen duten arrazoiak (azaldu arrazoi medikoak)*:

Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako irakasleek jakin beharreko inguruabarrak, etxeko hezkuntza-arretarako garrantzitsuak baitira*:

Ikastetxera itzultzeko ohar zehatzak*:

–Osasun Mentalak* artatutako ikasleak (soilik Osasun Mentalak artatutako ikasleentzat):

Agindutako kontsultetara joaten da:

BAI EZ

Emandako jarraibideak edo aholkuak segitzen ditu:

BAI EZ

Ikastetxearekin koordinatu da edo koordinatuko da laster, hark jarraipena egiteko eta/edo ikastetxean berriro sartzeko plan bat diseinatu ahal izan dezan:

BAI EZ

(Lehenengo hiru galdera horiek kontuan hartuko ditu batzordeak kasua baloratzeko).

Ikastetxera modu progresiboan itzultzea gomendatzen da:

BAI EZ

Eta hori justifikatzen da ikaslea Etxeko Hezkuntza-arretarako Programan sar dadin.

...................................................(e)n, ....................(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.

Sinatua (osasun-langilea)*:

Zigilua*:

IKASTETXEKO ZUZENDARITZARI ZUZENDUA

IV. ERANSKINA.–IKASLEAREN ESKOLA EGOERAREN HASIERAKO TXOSTENA

(Tutoreak eta ikastetxeko zuzendariak bete beharrekoa)

1. Ikastetxearen identifikazio datuak:

Ikastetxearen izena:

Helbidea:

Herria:

Helbide elektronikoa:

Telefonoa:

2. Ikaslearen identifikazio datuak:

Izena:

Deiturak:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

Harremanetarako telefonoa (*):

Helbide elektronikoa (*):

Aitaren edo legezko tutorearen izena:

Amaren edo legezko tutorearen izena:

Etapa:

Ikasmaila:

Hizkuntza eredua:

Programa (IIP, AIP, FIP...)

3. Ikaslearen tutorearen identifikazio datuak:

Izena:

Deiturak:

Zer taldetako tutorea den:

Proposatzen dituen eguna eta ordua etxeko arretaren langileekin koordinatzeko:

4. Ikaslearekin esku hartzen duten beste profesional batzuk (ikasleak hezkuntza-laguntzako berariazko premia badu bakarrik):

Profesionala

Izena

Abizenak

Orientatzailea

PTko maisua/maistra

EHko maisua/maistra

5. Curriculum-konpetentziaren maila:

Arloa/Irakasgaia

Curriculum-konpetentzia maila (adierazi ea ikasleak errefortzu edo egokitzapenen bat duen: HEP, HE, BCE, SCE...)

6. Beste maila batzuetan gainditu gabeko arloak / irakasgaiak:

Arloa/Irakasgaia

Ikasmaila

7. Ikaslearen egungo egoerari buruzko informazio garrantzitsua (soziala, familiakoa, pertsonala, emozionala...).

8 Osasun Mentalak artatzen dituen ikasleen kasuan, ikastetxea harremanetan dago osasuneko erreferentearekin, ikastetxera itzultzeko plana diseinatzeko.

BAI EZ

Justifikatu:

9. Lanaldi partzialeko kontratua izanik, irakaslana beren gain hartzeko proposatzen diren ikastetxeko irakasleak (ikastetxe publikoetako zuzendaritza taldeek bete beharrekoa).

Etxeko Hezkuntza-arretarako Programari atxikitako langileek ezin badute etxeko hezkuntza-arreta osoa beren gain hartu, eta eriondoak, medikuaren txostenaren arabera, ikasturte osoa iraun behar badu, zilegi izanen da lanpostu huts bat betetzen ari diren lanaldi partzialeko irakasle kontratatuen lanaldia luzatzea.

Etxeko hezkuntza-arreta emateko saioak goizez eta/edo arratsaldez izan daitezke, eta ikaslearen osasun egoerara egokituko dira.

Ez dago irakasle bat ere eskura etxeko hezkuntza-arreta emateko.

Honako hau/hauek proposatzen da/dira etxeko hezkuntza-arreta emateko (*).

Izena

Abizenak

Espezialitatea/
Gaikuntza

Helbide elektronikoa:

Zer ordutegi duen erabilgarri eta ordu banaketa

Erabilgarri dituen orduen kopurua

Al.:

Ar.:

Az.:

Og.:

Or.:

.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

Sinatua:

Sinatua:

Ikastetxeko zuzendaria:

Tutorea:

ZIGILUA:

(*) Ikastetxeak egiaztatzen du, aldi baterako langileak kudeatzeko zerbitzuari kontsulta egin ondoren, proposatutako pertsonaren kontratu motak bere kontratuan orduak gehitzea onartzen duela.

V. ERANSKINA.–IKASLEAREN ERREFERENTZIAKO IKASTETXEAREN BANAKAKO LAN PLANA ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETAREN PROGRAMARAKO

(Irakasle taldeak bete beharrekoa)

1. Ikaslearen identifikazio datuak:

Izena:

Deiturak:

Jaioteguna:

Etapa:

Ikasmaila:

Hizkuntza eredua:

Programa (IIP, AIP, FIP...)

2. Banakako lan proposamena.

Ikastetxearen erabakiz etxeko arretan landuko diren irakasgaiak/arloak gehituko dira. Hurbilketa orokor bat egin behar da, ez espezifikoa irakasgai bakoitzetik, kasuan kasuko ikaslearekin lan egiteko moduari buruz. Programazio horiek gida orokor bat izan nahi dute etxeko arretako irakasleentzat.

IRAKASGAIA:

Irakaslearen izen-deiturak:

Helbide elektronikoa:

Denboraren antolaketa:

Edukiak:

Jarduerak:

Ebaluazioa:

Testuliburua:

Irakasgaiaren Classroom delakoan sartzeko esteka eta pasahitza:

Erabilitako beste baliabide didaktiko batzuk:

.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

Ontzat emana

Tutorea

Ikasketaburua

VI. ERANSKINA.–OSASUN MENTALEKO TXOSTENA

Medikuaren izen-abizenak: ………………………………………………………………………………..……

Elkargokide zenbakia: ………………………………………………………………………………...……..

Jakitera ematen dut ezen ………………………………………………………………………… izeneko pazientea osasun laguntza jasotzen ari dela ............................. osasun zentroko zerbitzu honetan: ........................................................................................................................................................................

–Agindutako saioetara joaten da:

BAI EZ

–Emandako jarraibideak edo aholkuak betetzen ditu:

BAI EZ

–Ikastetxera modu progresiboan itzultzea gomendatzen da:

BAI EZ

Aurreikusitako denbora: aurreikuspenen arabera, ezinezkoa izanen du ikastetxera joatea …………………………………...........…… (zenbat denbora zehaztu). ........................................................

Modalitatea: honako hezkuntza-arreta hau gomendatzen da (betiere osasun-aginduz):

Hezkuntza-arreta OSOA ETXEAN.

Hezkuntza-arreta KONBINATUA, ETXEAN eta IKASTETXEAN.

–Bere ikastetxera modu progresiboan itzul dadila errazteko.

–Aldizkako bajak eragiten dituen eritasun kronikoa duelako.

Zehaztu, ahal dela, astean zenbat saio/egunetan joaten ahalko den ikastetxera: .............................................................................................................................................................................................

Ikastetxera itzultzeko ohar zehatzak:

–Etxeko hezkuntza-arretarekin jarraitzea gomendatzen da:

BAI EZ

OHARRAK:

.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

Sinadura:

Zigilua:

IKASTETXEKO ZUZENDARITZARI ZUZENDUA

VII. ERANSKINA.–ETXEAN ARRETA JASOTZEN DUEN IKASLEAREN HILEKO TXOSTENA

1. Ikaslearen datuak.

Izen-deiturak:

Adina:

Maila:

Etapa:

Ikastetxea:

Herria:

2. Irakasleen datuak.

Izen-abizenak (1. irakaslea)

Izen-abizenak (2. irakaslea)

3. Arretaren gaineko datuak.

Hasiera eguna

Agiria entregatzeko eguna

Asteko ordu kopurua

Programatutako ordu kopurua,
txostenean azaldutako aldirako

Emandako ordu kopurua

Programaturik egonda ere,
eman ezin izan diren orduak

Eman ez diren eskola-orduak (adierazi eguna):

Arrazoia:

Ikaslea dela eta, ikastetxeko irakasleekin eta beste profesional batzuekin koordinatzeko egunak.

Data

Bertaratutakoak

Jorratutako gaiak.

Hartutako erabakiak.

4. ...............................................(e)an (hilabetea) landutako alderdiak

Arloa

Landutako edukiak

Ebaluazioa, lorpenak eta zailtasunak

5. Bestelako informazio esanguratsua:

6. Heldu den hilabeterako lan proposamena:

.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

VIII. ERANSKINA.–ETXEAN ARRETA JASOTZEN DUEN IKASLEAREN AZKEN TXOSTENA, ERREFERENTZIAKO IKASTETXERA IGORTZEKO

1. Ikaslearen datuak.

Izen-deiturak:

Adina:

Maila:

Etapa:

Ikastetxea:

Herria:

2. Irakasleen datuak.

Izen-abizenak (1. irakaslea)

Izen-abizenak (2. irakaslea)

3. Etxeko hezkuntza-arretaren gaineko datuak.

Etxeko Hezkuntza-arretarako
Programaren hasiera data

Etxeko Hezkuntza-arretarako
Programaren bukaera data

Arreta egunak astean

Arreta orduak astean

Etxeko arretan emandako ordu kopurua, guztira

Lankidetza maila

Ikaslearen partetik

BAXUA

ERTAINA

ALTUA

Ikaslearen familiaren partetik

BAXUA

ERTAINA

ALTUA

4. Eriondoan landutako alderdiak.

Curriculum arloak/irakasgaiak

Landutako edukiak

Ebaluazioa, lorpenak eta zailtasunak

Ikaslea ebaluatzeko aplikatutako tresna espezifikoak

Ikasleak egindako lanaren azken balorazioa, programatutako edukien arabera:

Bestelako informazio esanguratsua

Ikaslea ikastetxera itzultzeko orientabideak

.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

IX. ERANSKINA.–ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETAREN ORDUTEGIA

Ikaslearen datuak:

Izena:

Deiturak:

Ikasmaila:

Ikastetxea:

Etxeko hezkuntza-arreta emateko esleituriko irakasleen datuak:

Izena:

Deiturak:

Helb. elektr.:

Espezialitatea:

Hezkuntza-arreta emateko asteko ordutegia:

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Ikastetxearekin koordinatzeko ezarritako asteko ordua:

Ikastetxeko zuzendaria:

Zigilua:

X. ERANSKINA.–ETXEAN ARRETA JASOTZEN DUEN IKASLEAREN EGUNEROKO ERREGISTROA

Ikaslea: ............................................................................................................................................

Data

Irakaslea

Egindako jardueren azalpen laburra
(landutako gaiak, edukiak eta alderdiak)

Gorabeherak. Oharrak

XI. ERANSKINA.–ESKAERA EGITEKO PROZEDURA LABURBILTZEN DUTEN TAULAK

ARDURADUNA

EKINTZA

BALIABIDEA

FAMILIA

Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren eskaera ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztea

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA

TUTOREA

Ikaslearen eskola egoeraren hasierako txostena betetzea

Ikaslearen banakako lan planaren proposamena egitea irakasle taldearekin, eta ikasketaburuari aurkeztea

IV. ERANSKINA

V. ERANSKINA

IKASTETXEKO ZUZENDARITZA

Dokumentazioa jaso eta NHEBZko Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileari igortzea

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA

IV. ERANSKINA

V. ERANSKINA

ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETAREN ZERBITZUAREN ESLEIPENA LABURBILTZEN DUTEN TAULAK

ARDURADUNA

EKINTZA

BALIABIDEA

NHEBZko ETXEKO HEZKUNTZA-­ARRETARAKO PROGRAMAREN KOOR­DINATZAILEA

Espedientea irekitzea eskaerarekin

Esku hartzeko jasotako eskaerak aztertu, tramitatu eta balorazio batzordeari igortzea

Ikastetxeari jakinaraztea baliabidea onartu den ala ez

IKASTETXEKO ZUZENDARITZA

Familiari jakinaraztea baliabidea onartu den ala ez

Iragarkiaren kodea: F2512830