1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1916E/2025 EBAZPENA, urriaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko Jarduera Anbulatorioaren Ataleko burutzari dagokion kalifikazio epaimahaiaren osaera.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 16ko 1310E/2025 Ebazpenaren bidez, ebazpen horren I. eranskinean zerrendatutako laguntza zerbitzuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpenaren II. eranskinean, kalifikazio epaimahaiak izendatu ziren.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko Jarduera Anbulatorioaren Ataleko burutzari dagokion kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea, zehazki, ordezko idazkaria, honela: María Martín Bujanda andrea kentzea, eta, haren ordez, María Yvonne Jericó Pascual andrea izendatzea, zeina Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialista baita.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko urriaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2513145