213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

247E/2025 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Arantxa Iriarte Azcona Nafarroako Foru Ogasuneko Informazio Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitatea, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eman du txosten hori.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren Estatutuen bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Arantxa Iriarte Azcona Informazio Sarreren Kontrolaren, Identifikazioaren eta Artxiboaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Bulego hori Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita dago.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urriaren 8an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2513119