213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2943/2025 EBAZPENA, urriaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, María Ibáñez Vea andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 4319/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurumeneko goi mailako teknikarien plaza bat oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 182/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 671/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdian eskainitako plazan sartzen ahal zena izenda zezaten, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. María Ibáñez Vea andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 1438 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, B motako gida-baimenaren betebeharra du eta Iruñean du destinoa.

2. Xedatzea ezen izendatu den izangaiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko duela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Plazaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko urriaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2513170