213. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

112/2025 FORU DEKRETUA, urriaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideak berritzen dituena, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak izendatutakoa ordezten baita.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak, 10. artikuluan, Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Lege berak ezartzen du Gizarteko Kontseiluko bi kide izendatuko direla izendapenaren aurretik Nafarroako Foru Komunitatean egindako azken hauteskunde sindikalen emaitza ofizialen arabera ordezkari gehien lortu duten bi sindikatuek proposaturik, sindikatu bakoitzak bat.

Horren ondorioetarako, sindikatu horietako batek, Unión General de Trabajadoresek (UGT), irailaren 24ko jakinarazpenaren bidez proposatu zuen berak izendatutako ordezkaria ordeztea, honela: Beatriz Martínez Abadía andrea kargutik kentzea, eta, haren ordez, Alejandro Gastaminza Retamosa jauna aritzea.

Era berean, Gizarte Kontseiluko idazkariaren idazki bat jaso da, non eskatzen baita Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak proposa dezala aldaketa hori egitea.

Hori horrela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko urriaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide Beatriz Martínez Abadía andrea kargutik kentzea.

2. Alejandro Gastaminza Retamosa jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

3. Foru dekretu hau interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari jakinaraztea eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari igortzea.

4. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urriaren 8an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

Iragarkiaren kodea: F2513112