210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

114C/2025 EBAZPENA, irailaren 24koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Avient España SLU eta Avient SARL Espainiako sukurtsala enpresek Orikaingo lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusi da Avient España SLU eta Avient SARL Espainiako sukurtsala enpresek Orikaingo lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007352011990). Testu hori erregistro honetan 2025eko irailaren 11n sartu zen, enpresaren eta langileen lege-ordezkariek 2025eko ekainaren 19an sinatu ondoren.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Avient España SLU eta Avient SARL Espainiako sukurtsala enpresek Orikaingo lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31007352011990).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko irailaren 24an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

AVIENT ESPAÑA SLU ETA AVIENT SARL (ESPAINIAKO SUKURTSALA) ORIKAINGO LANTOKIAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA

Orikainen, 2025eko ekainaren 16an,

BILDU DIRA

Alde batetik:

–Pau Cao Costoya jauna eta Leyre López Rivera andrea, adinez nagusiak, "Avient España SL" merkataritza-enpresako Giza Baliabideen arduradun gisa, dokumentu hau sinatzeko ahalmen nahikoarekin.

–Carlos Altable Vilchez jauna, adinez nagusia, Avient SARL Espainiako sukurtsalaren ordezkari gisa eta dokumentu hau sinatzeko ahalmen nahikoarekin.

Eta bestetik:

–Enpresa Batzordea, honako hauek osatua: David Martínez Nieto jauna (NAN zk.: ***), José Ramón Lecumberri Gastón jauna (NAN zk.: ***), Ander Senosiain Garay jauna (NAN zk.: ***), Iker Goñi Hernandez jauna (NAN zk.: ***) eta Aitor Aguirre Bilbao jauna (NAN zk.: ***).

Bertaratuek legezko gaitasun osoa aitortzen diote elkarri kontratatu eta erantzukizuna izateko, eta horregatik sinatzen dute Avient España SL eta Avient SARL Espainiako sukurtsalaren Orikaingo (Nafarroa) lantokiaren hitzarmen kolektibo hau, ondoko estipulazio hauei jarraikiz:

ESTIPULAZIOAK

Lehenbizikoa.–Avient España SL enpresaren eta Avient SARL Espainiako sukurtsalaren Orikaingo (Nafarroa) lantokiaren hitzarmen kolektiboaren testua onestea. Testua honekin batera doan dokumentuan ageri da orri guztiak sinaturik.

Bigarrena.–Hitzarmen hau ahalik eta lasterren aurkeztea Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian, laneko hitzarmen kolektiboak erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko.

Eta behar diren ondorioetarako jasoa gera dadin, dokumentu hau sinatu dute, bi aletan, "ut supra" hirian eta egunean.

Avient España SL:

Enpresa Batzordea:

Pau CAO COSTOYA jauna

David MARTINEZ NIETO jauna

Leyre LOPEZ RIVERA andrea

José Ramón LECUMBERRI GASTÓN jauna

Ander SENOSIAIN GARAY jauna

Iker GOÑI HERNANDEZ jauna

Avient SARL Espainiako sukurtsala:

Langileen ordezkari bakarra:

Carlos ALTABLE VILCHEZ jauna

Aitor AGUIRRE BILBAO jauna

Enpresako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak, agiri hau sinatzen dutenek, Avient España SL enpresaren eta Avient SARL Espainiako sukurtsalaren Orikaingo (Nafarroa) lantokiaren hitzarmen kolektiboa itundu dute egindako bileran. Hona hemen hitzarmenaren testua eta edukia:

AVIENT ESPAÑA SL ENPRESAK ORIKAINEN DUEN LANTOKIKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

1. artikulua. Aplikazio eremua eta funtzionala.

Hitzarmen kolektibo honek eragina du "Avient España SL" eta "Avient SARL Espainiako sukurtsala" enpresek Orikainen (Nafarroa) duten lantokian.

Enpresak industria kimikoaren sektoreko jarduna du.

2. artikulua. Langile eremua.

Hitzarmen kolektibo honek eragina du "Avient España SL" eta "Avient SARL Espainiako sukurtsala" enpresek Orikainen (Nafarroa) duten lantokian zerbitzu ematen duten langile guztien gain. Enpresako bulegoetako langileei (enplegatuei) eta txandako buruaren kategoriakoak edo goragoko maila batekoak diren langileei ez zaizkie lanpostuak betetzeko arauak aplikatuko, enpresak libreki aukeratuko baititu.

Langileen legezko ordezkariak berretsi duenez, Avient España SLUko eta Avient SARLeko Espainiako sukurtsaleko langile guztiei eman zaie aldaketaren berri, eta gehienek aldaketa onartu dute.

3. artikulua. Denbora eremua.

Hitzarmen honek lau urteko iraupena izanen du; 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak eta, beraz, 2027ko abenduaren 31n bukatuko da, baina luzatutzat joko da alderdietako batek haren azkentzea idatziz iragartzen ez badu, bukatu baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez, eta, betiere, enpresaren beste hitzarmen kolektibo bat onetsi arte.

4. artikulua. Soldataren eta ordainsarien egitura berria.

4.1. Soldataren egitura berria.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen 26.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta lantokietako hitzarmen kolektibo honetako ordainsari kontzeptuak Industria Kimikoaren Hitzarmen Orokorrean (IKHO) xedatutakoekin homogeneizatzeko, soldataren egitura berria adostu da langile guztientzat eta Avient España SLUren Orikaingo (Nafarroa) lantokiko eta Avient Espainiako sukurtsaleko lanbide talde guztientzat.

Adierazi denez, "GSB" berriak (gutxieneko soldata bermatua) aurreko "oinarrizko soldata" ordeztuko du; eta "hitzarmenaren plus" berriak, berriz, aurreko "lanpostuko osagarria" ordeztuko du.

Soldataren egitura berrian soldata osagarri berri bat sartu da, "plus pertsonala" izenekoa. Osagarri horrek barne hartzen ditu kasu bakoitzean langileak oinarrizko soldataren eta lanpostuko osagarriaren kontzeptuengatik jasotzen zuen hileko soldata finko errealaren eta GSB eta hitzarmenaren plus berrien zenbatekoaren artean dauden aldeak.

"Plus pertsonal" hori xurgatu eta konpentsatu daitekeen ordainsaritzat hartuko da, hitzarmen honetan eta etorkizuneko hitzarmenetan adosten diren ordainsarien igoerak doitzeko. Horrela, enpresaren lantokien hitzarmen honek sektoreko hitzarmenean ezarritakoa baino soldata berrikuspen txikiagoa adosten badu, alde hori "plus pertsonalaren" zenbatekoak xurgatu eta konpentsatzen ahalko du. Kontzeptu horren (plus pertsonala) izaera xurgagarria xede horretarako bakarrik aplikatuko da, eta ez da beste soldata kontzepturik xurgatuko/konpentsatuko.

Kontzeptu horren (plus pertsonala) izaera xurgagarria xede horretarako bakarrik aplikatuko da, eta ez da beste soldata kontzepturik xurgatuko/konpentsatuko.

Eta soldataren egitura berriari buruzko akordioaren berri emateko, alderdiek honako taula hau txertatu dute hitzarmenean, adibide gisa:

EGUNGO NOMINA

Aurreko soldata egitura

SAILKAPEN BERRIA

Soldata egitura berria

KONTZEPTUA

PREZIOA

ZENBATEKOA

KONTZEPTUA

PREZIOA

ZENBATEKOA

Oinarrizko soldata

37,30 euro

1.156,30 euro

Gutxieneko soldata bermatua

54,28 euro

1.682,70 euro

Hitzarmeneko plusa

37,43 euro

1.160,33 euro

Hitzarmeneko plusa

8,14 euro

252,41 euro

Gaueko lanaldia

7,72 euro

236,32 euro

Gaueko lanaldia

7,72 euro

236,32 euro

Non stop plusa

Non stop plusa

Kolore prima

213,82 euro

213,82 euro

Kolore prima

231,82 euro

213,82 euro

Joan-etorriak

122,35 euro

122,35 euro

Joan-etorriak

122,35 euro

122,35 euro

Plus pertsonala

381,52 euro

HILEKO ZENBATEKO GORDINA, GUZTIRA 2.892,12 euro

HILEKO ZENBATEKO GORDINA, GUZTIRA 2.892,12 euro

4.2. Lansariak.

Aplikazio eremuan adierazitako lantokietako hitzarmen kolektibo honen indarraldiko lau urteetako bakoitzerako lansariek honako igoera hauek izanen dituzte:

2024. urtean: %2,0.

2025. urtean: %2,5.

2026. urtean: %2,5.

2027. urtean: %2,5.

Soldata berrikusteko klausula bat ezartzen da hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzerako. Beraz, urteko Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) adierazitako soldata igoeraren ehunekoa baino aldakuntza handiagoa badu urte natural bakoitzean, soldata berrikuspena eginen da inguruabar hori ofizialki egiaztatu bezain laster, aurreko atalean ezarritakoa alde batera utzi gabe. Berrikuspen horrek, egin behar izanez gero, ez du inola ere gaindituko %1 2024., 2025. eta 2026. urteetarako, eta %2 2027. urterako.

2025erako GSBren eta hitzarmeneko plusaren ordainsarien taula hau ezartzen da:

LANBIDE TALDEA (LT)

GSB

ORDAINSARI MAILA

HITZARMENEKO
PLUSA

PLUS PERTSONALA

LT 1

16.716,87 euro

-

2.957,98 euro

LT 2

21.100,25 euro

-

3.165,04 euro

LT 3

22.875,05 euro

-

3.431,26 euro

LT 4

25.438,65 euro

1. MAILA

2.086,15 euro

2. MAILA

3.180,85 euro

4.345,12 euro

3. MAILA

3.546,67 euro

5.683,80 euro

4. MAILA

3.815,80 euro

6.663,17 euro

5. MAILA

4.632,00 euro

LT 5

28.687,35 euro

4.348,10 euro

LT 6

33.618,22 euro

5.087,73 euro

LT 7

41.214,51 euro

6.182,18 euro

LT 8

52.257,63 euro

7.838,64 euro

Gainerako ordainsari kontzeptuek, hala nola joan-etorrien plusa, kolore prima, non stop plusa, gaueko lanaren plusa eta lehiarik ezaren ituna, soldata taula berrietan gaur egungo zenbatekoei eutsiko diete. Lansariei aplikatzen zaien ehuneko berarekin igoko dira horiek guztiak.

Lansarien tauletan gaueko lanari dagokion ordainsaria ageri da, urtean ordaintzen ahal diren 455 egunetan ordainduko dena, tauletan ageri den zenbatekoaren arabera.

"Kolore prima" deitzen denaren zenbatekoa lansarien tauletan ageri da, eta hileko ordainduko da, lanean aritutako hamabi hilabeteetako bakoitzean. Zenbateko hori ez da murriztuko langileak lizentzia ordainduak hartzen dituenean. Biltegiko langileek Produkzioan lan egiteko prest egotearen ordainetan jasoko dute koloreen prima hori, bai eta plantan benetan egiten duten lanaren ordainetan ere, nahiz eta lantoki barrenean produkzioan aritu ohi diren langileek baino zenbateko txikiagoa jasoko duten.

"Txandako buruaren ordezkoa" izeneko prima berria gehitu da. Txandako buru titularra ez badago, lanpostu hori aldi baterako betetzen duen pertsonak hitzarmen plusaren kontzeptuaren zati proportzionala jasoko du. 2025ean, plus horren zenbatekoa egunean 8,42 eurokoa izanen da. Plus hori hitzarmen honetan itundutako igoeren arabera handituko da.

4.3. Antzinatasuneko soldata osagarria.

Antzinatasuneko soldata osagarria aldian aldiko igoera bat izanen da eta enpresaren zerbitzura emandako denborarengatik jasoko da; bi hirurteko eta bost bosturteko izanen dira gehienez.

Hirurteko bakoitzeko zenbatekoa oinarrizko soldataren %5 izanen da eta bosturteko bakoitzeko oinarrizko soldataren %10, eskala honen arabera:

–Hirurteko bat: oinarrizko soldataren %5.

–Bi hirurteko: oinarrizko soldataren %10.

–Bi hirurteko gehi bosturteko bat: oinarrizko soldataren %20.

–Bi hirurteko gehi bi bosturteko: oinarrizko soldataren %30.

–Bi hirurteko gehi hiru bosturteko: oinarrizko soldataren %40.

–Bi hirurteko gehi lau bosturteko: oinarrizko soldataren %50.

–Bi hirurteko gehi bost bosturteko: oinarrizko soldataren %60.

Antzinatasunaren soldata osagarri horren zenbatekoa sortzen hasiko da dagokion hirurtekoa edo bosturtekoa betetzen den egunetik aurrera.

Hitzarmen hau indarrean jartzen denetik aurrera, eta Langileen Estatutuaren Legearen 26.3 artikuluarekin bat etorriz, antzinatasunaren lansaria zenbatekoen arabera sortuko da, eta ez, orain arte egin den bezala, oinarrizko soldataren kontzeptuaren gaineko ehunekoaren arabera. Azken zenbatekoak orain arteko berbera izaten jarraituko du, eta kontzeptu hori hitzarmen honetako gainerako ordainsariendako itundutako igoeren arabera arautuko da.

2025ean, soldata kontzeptu horren zenbatekoak honako hauek izanen dira:

–Hirurteko bat: 872,34 euro.

–Bi hirurteko: 1.744,67 euro.

–Bi hirurteko gehi bosturteko bat: 3.486,34 euro.

–Bi hirurteko gehi bi bosturteko: 5.234,01 euro.

–Bi hirurteko gehi hiru bosturteko: 6.678,68 euro.

–Bi hirurteko gehi lau bosturteko: 8.723,35 euro.

–Bi hirurteko gehi bost bosturteko: 10.468,02 euro.

5. artikulua. Aparteko pagak.

Soldata osoaren %100aren pareko aparteko hiru paga ordainduko dira, lansarien tauletan azaltzen den moduan, aurreko artikuluan ageri diren gaueko orduaren prezioa barne, eta "kolore prima" kontzeptua kanpoan utzita.

6. artikulua. Urteko lanaldia eta lan egutegia.

2025, 2026 eta 2027rako lanaldi murrizketa ezarri da, zeina pixkanaka aplikatuko baita, honela:

–2025ean, benetako laneko urteko lanaldi indibiduala 1.760 ordukoa izanen da, gehi norberaren aukerako egun bat. Horretarako, 2025eko urriaren 13a 8 orduko murrizketa aplikatzeko ezarriko da lan egutegian.

–2026an eta 2027an, benetako laneko urteko lanaldi indibiduala 1.752 ordukoa izanen da, gehi norberaren aukerako egun bat. Horretarako, urte horietako bakoitzeko lan egutegian 16 orduko murrizketa ezarriko da.

–Hitzarmen hau azkentzean lanaldi murrizketa lege bidez onartu ez bada, 8 orduko murrizketa finkatuko da.

Lanaldiaren banaketan, langileak norberaren aukerako egun bat libre hartzen ahalko du hitzarmen honen urte bakoitzean, langileak eskatutako egunean.

Eta urteko lanaldia murriztearen arloko lan erreforma onartzen bada, une honetan izapidetzeke dagoena, alderdiek hura onesteko legeari jarraituko diote, eta arlo horretako edozein hobekuntza xurgatuko da.

Ogitartekoa jateko atsedenaldia (egunean 15 minutu) enpresaren kargura izanen da.

Langileak bere lanpostuan egiten dituen orduak hartzen dira benetako lanordutzat; laneko denbora konputatzeko, kontuan hartzen da langileak eguneko lanaldiaren hasieran eta bukaeran bere lanpostuan egon behar duela.

Kontuan izanik jarduerarik gabeko egun baten ondoren produkzioari berriz ekiteko beharrezkoa dela bi ordu lehenago martxan jartzea, enpresako zuzendaritzak errotazio sistema bat ezarriko du goizeko txanda duten langileen artean (baldin lan hori egiteko boluntariorik ez bada), lanean goizeko lauretan hasteko. Ordu horretan instalazioak martxan jarriko dituzte eta, gero, lanaldi osoa beteko dute. Horren ordainetan, bi ordu horiek "lanaldiaren luzapeneko plus" (LLP) gisa ordainduko zaizkie, aparteko orduen prezio berean.

Hitzarmen honen lau urteko indarraldian, enpresak konpromisoa hartzen du ez aplikatzeko lanaldiaren banaketa irregularra, Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluak aplikatzeko bide ematen diona, ezta malgutasunaren 100 orduak ere, industria kimikoaren hitzarmen orokorraren 43. artikuluak aipatzen dituenak.

Lan egutegia.

Lan egutegia urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehenago aurkeztuko zaio enpresa batzordeari, biak ados egonda oporraldiak ezartzeko eta, bereziki, produkzioa estaltzeko sanferminetako oporretan.

Erabaki da sanferminetan txandaren %33ek oporrak izan ditzakeela, eta, txandako burutzan eta kalitate kontrolean, berriz, hiruetako batek gehienez ere. Sanferminetako egunak egun arruntak izanen dira, jaiegunak ez direnak; haietan lan egitera etortzen denak egun bat izanen du egun bakoitzeko.

Udako lanaldia.

Egungo lan egutegian ezarritako udako ordutegiari eutsiko zaio.

Urte bakoitzeko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, bulegoetako langileentzat ezarritako lanaldia eta ordutegia 08:00etatik 15:00etara izanen da. Udako aldi horretan lan egin gabeko orduak urteko gainerako egunetan berreskuratuko dituzte langileek.

Lanaldi bereziak.

Bulegoetako langileen jaiegunen aurreko lanaldiak lanaldi jarraituan egiten ahalko dira, 08:00etatik 15:00etara, betiere asteko azken laneguna bada.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioz lan egin ez den ordua dagokion urtean errekuperatuko da.

Egutegiko soberakina.

Lan egutegia hitzarmen honetan ezarritako lanaldira egokitzeko, gehiegizko lanaldiaren ondoriozko egun libreak eskatzen ahalko ditu langileak, txandako buruaren baimena eskuratuta. Urte bakoitzeko uztail, abuztu eta abenduko gainerako egunak salbuetsita daude (txandako buruarekin adostuz gero izan ezik).

Txandako buruak produkzio prozesuaren beharrak baloratuko ditu, gehiegizko lanaldiko egunak hartzeak eraginik izan ez dezan.

Gehiegizko lanaldiko egun horien barruan, langileak urtean 8 ordu izanen ditu afera pertsonaletarako. Ordu horiek lanaldia hasi ondoren hartzen ahalko dira, betiere txandako buruak produkzio prozesuari eragiten ez diola berresten badu.

7. artikulua. ''Non-stop'' lan erregimena.

Bost txandako lan araubidea. ''Non-stop'' lan araubidean bost txandatan ari diren langileek 22,02 euro jasoko dituzte kontzeptu horrengatik araubide horretan benetan lan egindako egun bakoitzeko; lansarien 2024ko tauletan ageri da zenbateko hori, eta urteko 10.018,66 euroren parekoa da. Diru hori gaueko lanaren plusarekin batuta 13.626,64 euro ateratzen dira urtean.

Lau txandako lan araubidea. ''Non-stop'' lan araubidean lau txandatan ari diren langileek 15,87 euro jasoko dituzte kontzeptu horrengatik araubide horretan benetan lan egindako egun bakoitzeko; lansarien tauletan ageri da zenbateko hori, eta urteko 7.221,61 euroren parekoa da. Diru hori gaueko lanaren plusarekin batuta 10.832,86 euro ateratzen dira urtean.

Jaiegun izanen dira eta, beraz, bost txandatako "non-stop" araubidean lanik gabekoak, urteko sei egun hauek: urtarrilaren 1a, uztailaren 6 eta 7a, eta abenduaren 24a, 25a eta 31.

''Non-stop'' lan araubidean ari diren langileek konpromisoa hartu dute aparteko laurogei ordu egiteko, gehienez, urtean, araubide bereko beste langile bat ordezteko, hura lanera joaten ez denean justifikatutako arrazoi batengatik, bi astez gehienez ere. Aparteko ordu horiek halako ordu gisa ordainduko dira; eta jaieguneko aparteko ordu gisa ordainduko dira larunbatetan, igandeetan eta jaiegun ofizialetan egiten direnean.

Laugarren txandako langileek lehentasuna izanen dute beste edozein langileren aurrean beren lan egutegi indibidualetik kanpo lan egiteko, hitzarmen honen 6. artikuluan ezarritako urteko lanaldia osatu arte. Hitzarmen honetan ezarritako urteko lanaldira iritsi arte berreskuratutako ordu bakoitzak berreskuratutako 1,5 ordu sortuko ditu.

Aurreko artikuluan ezarritako urteko lanaldia beteta, laugarren txandako langileek aparteko orduak egiten ahalko dituzte, eta ordu horiek konpentsatzeko sistema hirugarren txandako langileen berbera izanen da (ordainsaria, atsedena edo araubide mistoa).

Laugarren lan txandako langileek aldatzea eskatzea.

Laugarren txandako langileek, gutxienez 24 hilabetez etenik gabe txanda horretan egon ondoren, lau txandako edo non-stop txandako lan araubidea utzi nahi badute, eskaera-idazki bat igorri beharko diote enpresari.

Laugarren txanda uzteko eskaera betetzen ahalko da lanpostu hori beste langile batek egokiro eta produktibitate baldintza berberetan betetzen badu.

Lan txanden aldaketak enpresak kudeatuko ditu laugarren txandako kide izan daitezkeenen eskaeraren data, prestakuntza eta balio-aniztasuna kontuan hartuta, eta, nolanahi ere, dagokion arloaren produktibitate baldintzak errespetatuko dira.

8. artikulua. Aparteko orduak. Atsedena edo diruz ordaintzea.

Aparteko orduak egiteagatiko ordainsaria itundutako soldata igoeraren zenbateko berean igoko da.

Jaiegunetako aparteko ordu berezien ordainsari berria ezarri da. Ordu horiek Nafarroako Foru Komunitateak ezarritako jaiegun batean lan egiten denean sortuko dira, baldin eta ez bada langileen legezko ordezkariaren eta enpresaren artean adostu. Hau da, jaiegun bat laneguna ez bazen baina produkzio arrazoiengatik laneguna izan behar badu, jaiegunetako aparteko ordu berezien prezio berri hori sortuko da.

Jarraian, 2024. urterako aparteko orduen preziorako soldata taulak erantsi dira:

APARTEKO ORDUA

JAIEGUNETAKO APARTEKO ORDUA

JAIEGUNETAKO APARTEKO ORDU BEREZIA

1. LT

25,88 euro

31,53 euro

36,89 euro

2. LT

30,10 euro

35,74 euro

41,82 euro

3. LT

31,53 euro

37,16 euro

43,47 euro

4. LT

32,56 euro

38,20 euro

44,69 euro

5. LT

35,37 euro

41,36 euro

48,40 euro

Aparteko orduak atseden alternatiboz, diruz edo konpentsazio mistoaren bidez konpentsatzen ahalko dira, langileak zer hauta.

Aparteko orduak egiteari baietza ematen dion unean berean hautatu behar du langileak ordain mota, eta hautu horri erabat lotuta geldituko da.

Langileak atseden alternatiboa hautatzen badu, benetan egindako aparteko ordu bakoitzak 1,5 orduko atsedena izateko eskubidea emanen dio. Atsedeneko ordu horiek langileak eskatutako egunean eginen dira, nagusiak baimena ematen badu, batez ere plantako produkzio beharrak ikusita.

Langileak modalitate mistoa hauta dezake aparteko orduak konpentsatzeko: ordu bat atseden alternatiboz, eta ordu erdi diruz, taulan zehaztutakoaren arabera. Horrelakoetan, lanaldi bakoitzean benetan egindako aparteko ordu guztiei aplikatuko zaie aukera hori.

Langileak aparteko orduak egiteko berariazko joan-etorria egin behar badu fabrikara, eranskinean joan-etorrien plusari dagokion zati proportzionala jasotzeko eskubidea ere izanen du. Eta, era berean, koloreen prima jasotzeko eskubidea izanen du (zenbatekoa eranskinean ageri da), aparteko lanegunean egindako denbora proportzionala zein den ikusita eta aparteko lana produkzioan ala biltegian egin den kontuan hartuta.

9. artikulua. Osagarria aldi baterako ezintasunagatik.

Aldi baterako ezintasun prozesuetan, arrazoia edozein dela ere (eritasun arrunta edo lanbidekoa eta laneko istripua edo lanetik kanpokoa), enpresak soldata erregulatzailearen %100 ordainduko du aldi baterako ezintasunaren lehen egunetik hasita, medikuaren alta jaso edo aldi baterako ezintasuna bukatu arte, dagokion prima barne, baldin eta ordainsariari dagokion urtearen aurrekoaren seihileko berean izandako absentismo portzentajeak plantilla osoaren %6a gainditzen ez badu, absentismoa gertatu denean eritasun arrunt batek eragindako aldi baterako ezintasun prozesuengatik, laneko gaixotasunagatik edo istripuagatik –laneko istripua izan edo ez–.

Ondorio horietarako, aldi baterako ezintasun prozesuak hiru hilabetetik gorakoak direnean ez dira absentismo gisa kontatuko.

Enpresan izandako absentismoa alde batera utzita, %100 ordainduko da bajaren lehen egunetik hasita, baja laneko istripuen eta lanbideko eritasunen ondoriozkoa denean.

10. artikulua. Joan-etorrien plusa.

2020. urterako, joan-etorrien plusak zenbateko hauek izanen ditu:

–Lanaldi jarraituan: 125,78 euro, urtean lanean egindako hamaika hilabeteetako bakoitzeko.

–Lanaldi zatituan: 251,50 euro, lanean egindako hamaika hilabeteetako bakoitzeko.

Joan-etorrien plusa soldataz kanpokoa denez, urteko hamabi hilabeteetako hamaikatan sortuko da.

11. artikulua. Lanbide taldeak eta ordainsari mailak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileak, egiten dituzten zereginen arabera eta industria kimikoaren hitzarmen orokorrean zehazten diren lanbide taldeen definizioen arabera, hitzarmen orokor horretan ezarritako lanbide taldeen barruan sailkatuko dira.

Jarraian, plantaren egungo lanpostuak eta dagokien lanbide taldea zehazten dira.

LANBIDE TALDEA

EGUNGO LANPOSTUAK

0. taldea

Cross Selling Leader

Plant Manager

1. taldea

-

2. taldea

-

3. taldea

Produkzioko langilea (prestakuntzarik gabe)

4. taldea

Produkzioko langilea

Laborategiko langilea

Mantentze-lanetako langilea

Biltegiko langilea

Kolorista

Customer Service Representative

Pricing Specialist

Accountant

Plant Administrator

5. taldea

Txandako burua

ADTS Engineer

IT Analyst II

Logistics Coordinator

Account Manager

C taldea

Sr Supply Chain Planner

EHsS Specialist

7. taldea

Maintenance Manager

Manufacturing Manager

Technology Group Lead

Inside Sales Manager

Sr Business Development Manager

Sr Product Manager

Produkzio ataleko langileak.

Produkzio atalean lan egiten duten langileen kasuan, 4. LTko gaur egungo ordainsari mailei eutsiko zaie, laugarren lanbide talde horretan (4. LT) sartutako lanbide kategoria zaharrak errespetatzeko.

Kualifikaziorik gabeko langile oro 3. lanbide taldean sartuko da enpresan, eta benetan lan egindako lehenbiziko sei hilabeteak igaro ondoren, 4. lanbide taldeko 2. mailara igoko da, ondorio juridiko eta ekonomiko guztiekin, bai ordainsariei dagokienez, bai aipatu mailari eta taldeari dagozkion zerbitzu profesionalak emateari dagokionez.

4. LTko 3. mailara igotzeko eskubidea izanen dute 4. LTko 2. mailan gutxienez 18 hilabetez jarraian lanean egon diren langileek, baldin eta zuzeneko arduradunak egiaztatzen badu eguneroko mantentze-lanetan erabateko autonomia dutela eta erakutsitako errendimenduaren, gaitasunaren eta balio-aniztasunaren ondorioz 3. mailara igotzeko gaitasuna eta balio-aniztasuna dutela.

Talde aldaketa guztiek (4. LTko 2. mailatik 3. era eta 3. mailatik 4. era aldatzea) aurreko soldata egituran jasotzen zen soldata igoera bera jasoko dute. Ordainsari igoera hori hitzarmeneko plusaren eta plus pertsonal berriaren artean banatuko da.

4. LTko 4. mailara igotzeko, ezinbestekoa izanen da langileak horretarako gaitasuna izatea eta zenbait ekipamendu erabateko autonomia eta erantzukizunez erabiltzeko gai izatea. Horretarako, nahitaezkoa izanen da txandako buruak aldeko txostena ematea, betekizun horietan oinarrituta. Gainera, langileak etenik gabeko benetako laneko lau urte beteta izan beharko ditu.

Txandako buruaren eginkizunak aldi baterako betetzen dituen ordezkariak 4. artikuluan adierazitako hitzarmeneko plusaren zati proportzionala jasoko du, lanpostu hori aldi baterako betetzen duen bitartean. Aldi baterako izendapen horrek ez du eraginik izanen txandako buruaren lanpostua benetan betetzeko etorkizunean egiten ahal diren barne hautapeneko prozesuetan. Izan ere, enpresak izendapen askeko izendapena eginen du, hitzarmen honen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Mantentze-lanetarako langileak.

Mantentze-lanen atalean lan egiten duten langileen kasuan, honako hau hartuko da kontuan:

Kualifikatutako langile oro 4. lanbide taldeko 2. mailan sartuko da, ondorio juridiko eta ekonomiko guztiekin, bai ordainsariei dagokienez, bai aipatu mailari eta taldeari dagozkion zerbitzu profesionalak emateari dagokionez.

4. LTko 3. mailara igotzeko eskubidea izanen dute 4. LTko 2. mailan gutxienez 18 hilabetez jarraian benetan lanean egon diren langileek, baldin eta zuzeneko arduradunak 3. maila horretara igotzeko aldeko txostena ematen badu beren errendimenduan, gaitasunean eta balio-aniztasunean oinarrituta.

Mantentze-lanetako langileak 4. LTko 4. mailara igotzeko, ezinbestekoa izanen da langileak horretarako gaitasuna izatea eta zenbait ekipamendu erabateko autonomia eta erantzukizunez erabiltzeko gai izatea. Horretarako, nahitaezkoa izanen da zuzeneko arduradunak eguneroko mantentze-lanetan erabateko autonomia egiaztatzeko aldeko txostena ematea. Gainera, enpresan etenik gabeko lau urteko antzinatasuna beharko da.

Biltegiko langileak.

Biltegiko langileen kasuan, langile bat 4. taldeko 4. mailara igarotzen ahal dela joko da lanpostu guztietarako eskatzen diren etenik gabeko gutxieneko aldiak gainditzeaz gain, biltegian gutxienez lau urteko benetako lana egin duenean. Gainera, beharrezko txartel guztiak eduki beharko ditu, hala nola bere lana egiteko gaitzen duen orga jasotzaileko gidariaren txartel espezifikoa. Eskura duen sistema informatiko guztia erabiltzeko gaitasuna izatea eskatuko da, baita salgai arriskutsuak sartzea, barne mugimenduak eta hornidurak egitea eta biltegian ezarrita dagoen beste edozein sistema informatiko erabiltzea ere, sistemaren eta lanpostuaren bilakaeraren arabera beharrezkoa den heinean, bai eta betetzen den lanpostuari datxekion beste edozein zeregin egitea ere.

12. artikulua. Igoerako lanpostuak.

Enpresak askatasunez izendatu eta kargutik kenduko ditu agintea edo konfiantza behar duten eginkizun edo lanpostuetara igoko diren langileak.

Gainerako langileentzat, enpresak barne prozesu bat ezarriko du, eta hura lehenetsi. Prozesu horrek sistema objektibo eta neutral bat izanen du oinarri eta ondoko inguruabar hauek izanen ditu kontuan: titulazio egokia, balorazio akademikoa, lanpostuaren ezagutza, lanbide historia, goragoko lanbide talde batean aritu izana eta horretarako ezarriko diren probak gainditzea.

Enpresak konpromisoa hartzen du argitara emateko zer lanpostu dauden hutsik Avient enpresetan, Iruñeko lantokiari horren berri ematen diotenean.

13. artikulua. Aseguru kolektiboa.

Enpresak aseguru kolektiboko poliza bat kontratatu du bere kargura, enpresako langile guztien alde. 20.000 euroko kapital aseguratua estaliko du kasu hauetan: edozein eratako lana egiteko ezintasun iraunkor absolutua, ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa, eta gaixotasun baten ondoriozko heriotza. Horrez gain, 24.000 euroko kapital aseguratua estaliko du istripu baten ondorioz heriotza gertatzen denean, eta 36.000 eurokoa zirkulazio istripuaren ondorioz heriotza gertatzen denean.

Enpresak ez du bermeen eta kapitalen igoera hori bermatzen ahalko baldin eta, osasun egoeraren aitorpena dela-eta (horrelakorik eskatzen bada), aseguru konpainiak langile bat onartzeari uko egiten badio.

14. artikulua. Erretiro partziala.

Erretiro partziala hartzeko eskubidea aitortzen da indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen adina eta baldintzak betetzen direnean, betiere enpresaren produkzio eta ekonomia egoerak horretarako aukera ematen badu.

Erretiro partziala hartzeko baldintzak betetzen dituzten langileen eskaerak enpresak jasoko ditu, eta eskaera horiek izapidetzeko ordena ezarriko du.

Edozein arrazoi dela-eta eskaera bat baino gehiago badaude eta ezin badira guztiak izapidetu, enpresan antzinatasun handiena duten eskaerak lehenetsiko dira.

Era berean, enpresan antzinatasun bereko eskaerak jasoz gero, adin handieneko langileei lehentasuna emanen zaie.

15. artikulua Lana eta familia bateratzea.

Indarreko legeetan unean-unean ezarritakoa beteko da eta, bereziki, industria kimikoaren hitzarmen orokorraren 42.1 artikuluan ezarritakoa.

16. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Indarreko aurreko hitzarmenean adostutakoari eutsiko zaio. Artikulu honetan aurreikusi ez diren kasuetan, Estatuko hitzarmenean ezarritakoa aplikatuko da.

Jarraian, hitzarmen honetako ordaindutako lizentziak zehaztu dira:

1. Langilearen ezkontzagatik 18 egun natural ezkontza egunetik hasita, baina langileak eskatuz gero ezkontza eguna baino egun bat edo bi lehenago hasten ahalko da lizentzia.

2. Seme-alaben jaiotzagatik, bi egun, indarreko legerian adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko kotizazio aldiak beteta ez dituzten langileentzat. Egun horietako batek bat etorri beharko du erregistroan izen emateko egun baliodunarekin, eta lau egunera arte luzatzen ahalko da ebakuntza kirurgikoaren (zesarea) edo medikuak diagnostikatutako gaixotasunaren kasuan, edo langileak joan-etorria egin behar duenean. Azken kasu horretan, irizpide honi jarraituko zaio aipatu lizentzia handitzeko: 100-200 km-ko distantzia bidaia bakoitzeko, egun bat gehiago; 200 km-tik gora, bi egun gehiago; hori guztia, non ez dagoen besterik dioen ebazpen judizialik edo enpresako itunik, kontuan hartuta non dauden herria eta ospitalea. Beste gurasoa ospitalean ingresatuta dagoenean, jaiotzagatik emandako lizentziaren egunak jarraian edo txandakatuta hartzen ahalko dira, ospitaleratzeak irauten duen bitartean.

3. Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara arteko ahaideek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badu, ospitaleratu behar badute edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa baldin badu: bost lanegun. Ospitaleratzearen edo ospitaleratu gabeko ebakuntza kirurgikoaren aurreko egunean gaueko txanda duten langileek txanda horretan hartzen ahalko dute baimen ordaindua, baldin eta adierazitako egoerak 14:00ak baino lehenago gertatzen badira.

a. Ospitaleratzetzat bakarrik hartuko da ospitale batean hogeita lau orduz edo denbora gehiagoz egotea, eta dagokion ospitaleratze-agiriarekin.

b. Ahaideren bat larrialdietara joatea edo hartan laguntza jasotzea ez da ospitaleratzetzat hartuko, salbu eta egonaldia hogeita lau ordutik gorakoa baldin bada. Hortaz, kasu horretan bakarrik sortuko da artikulu honen 3. apartatuan adierazitako ospitalizazioagatiko lizentziarako eskubidea.

c. Lizentzia jasotzeko, nahitaez aurkeztu beharko da langilearen senidearen ospitaleratze-txostena, ospitalean egon dela ziurtatzeko.

d. Ospitalizazio kasuak ukitutako ahaidearen ospitalizazio bakoitzari dagozkio, haietako bakoitzaren zergatiak berdinak izan edo desberdinak.

e. Gertaera eragileak irauten badu, baimen egunak ondoz ondoko egunetan hartzen ahalko dira, edo ez, langileak zer aukeratu, eta betiere aurrez abisatuta.

4. Odol-ahaidetasun eta ezkontza-ahaidetasuneko lehen mailako senitartekoa hilez gero, langileak hiru lanegun izanen ditu ordainduta, ahal den neurrian aurrez abisatuta. Langileak, arrazoi horrengatik, lantokitik 250 kilometrora baino urrunago dagoen toki batera joan behar badu, egun bat gehiago izanen du joan-etorria egiteko.

5. Aitona-amonak, bilobak edo anai-arrebak hilez gero, langileak bi lanegun izanen ditu ordainduta, ahal den neurrian aurrez abisatuta. Langileak, arrazoi horrengatik, lantokitik 250 kilometrora baino urrunago dagoen toki batera joan behar badu, egun bat gehiago izanen du joan-etorria egiteko.

6. Langilearen nahiz haren ezkontidearen seme-alaba, guraso nahiz anai-arreben ezkontzagatik, egun bat, ezkontzaren eguna bera.

7. Egun bat, ohiko bizilekua aldatzeagatik.

8. Eginbehar publiko eta pertsonal saihestezin bat betetzeko behar-beharrezkoa den denbora, boto ematekoa barne. Lege edo hitzarmen bidez ezarritako arau batean denbora-tarte jakin bat finkatua dagoenean (botoa emateko eskubidea erabiltzeko, esaterako), absentziaren iraupenaz eta ordain ekonomikoaz arau hartan xedatutakoari jarraituko zaio. Gainerako kasuetan, publikoa edo pertsonala den nahitaezko eginbehar bat bete beharreko egunaren bezperan gaueko txanda duten langileek txanda horretan hartzen ahalko dute baimen ordaindua, baldin eta dagokion eginbeharraren zitazioa 14:00ak baino lehenagorako bada.

6. Langileak ikasketa edo lanbide titulu bat lortzeko ikasketa arautuak egiten baldin baditu, azterketara joateko behar-beharrezkoa den denbora. Langileak, azterketa egiteko, 100 kilometrotik gorako distantzia egin behar duenean bere bizilekutik, lizentzia hori egun osokoa izanen da. Azterketaren aurreko egunean gaueko txanda duten langileek txanda horretan hartzen ahalko dute baimen ordaindua, baldin eta azterketaren deialdia 14:00ak baino lehenagorako bada.

10. Jaio aurreko azterketak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeko, eta adopzioaren, harreraren edo adoptatzeko egiten den zaintzaren kasuetan, informazio eta prestakuntza saioetara joateko eta egokitasun deklarazioaren aurreko txosten psikologiko eta sozialak egiteko behar den denbora, betiere lanorduetan egin behar badira.

11. Langilearen kargu dagoen lehen graduko ahaideari medikuaren kontsultara laguntzeko behar-beharrezkoa den denbora, kontsultategiko ordutegia eta lanaldia batera gertatzen baldin badira.

12. Semeak edo alabak, behar baino lehen jaio delako edo jaio ondoren beste edozein arrazoirengatik, ospitaleraturik egon behar badu, aitak edo amak eskubidea izanen du lantokitik ordubete ateratzeko.

Aurreko kasuetan, lizentzia ordaindua izanen da bai ezkonduentzat bai erregistro publikoetan edo hartarako sor daitezkeenetan erregistratzen diren izatezko bikoteentzat, edozein eremu geografikotan, edo, erregistro publikorik izan ezean, batera emandako notario-eskritura publiko baten bidez frogatzen direnentzat. Enpresaren aurrean dokumentu fede-emaile baten bidez frogatu beharko da ohiko ezkontza izan dela edo izatezko bikotea legez eratu dela.

17. artikulua. Laneko arropak.

Enpresak hondatzen direnean berrituko ditu langileen arropak.

18. artikulua. Prestakuntza orduak.

Enpresako zuzendaritzak prestatuko eta antolatuko du enpresaren urteko prestakuntza plana, non zehazten baita zer departamentutan areagotu beharra dagoen langileen prestakuntza.

Enpresako zuzendaritzak planaren lerro orokorrei buruz kontsulta eginen dio enpresa batzordeari, eta informazioa emanen du plan horretan aipatutako prestakuntza ikastaroak garatzeari eta inplementatzeari buruz.

Prestakuntza orduei dagokienez, orain arte aplikatutako irizpideari eutsiko zaio, hau da, enpresari dagokio, fabrikazio beharrekin bat, prestakuntza orduak hartzeko egunak ezartzea, prestakuntza lanalditik kanpokoa denean. Une oro, egun egiten den bezala, saiakera eginen da atsedenaldirako egunak, ahal dela, langilearen nahiekin bat etor daitezen. Halaber, enpresari aukera ematen zaio langileari eskain diezaion atsedenaldiaren ordez ordain ekonomikoa har dezala, eta ordain hori hauxe izanen da: hartu beharreko orduak bider lan ordu arrunt baten prezioa. Halakorik gertatzen bada, langileak aukeratuko du ordain bat edo bestea hartzea.

Nolanahi ere, eta lana ongi antolatzeko eta planifikatzeko, sorrarazitako orduak egin eta urtebetera likidaturik egon beharko dute.

19. artikulua. Malgutasuna.

Jarraian, ordutegi malgutasuneko neurriak jaso dira, plantaren beharrekin eta bezeroaren arretarekin bat datozenak. Neurri horiek Orikaingo lantegiko bulegoen ordutegia duten zeharkako langileentzat dira.

Astelehenetik ostegunera:

–Laneko ordutegi konputagarri berria:

07:45 - 18:00 (berria).

–Plantan nahitaez egon beharreko ordutegia (core time):

06:00 - 17: 00.

–Atsedena (13:00etatik 15:00etara):

Gutxienez: 45 minutu (berria).

Gehienez ere bi ordu.

Ostirala:

–Laneko ordutegi konputagarri berria:

07:45 - 16:00 (berria).

–Plantan nahitaez egon beharreko ordutegia (core time):

06:00 - 14:30.

Udako lanaldia:

Aplikatzen den aldia: 07/01etik 08/31ra.

7 lanordu:

Laneko ordutegi konputagarri berria:

07:45 - 15:00.

Nolanahi ere, malgutasun neurri horiek ez dute plantarako itundutako urteko lanaldia betetzea kaltetu behar.

Ordutegi malgutasuneko neurri horiek ez dute inola ere eguneroko lana kaltetu behar; beraz, plantan egotea eskatzen bada 08:00etatik 18:00etara eta/edo 14:30ean ostiraletan, nahitaezkoa izanen da ordutegia betetzea.

Enpresak malgutasun neurri hori kentzeko eskubidea izanen du, baldin eta emaitzak espero bezain onak ez badira.

20. artikulua.

Avient España SL enpresak Orikainen duen lantokiko hitzarmen kolektibo honetan aurreikusita ez dagoen orotan, industria kimikoaren hitzarmen orokorrean ezarritakoa aplikatuko da eta, subsidiarioki, lan arloko legeria orokorrak ezarritakoa.

21. artikulua. Batzorde paritarioa.

1. Batzorde paritarioa eratzen da, guztira 10 kidek osatua. Hitzarmena interpretatuko du; bitartekaritza eta arbitrajea eginen ditu, eta begiratuko du hura beteko dela.

Halaber, bere izanen du, hitzarmen kolektiboak irauten duen bitartean, hura egokitu edo aldatzeko eginkizuna.

Batzorde Paritarioak aurretik esku-hartzeko tramitea agortutzat joko da gehienez ere 7 eguneko epea pasatzen denean desadostasuna planteatu zenetik Batzorde Paritarioaren adierazpenik izan gabe.

2. Bi alderdiak ados daude batzorde paritarioaren mende jartzeko hitzarmena aplikatzerakoan, ez aplikatzerakoan, kanpo gelditzerakoan edo interpretatzerakoan sor litezkeen arazo, desadostasun eta gatazka guztiak, gorabehera horiek Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentuan, Nafarroako Lan Auzitegiaren edo lan arloko jurisdikzio eskudunaren esku jarri aurretik. Batzorde Paritarioak auzia zazpi eguneko epean ebatziko du gehienez, egoera aurkezten den egunetik aurrera. Ebazpena ez bada ematen, arrazoia edozein delarik ere, bukatutzat emanen da batzorde paritarioaren tramitea. Bide judiziala libre geldituko da.

3. Batzorde paritarioa hamar kidek osatuko dute. Haietako bostek enpresa ordezkatuko dute, eta beste bostak unean-unean enpresa batzordea osatzen dutenak izanen dira.

4. Oro har, ordezkaritzako edozeinek eskatuta bilduko da Batzorde Paritarioa, jorratu beharreko gaiak zehaztuta. Erabakitakoa zentroko iragarki oholean iragarriko da.

5. Batzorde paritarioak ebazten ez duenetan aurkeztutako eskaeraren inguruan, bi alderdiek, enpresak eta langileen ordezkaritzak erabaki dezakete berariaz men egitea Nafarroako Lan Auzitegiari.

Batzorde paritarioaren erabakiek hitzarmen kolektibo honen testuak adinako balioa izanen dute, Langileen Estatutuaren 61.4 artikuluan xedatuarekin bat.

Eta adostasunaren eta onarpenaren frogagarri, "Avient España SL" enpresak Orikainen duen lantokiko hitzarmen kolektibo hau sinatu dute, hiru aletan, "ut supra" tokian eta egunean.

Avient España SL

Enpresa Batzordea:

Pau CAO COSTOYA jauna

David MARTINEZ NIETO jauna

Leyre LOPEZ RIVERA andrea

José Ramón LECUMBERRI GASTÓN jauna

Ander SENOSIAIN GARAY jauna

Iker GOÑI HERNANDEZ jauna

Avient SARL Espainiako sukurtsala

Langileen ordezkari bakarra:

Carlos ALTABLE VILCHEZ jauna

Aitor AGUIRRE BILBAO jauna

Iragarkiaren kodea: F2512720