210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

138C/2025 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Elis Manomatic SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Elis Manomatic SAU enpresak aurkeztu duen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003842011999), erregistro honetan 2025eko irailaren 19an sartu zena, enpresaren ordezkaritzak eta langileen legezko ordezkarien gehiengoak 2025eko uztailaren 9an sinatuta.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Elis Manomatic SAU enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode-zenbakia: 31003842011999).

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko irailaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

ELIS MANOMATIC SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA, MARTZILLAN DUEN LANTOKIRAKO

ATARIKOA

Hitzarmen hau hitzartu dute, alde batetik, Elis Manomatic SAU enpresaren legezko ordezkariek eta, bestetik, Martzillako (Nafarroa) lantokiko enpresa batzordeak, langileen ordezkari gisa.

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Hitzarmen hau aplikatuko zaie Elis Manomatic enpresarentzat Nafarroako lantokian besteren kontura lan egiten duten langile guztiei. Lantoki horrek ikuztegi industrialaren jarduera du.

Berariaz salbuetsita daude zuzendaritzako langileak eta Langileen Estatutuaren 1.3 eta 2. artikuluetan jasota daudenak.

2. artikulua. Denbora eremua.

Hitzarmen honek lau urteko indarraldia izanen du, 2024ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra arte, hitzarmena argitaratzen denetik aurrera, berariaz kontrakoa adierazten den gaietan izan ezik. Langileen Estatutuaren 86. artikuluan xedatutako ondorioetarako, hitzarmen hau jakinarazitzat joko da sinatzen den egunetik, eta aurreraeraginari eutsiko zaio berria sinatu arte.

Hitzarmen hau aplikatzearen ondoriozko atzerapenak bi hilabeteko epean ordainduko dira, hitzarmena sinatzen denetik.

3. artikulua. Osotasunari lotzea.

Hemen itundutako baldintzek multzo organiko eta zatiezina osatzen dute, eta, aplikazio praktikoari dagokionez, osotasunean hartuko dira. Kasu horretan, hitzarmen honen hobekuntzek multzo bat osatzen dute, edozein modutan ere lehendik daudenekin konpentsatzekoa, eta konparazioa urteko guztirakoari begira eginen da, errendimendu normalean eta asistentzia osoa izanik.

4. artikulua. Batzorde paritarioa.

Hitzarmen honen interpretazioa, zaintza eta eraginkortasun praktikora bideratutako jarduera guztiak batzorde paritario batek eginen ditu. Batzorde horrek 6 ordezkari izanen ditu: enpresako zuzendaritzaren 3 ordezkari eta langileen 3 ordezkari.

Bi alderdietako batek idatziz eskatzen duenean bilduko da batzordea. Eskaera bilera-eguna baino hamabost egun lehenagotik egin beharko da gutxienez, eta harekin batera gai-zerrenda bidaliko da. Eskaera egin denetik 15 eguneko epean egin beharko da bilera, eta gehienez ere 40 eguneko epean ebatziko da.

Langileen Estatutuaren 85.3 e) artikuluak eskatzen duena betetzeko, batzorde paritarioan gertatzen diren desadostasunak konpontzeko, auzia Nafarroako Lan Auzitegiaren bitartekaritza-sistemen mende jarriko da.

Langileren batek hitzarmen honen aplikazioaren gaineko kontsultaren bat egin nahi izanez gero, idatziz aurkeztu beharko du batzordeko alderdiren bati zuzenduta. Batzordeak, gehienez, hilabete bateko epean bideratuko du.

II. KAPITULUA.–ENPRESAN SARTZEA, PROBALDIA, MAILAZ IGOTZEA ETA LANA NORBERE BORONDATEZ UZTEA

5. artikulua. Enpresan sartzea.

Enpresako zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinaraziko dio zein lanpostu bete nahi dituen eta izangaiek zein lanbide baldintza bete behar dituzten, salbu eta kontratazioa berehala egitekoa denean, halakoetan jakinarazpena geroago eginen baita.

Aginte edo konfiantzako lanpostuak betetzen direnean ez da aplikatuko goian ezarritakoa.

Ahal den guztietan, lanpostuak betetzeko, zuzendaritza saiatuko da baldintzak betetzen dituzten plantillako langileen barne igoeraren bidez betetzen.

6. artikulua. Probaldia.

Lan kontratuan probaldi bat ezartzen ahalko da. Probaldiaren iraupena alda daiteke bete beharreko lanpostuaren arabera, eta ez da, inondik ere, ondoko eskalan finkatutako denbora baino luzeagoa izanen.

Peoiak, espezialistak eta titulurik gabeko teknikariak: 15 egun lehenago. Teknikari tituludunak: 6 hilabete.

Probaldian, enpresak eta langileak lan kontratua bertan behera uzten ahal dute aurreabisurako eperik jarri gabe eta kalte-ordaina izateko eskubiderik gabe. Probaldia pasatuta kontratua bertan behera utzi ez bada, kontratuak ondorio guztiak sortuko ditu.

Probaldian dagoen langileak aldi baterako ezintasuna izanez gero, eten eginen da probaldiaren kontaketa.

7. artikulua. Talde eta kategoria profesionalak. Mailaz igotzea.

1. taldea.–Zuzendaritzako langileak.

Irizpide orokorrak: Talde honetako langileek planifikatzen, antolatzen, zuzentzen eta koordinatzen dituzte enpresaren garapenari berezko zaizkion jarduerak.

Honako hauek barne hartzen dituzten eginkizunak dituzte: antolaketa politika prestatzea; giza baliabideak eta alderdi materialak modu eraginkorrean erabiltzeko planteamendu orokorra egitea; antolaketako jardueren orientazioa eta kontrola, ezarritako programarekin edo harturiko politikarekin bat; ekoizpeneko eta laguntzako egiturak ezartzea eta mantentzea, eta industriako, finantzako eta merkataritzako politika garatzea.

a) Zuzendaria: Industria prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzen duen pertsona da, titulu egokia edo prestakuntza teoriko-praktiko handia duena, garrantziagatik edo espezialitateagatik hori eskatzen duten enpresetan. Arduradun nagusiak dira bere mendeko zuzenak.

b) Ekoizpeneko burua: Ataleko arduradunen gaineko zuzeneko agintea du, eta lanaren, diziplinaren eta langileen segurtasunaren ardura du. Bere eginkizuna da lantegiak antolatzea eta zuzentzea; gastuak, erremintak, energia, erregaiak eta industriako beste lehengai batzuk ikuskatzea; lana sailkatzea eta banatzea; zer prozedura erabili behar diren zehaztea; eta ekoizpena eta haren etekinak aztertzea.

c) Mantentze-lanetako burua: Mantentze-lanetako langileen gaineko zuzeneko agintea izanik, bere ardurapean ditu mantentze-lan prebentibo eta zuzentzaileak, enpresako instalazioen eta makinen konponketa, muntaketa eta kontserbazio lanak, eta bere ardurapeko langileen lanaren, diziplinaren eta segurtasunaren erantzukizuna. Bere eginkizuna da lanak antolatzea, planifikatzea eta zuzentzea; erreminten, energiaren, erregaien eta industriako beste lehengai batzuen kontsumoak kontrolatzea; halaber, bere zeregina da lana sailkatzea eta banatzea; zer prozedura erabili behar diren zehaztea; eta ekoizpena eta haren etekinak kontrolatzea.

2. taldea.–Erdi mailako kargudunak.

Irizpide orokorrak: Lan tekniko konplexuak eta heterogeneoak egitea eskatzen duten eginkizunak dituzte. Helburu global zehatzak dituzte, asko eskatzen dutenak autonomia, ekimen eta erantzukizun aldetik.

Unitate funtzional bereko lankide taldeen eginkizunak integratu, koordinatu eta gainbegiratzea dakarte aipatu eginkizunek.

Lanbide-talde honetan sartzen dira, orobat, enpresaren arlo funtzional bat edo batzuk kudeatzeko erantzukizun osoa dakarten eginkizunak, 1. lanbide-taldeko langileek edo zuzendaritzak berak emandako jarraibide orokor zabalei jarraituz. Langile horien aurrean erantzuten dute egiten duten kudeaketari dagokionez.

a) 1. mailako ofiziala: Ataleko arduraduna: Industriako lantegi edo atal bateko lanak zuzentzen dituena da. Lana antolatzeko erantzukizuna dauka, eta bere mendeko langileei adierazten die nola egin behar dituzten lan horiek, zein prozedura erabili behar duten eta zenbat denbora duten horretarako. Nagusiek ematen dizkioten aginduak betetzeko beharrezkoak diren ezagutza tekniko edo praktikoak izan behar ditu, eta bere agintepean dagoen lantegi edo ataleko diziplinaren ardura du.

3. taldea.–Teknikariak.

Irizpide orokorrak: Norbere kabuz gauzatu beharreko lanak, zeinek, eskuarki, langileen ekimena eskatzen baitute. Langileek lan horien erantzukizuna dute, beste norbaitek gainbegiratuta, eta beste langile batek edo batzuek laguntzen ahal diete.

a) Administrari-ofiziala: Bereziki konplexuak diren administrazioko berariazko arloen gainean erantzukizuna daukan langilea da, eta administrazio-langileak izan ditzake mendean.

b) Administrari laguntzailea: Administrazio-arloan funtsezko lanak egiten dituen langilea da, administrari-ofizialaren mendekoa.

c) Mantentze-lanetako teknikaria: Bereziki konplexuak diren makinen edo instalazioen mantentze-lanetako arlo espezifikoen gaineko erantzukizuna duen langilea da. Mantentze-lanetako teknikariaren mendekoa da, eta mantentze-lanetako langileak izan ditzake mendean.

4. taldea.–Ikuztegiko langileak.

Irizpide orokorrak: Lan metodo zehatz bati segituz eta gainbegiratze handiarekin egiten diren lanak, zeinetarako, oro har, oinarrizko lanbide ezagutzak behar baitira, eta egokitze aldi laburra.

a) Espezialista: Ezagutza profesional eta gaitasun praktiko egokiak eskatzen dituzten lanak egiten dituen langilea da, lan horietarako beharrezkoa baita nolabaiteko trebetasuna eta behar bezala aritzea. Langileak bere kabuz egin ditzake lanak eta ez du etengabeko gainbegiratzerik behar.

b) Gidaria: Erabiltzen duen ibilgailua normaltasunez funtzionatzeko moduan mantentzeaz eta garraio lana egiteaz arduratzen den langilea da. Gidatzen duen ibilgailu motarako behar den gidabaimena du, bai eta automobilaren ezagutza teoriko-praktikoak ere.

c) Kamioi gidaria: Erabiltzen duen ibilgailua normaltasunez funtzionatzeko moduan mantentzeaz eta garraio lana egiteaz arduratzen den langilea da. Gidatzen duen ibilgailu motarako behar den gidabaimena du, bai eta automobilaren ezagutza teoriko-praktikoak ere.

d) Peoi espezialista: Lan metodo zehatz eta konkretu bati segituz eta gainbegiratze ertainarekin egin beharreko lanak gauzatzen dituen pertsona da. Lan horietarako, oro har, oinarrizko lanbide ezagutzak behar dira.

e) Peoia: Argi eta garbi ezarritako jarraibide zehatzei segituz eta mendekotasun maila handiarekin egiten diren lanak gauzatzen dituen langilea da. Lanek batez ere ahalegina edo arreta eskatzen dute.

8. artikulua. Lana norbere borondatez uztea.

Beren borondatez enpresa utzi nahi duten langileak behartuak daude enpresari horren berri ematera, aurreabisurako epe hauek betez: hamabost egun peoi, espezialista eta administrarien kasuan, eta hilabete, teknikari eta tituludunen kasuan.

Abisua aipatu aurrerapenarekin egiten bada, enpresak epea amaitzean ordaindu beharko ditu orduantxe kalkulatzen ahal diren kontzeptu finkoak. Gainerako kontzeptuak ordainketa egin ohi den egunean pagatuko dira.

Abisua ez bada aipatu aurrerapenarekin egiten, enpresak eskubidea izanen du atzeratutako egun bakoitzeko eguneko soldataren zenbatekoaren pareko kalte-ordaina jasotzeko, langilearen eskutik.

III. KAPITULUA.–LAN DENBORA

9. artikulua. Lanaldia.

Hitzarmen honen indarraldiko urte bakoitzeko lanaldia 1.795 ordukoa izanen da 2025ean, 1.790ekoa 2026an eta 1.785ekoa 2027an, urteko batez besteko benetako lana zenbatuta. Arlo honetan arau aldaketarik gertatuz gero, lege xedapenetan ezarritakoa beteko da. Sei orduko baino gehiagoko lanaldi jarraitua egiten duten langileek 20 minutuko atsedenaldia hartzeko eskubidea izanen dute, hitzarmen hau sinatzen denetik.

Lanaldia murrizteko aurreproiektua eraginkorra ez den bitartean, 20 minutuko atsedenaldia benetako lan denbora gisa zenbatuko da. Lanaldiaren murrizketa arautzen duen araudia edo legeak aginduta lanaldia murriztera behartzen duen beste edozein arau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unean, eta lantokian benetan aplikatuz gero, 20 minutuko atsedenaldia ordaintzeari utziko zaio berriz ere, eta 10 minutu baino ez dira ordainduko.

Hitzarmenak indarra duen bitartean, urteko lanaldi hori urtero, aurreko abenduaren 31 baino lehen, onetsi eta zehaztuko den lan egutegiaren arabera banatuko da.

Lan denbora kontatzeko, langileak, hala eguneroko lanaldiaren hasieran nola bukaeran, bere lanpostuan egon behar du.

Bi aldeak ados jarrita, zenbait egunetan sartzeko eta ateratzeko ordua aldatzen ahalko da, ekoizpeneko beharrei egokitzeko eta lana eraginkorragoa izan dadin, deusetan galarazi gabe itundutako urteko lanorduak eta ordutegia antolatu beharra.

Elis Manomatic enpresak Martzillan (Nafarroa) duen lantokiko langileek, hitzarmen hau aplikatzen zaienek, gaueko txandan lan egiten ahalko dute, gaueko txanda enpresan egiten denean eta betiere enpresaren beharren arabera.

10. artikulua. Igande eta jaiegunetako lana.

Kontuan harturik ekoizpen prozesua ezin dela eten, egun natural guztietan lan eginen da, salbu igandeetan, urtarrilaren 1ean eta 6an, maiatzaren 1ean eta abenduaren 25ean.

Langile guztiek urtean, gehienez ere, 9 jaiegunetan eginen dute lan.

Urteko lanaldia banatuko da egun horiek lan denboratzat hartuta, ezarrita dagoen ordu kopurua gainditu gabe.

Nahitaezko gisa ezarritako egutegiaren gainetik lan egindako jaiegunak jaieguneko aparteko orduaren prezioan kobratuko dira.

Jaiegunetako konpentsazio plusa:

Jaiegunetan lan egiteak dakarren ahalegin handiagoa konpentsatzeko, I. eranskinean jasoa dagoen plus bat ezarri da (jaiegunen plus finkoa), irizpide hauen arabera:

–Behin-behineko langileek kobratuko dute I. eranskinean adierazita dagoen lan egindako jaiegun bakoitzeko plusa, hitzarmen honen indarraldi osoan.

–Plantillako gainerako kategoria finkoek kobratuko dute I. eranskinean adierazita dagoen hileko plusa, 12 hilekotan.

Kontzeptu hori ezin izanen da ez irentsi ez konpentsatu lanbide arteko gutxieneko soldatara iristeko hitzarmenaren indarraldian, eta ezin izanen da aintzat hartu lanbide arteko gutxieneko soldatara iristeko.

11. artikulua. Oporrak.

Oporraldia hilabete natural batekoa izanen da, hilabeteak 30 egun edo 31 dituen kontuan hartu gabe.

Txandatan lan egiten duten langileen kasuan, lan sistemaren berezitasunak kontuan harturik, etenik gabeko 27 lanegun izanen dira. Egutegiaren arabera lanegun diren larunbatak eta igande ez diren jaiegunak laneguntzat joko dira.

Oporren egutegia enpresako zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen artean adostuko da aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen, eta langile bakoitzaren oporraldia jasoko du.

Oporren ordainsaria laneko azken hiru hilabeteetan jasotako egiazko soldataren (kontzeptu finkoak) batezbestekoa adinakoa izanen da.

Txandakako langileen oporraldiak, urritik maiatzera bitarte borondatez hartzen direnak izan ezik, ekainetik irailera bitarte izanen dira, biak barne, baina garai berean ezin dute bat egin txanda bakoitzeko langileen %33k baino gehiagok.

Ekoizpeneko beharrak direla eta, jarduera handieneko garaia denez, Martzillan erroldatuta dauden langileek Martzillako zaindariaren festetan oporrak hartzeko eskubidea izanen dute. Eskubide hori beste herri batzuetako langileei ere zabalduko zaie, halako moduz non oporrak hartzen ahalko baitituzte beren herriko zaindariaren festetan, herri horretan erroldatuta baldin badaude. Nolanahi ere, inoiz ere ezin dute bat egin eta ezin dituzte batera hartu txanda bakoitzeko langileen %33k baino gehiagok.

Oporren egutegian ezarritako oporraldiak bat egiten duenean haurdunaldiaren, erditzearen edo bularreko haurrak zaintzearen ondoriozko aldi baterako ezintasunarekin edo amatasun edo aitatasuneko baimenekin, langileak eskubidea izanen du oporrak etenaldiaren ondoren hartzeko, aldi baterako ezintasuna edo baimena bukatu eta gero, urte naturala bukatu bada ere

Oporraldia bitartean kontingentzia arrunt baten edo laneko kontingentzia baten ondoriozko aldi baterako ezintasun egoera bat gertatuz gero, aurreko paragrafoan jasotakoez bestelakoa, eta horren ondorioz langileak oporrak dagokion urte naturalean hartzerik ez badu, osorik edo partez, ezintasun egoera bukatu ondoren hartzen ahalko ditu, datak enpresarekin adostuta, betiere opor horiek sortu diren urtea bukatzen denetik 18 hilabete baino gehiago igarotzen ez badira.

9 hilabete baino gehiagoko bajetan, langileak aldi baterako ezintasuneko alta hartu eta berehala hartzen ahalko ditu gelditzen zaizkion oporrak.

12. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Ondoko egoera hauetan, langileak baimena izanen du denbora batez lanera ez agertzeko, ordaindua izateko eskubidea galdu gabe, baldin aldez aurretik abisatu eta justifikatzen badu:

a) Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen heriotzagatik, 5 egun.

b) Odol edo ezkontza bidezko bigarren mailarainoko ahaideen heriotzagatik, 3 egun. Arrazoi hori dela-eta langileak 200 km baino gehiagoko bidaia egin behar badu, epea guztira 5 egunera luzatuko da; eta joan-etorria 1.500 km baino gehiagokoa bada, guztira 6 egunera. Arrazoi hori dela-eta langileak Espainiako Estatutik kanpora bidaiatu behar badu, oporrak hartzeko lehentasuna izanen du, gehienez ere 7 egunez, heriotzagatiko lizentzia hartu ondoren.

c) Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaideek (izatezko bikotekidearen odol-ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badute, ospitaleratu behar badituzte edo ospitaleratzerik ez baina etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoa baldin badute: bost egun.

d) Ezkontidea edo izatezko bikotekidea erditzeagatik, 3 lanegun, baldin eta langileak ez badu jaiotzagatiko baimena izateko eskatzen den gutxieneko kotizazio aldia; kasu horretan baino ez.

e) Odol edo ezkontza bidezko seme-alaben edo anai-arreben ezkontzagatik, egun natural bat.

f) Aurreko a), b), c), d) eta e) letretan ezarritako lizentziak emateko, ezkontidetzat hartuko dira gertaera eragilearen eguna baino sei hilabete lehenagotik bederen langileekin bikotekide egonkor gisa bizi diren pertsonak, bizitokiko udalaren Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribaturik daudela frogatzen badute. Bizitokian horrelako erregistrorik ez badago, frogatu beharko dute gertaera eragilearen eguna baino urtebete lehenagotik bederen langilearekin bikotekide egonkor gisa bizi direla, eta, horretarako, bizitokiko udalaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

g) Langilearen ezkontzagatik, 20 egun natural, betiere lehenbiziko eguna larunbata ez den beste edozein egun baldin bada.

h) Ohiko bizilekua aldatzeagatik, lanegun bat.

i) Beharrezkoa den denbora, Gizarte Segurantzako familia medikuaren kontsultara edo erakunde horretako espezialista batera joateko, medikuak jendea hartzeko duen ordutegia lanekoarekin bat etortzen denean, eta betiere 20 ordu urtean gehienez.

Zilegi izanen da ordu horiek lehen mailako ahaideak kontsultategi medikora laguntzeko erabiltzea.

Beharrezkoa den denboratzat ulertzen da kontsultara joan izana frogatzen duen agirian azaltzen dena, hartan emandako denbora zehaztu behar baitu, gehi joan-etorrietan eta norberaren garbitasunerako erabiltzen den denbora.

Baimen hori hartu ahal izateko, behar-beharrezkoa izanen da kontsultara joan izana frogatzeko agiria aurkeztea eta, gainera, Gizarte Segurantzako espezialista batengana joanez gero, aldez aurretik langileak erakutsi beharko dio enpresaburuari medikuntza orokorreko fakultatiboak kontsulta horretara joateko emandako aginduaren ziurtagiria.

j) Behar-beharrezkoa den denbora, lehen mailako odol- eta ezkontza-ahaideei onkologiako eta erradioterapiako tratamenduetara laguntzeko. Justifikatu egin beharko da betiere.

k) Behar-beharrezkoa den denbora, publikoa eta pertsonala den eginbehar saihetsezin bat betetzeko, boto ematekoa barne.

Aipatu eginbehar hori betetzeagatik hiru hilabeteko tartean lanorduetako %20tan baino gehiagotan ezin izan bada egin beharreko lana bete, enpresak eszedentzia egoerara pasatuko du langilea, Langileen Estatutuaren 46. artikuluaren 1. apartatuan arautu bezala. Eginbeharra betetzeagatik langileak kalte-ordaina jasotzen badu, horren zenbatekoa soldatatik deskontatuko zaio.

l) Lan egutegia honela banatuko da: hitzartutako lanalditik, langileek zazpi orduko bost egun hartzen ahalko dituzte norberaren aferetarako, eta egun horiek lanalditzat hartuko dira. Opor egunen kasuan bezala, norberaren aferetarako egun horiek ezin izanen dituzte egun berean hartu txanda bakoitzeko langileen %33k baino gehiagok, eta, nolanahi ere, ezin dira larunbatetan edo jaiegunetan hartu.

13. artikulua. Ordaindu gabeko lizentzia.

Urtebetetik gorako zerbitzualdia duten langileek ordaindu gabeko lizentzia eska dezakete, 5 egunekoa gutxienez eta 90 egunekoa gehienez. Eskaerak 15 egun lehenagotik egin behar dira, gutxienez.

Langile bakoitzak bi urtetik behin baliatzen ahalko du eskubide hori. Baimena emanen da tartean premia larria izanez gero eta behar bezala justifikatuta.

Era honetako lizentziak ezin izanen zaizkie aldi berean eman enpresako plantillaren %5i baino gehiagori.

Emanez gero, langileak ez du hartzekorik izanen eta enpresak ez dio Gizarte Segurantzari ezer kotizatu beharko.

Langileak lizentzia bukatu eta biharamunean itzuli beharko du lanera, lizentzia hasi aurreko egunean zituen baldintza beretan.

14. artikulua. Semea edo alaba zaintzeko eszedentzia.

Langileek eskubidea izanen dute 8 urte bitarteko eszedentzia hartzeko 8 urte baino gutxiagoko seme edo alaba bakoitza zaintzeko, norberak izandakoa edo adoptatua izan, edo etxean hartua, bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko harrera fasean. Urte horiek zenbatuko dira haurra jaiotzen den egunetik edo, hala badagokio, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik.

Eszedentziaren lehenbiziko 4 urteak bete arte, semea edo alaba zaintzeko eszedentzia hartzen duen langileak lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du, baldin eta denbora horretan ez badu egiten ez bere konturako ez besteren konturako jarduerarik.

Eta 8. urtera arteko gainerako 4 urteetan, berriz sartzeko lehentasunezko eskubidea izanen du kategoria bereko edo antzeko kategoriako lanpostu hutsik baldin badago.

15. artikulua. Bularreko haurren zaintza.

Langileak, bularreko haurra zaintzeko, haurrak bederatzi hilabete bete arte, eskubidea du lanetik ordubetez lekutzeko, ordainsaririk galdu gabe. Langileak aukera du murrizketa hori ondokoaz ordezteko:

–Lanaldia ordu erdiz ordubetez murriztea, xede berarekin.

–Hamabost lanegunetan metatzea, amatasun edo aitatasun baimenaren ondoren.

16. artikulua. Egutegia eta lanaldiaren banaketa irregularra:

Hitzarmen hau sinatzen denetik, ondoriorik gabe geldituko da ordu-poltsa; era berean, lanaldiaren banaketa irregularra langile bakoitzaren urteko gehieneko lanaldiaren %7koa izanen da gehienez. Lanaldi irregularraren banaketan, hitzartutako asteko lanaldia baino ordubete gehiago edo ordubete gutxiago soilik ezartzen ahalko da, astelehenetik ostiralera, aldez aurretik enpresa batzordeari jakinarazita.

Urteko egutegia aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko da. Lantoki osorako urteko egutegian, instalazioa irekitzeko egunak eta langileek zerbitzua emateko egunak jasoko dira.

Logistikaren arloan, ordutegiak aurreko asteko asteartean ezagutuko dira, eta honako hauengatik aldatzen ahalko dira: enpresaren logistika arloko antolaketa eta eragiketa irizpideak; logistika arloko langileen ezusteko absentziak betetzea; ekoizpenaren atzerapenak, eguneroko ibilbideetan atzerapenak eragiten dituztenak; ezinbesteko kausak eta ibilgailuen matxurak, jarduera galarazten dutenak 4 orduz baino gehiagoz. Lauhilekoan behin, 15 egun lehenago abisatuta eta egunean gehienez ere 2 pertsonari eraginez, librantza blinda daiteke, ez dadin aldatzerik izan. Logistikan, astelehenetik larunbatera eginen da lan; igandean lan egindako orduak borondatezkoak izanen dira, eta jaieguneko aparteko ordutzat hartuko dira.

Ekoizpeneko eta mantentze-lanetako langileen lanaldia astelehenetik larunbatera banatuko da, larunbateko ohiko lanaldia 14:00ak arte izanen da, eta larunbatetan 14:00ak eta gero lan egindako denbora jaieguneko aparteko orduak bezala ordainduko da; nahitaezkoa izanen da lan egitea enpresak beharrezko duenean, betiere Langileen Estatutuan ezarritako atsedenaldiak eta urteko gehieneko lanaldia errespetatuz. Normalean, goizeko txanda astelehenetik ostiralera izanen da, eta arratsaldekoa astelehenetik larunbatera, 14:00ak arte.

Larunbat arratsaldeetan, 14:00etatik aurrera, baldin eta lan egin behar bada antolamenduaren edo ekoizpenaren arrazoiengatik; langile boluntarioen bidez eginen da, eta langile horiei jaiegunetako aparteko ordu gisa ordainduko baitzaizkie 14:00etatik aurrera egindako orduak. Lan egin beharra dagoenean boluntariorik ez badago, edo 20 langile baino gutxiago badira, enpresak lan egitera joateko eskatzen ahalko die arropa lauko, sarreren kontroleko eta bidalketetako 20 langileri, guztira. Enpresak txandaka aukeratuko ditu langile horiek.

Kasu guztietan, eguneko gehieneko lanaldia 8 ordukoa izanen da, eta gutxienez 6 ordukoa, lanaldi osoko langileentzat. Lanaldiaren banaketa irregularra aplikatzen bada, eta soilik banaketa hori aplikatzen den bitartean, gehieneko lanaldia 9 ordukoa izanen da.

Hitzarmen honen sinatzaileek osorik onartzen dute eta aplikatzea adostu dute lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretua, bereziki txandakako lana arautzen duen 19. artikulua.

VI. KAPITULUA.–BALDINTZA EKONOMIKOAK

17. artikulua. Soldatak.

–Soldatak:

2024: %3ko igoera oinarrizko soldatari eta tauletako jarduera plusari, atzerapenik gabe. 2024ko urtarrilaren 1etik hitzarmen kolektiboa sinatu arte enpresan egon diren langileek, baldin eta aldi horretan enplegatzaileak soldata igo ez badie, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan ezarritako betebeharrak alde batera utzita, aparteko soldata osagarri ez-finkagarri bat jasotzeko eskubidea izanen dute, eta ordainketa bakarrean emanen da; aparteko soldata osagarria 600 eurokoa izanen da kategoria apalenentzat (peoia, peoi espezialista eta gidaria), eta urtean 527 eurokoa espezialistentzat. Gainerako kategorientzat, aparteko soldata osagarria izanen litzateke oinarrizko soldatari eta jarduera plusari %3ko igoera aplikatzearen emaitza, urteko kalkuluan, eta ordainketa bakarrean emanen da.

Kopuru hori aldi osoan altan egon den lanaldi osoko pertsona bati dagokio, eta, beraz, proportzioan jasoko da, denboraren eta lanaldiaren arabera, baldin eta langileak enpresan jarraitzen badu hitzarmen kolektiboa sinatzen den egunean. Aldizkako langile finkoek ere jasoko dute, sinatzen den unean jarduera-aldian egon ez arren, baldintza bakar batekin: haien kontratua ez egotea azkendua hitzarmen kolektiboa sinatzen den unean. Aldizkako langile finkoek erreferentziazko aldian benetan lan egindako denboraren proportzioan jasoko dute osagarri hori. Hitzarmena sinatzen den unean deialdi-aldian ez dauden aldizkako langile finkoek osagarri hori jasoko dute deiaren lehen hilabeteko nominan, hitzarmen hau sinatu ondoren.

2025: Kategoria apalenen (peoia, peoi espezialista eta gidaria) oinarrizko soldata 1.184 eurora igo da. Gainerako kategoriek igoera hau izanen dute: Nafarroako KPIa + %1 (GUZTIRA %3,7), oinarrizko soldatari eta jarduera plusari aplikatua. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerapenekin.

2026: Aurreko urteko KPIa + %0,25, oinarrizko soldatari eta jarduera plusari soilik aplikatua.

2027: Aurreko urteko KPIa + %0,25, oinarrizko soldatari eta jarduera plusari soilik aplikatua.

2026. eta 2027. urteetarako, %2,2ko gutxieneko igoera hitzartu da, aurreko urteko KPIa + %0,25 %2,2 baino gutxiago baldin bada aplikatzeko.

Hitzarmen honen indarraldi arruntean, borondatezko hobekuntza ez zaie ez irentsiko ez konpentsatuko hura jasotzen ari diren langileei.

APARTEKO ORDUAK 2025

PREZIOA ORDUKO

MANTENTZE-LANETAKO TEKNIKARIA

GIDARIAK

ESPEZIALISTA /
1. MAILAKO OFIZIALA

PEOI
ESPEZIALISTA

PEOIA

LANEGUNAK

15

15

14,35

12,70

12,09

IGANDEA EZ DEN JAIEGUNA

25

18

19,35

17,11

16,32

JAIEGUNA

27

23

27

23,21

22,51

–Gainerako urteetarako igoera: aurreko atalean soldatetarako adostutakoaren hein berean.

–Gaueko lanaren plusa:

Logistika: 1,35 euro orduko.

Ekoizpena: 1,35 euro orduko.

Mantentze-lana: 1,76 euro orduko.

Gaueko lanaren plusa ordainduko da, baldin eta lanaldia 22:00etatik 06:00etara bitartean bada.

Taula eguneratuak I. eranskinean jaso dira.

18. artikulua. Antzinatasuna.

Hitzarmen honen soldaten egituran ez dago antzinatasunaren osagarririk. III. eranskinean agertzen diren langileek soilik izanen dute kontzeptu hori jasotzeko eskubidea, hau da, 1998ko urtarrilaren 1aren aurretik antzinatasunaren plusa jasotzen ari zirenek; orain hitzarmeneko plus gisa jasotzen dute.

Kontzeptu horrengatik, aipatu eranskinean 1. taldean agertzen diren langileek 1.034,18 euro jasoko dituzte urtean, hitzarmen honen indarraldiko bi urteetan. Eta eranskin berean 2. taldean agertzen direnek, 706,44 euro urtean.

Hitzarmeneko plusa nominan jasoko da, 14 ordainsaritan hainbanatuta.

19. artikulua. Aparteko orduak.

Legez ezarritakoez gainera, aparteko ordu gehiagorik ez egitera joko da. Egin behar izanez gero, dela ezinbesteko arrazoiengatik, dela jarduera punturik gorenean dagoelako, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Egiturazko aparteko orduak dira gutxienez duela bi hilabetez geroztik egunero-egunero zerbitzua egiten zaien bezero egonkorrek eskaera handitzearen ondorioz egiten direnak.

20. artikulua. Aparteko eskersariak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek aparteko eskersari bana jasoko dute uztailaren 15ean eta abenduaren 15ean, hilabete horietako soldataren adinakoa.

Bi paga horien ondorioetarako, soldatatzat hartuko da aurreko sein hilabeteetan jasotako egiazko soldataren batezbestekoa (oinarrizko soldata + jarduera plusa + hitzarmeneko plusa + borondatezko hobekuntza, halakorik izanez gero). Orain arte kalkulatzen zen bezala kalkulatuko da.

Aparteko bi paga horiek sei hilean behin sorraraziko dira. Horrenbestez, lanean hasi berriek edo lana uzten dutenek hurbilen duten eskersariaren zatia kobratuko dute, seihileko horretan lan egindako egunen arabera kalkulatuta.

21. artikulua. Erantzukizuneko edo balioaniztasuneko plusa.

Plus gisako soldata osagarri bat dago, erantzukizuneko edo balioaniztasuneko plusa izenekoa. erantzukizuna eta balioaniztasuna eskatzen duten zereginetarako; era horretako zereginak egiten dituzten langileei emanen zaie, eta ez da finkagarria izanen. Plusa sortuko da hura eragiten duen erantzukizuneko edo balioaniztasuneko zeregina egiten den bitartean.

Aplikatuko zaie beren lanean erabiltzen duten makinaren produktibitatea eta kalitatea kontrolatzen eta horietan esku hartzen duten pertsonei.

Horretarako, Enplegu eta Sustapeneko Batzordea deituko den batzorde batek gainbegiratuko ditu sustapen horiek. Batzordea enpresa batzordeko hiru kidek eta zuzendaritzako beste hiruk osatuko dute. Eta batzorde horren erabakiak aholku-emaileak izanen dira soilik, enpresak erabakitzeko ahalmena izanen baitu beti.

22. artikulua. Lanpostuaren plusa eta gaueko lanaren plusa.

–Lanpostuaren plusa:

Lanpostu jakin batzuen inguruabar bereziak kontuan hartuta (paketatzaileak, tuneleko zintaren kargatzailea, tuneleko zintan bereizketa lanak egiten dituztenak, zikinen zintan bereizketa lanak egiten dituztenak, zikinen garbigailukoak eta zenbaketakoak), lanaldi bakoitzeko 1,35 euroko plusa sortuko da 2025erako, eta 17. artikuluan adostutako soldata igoeren arabera eguneratuko da, hitzarmen hau indarrean den bitartean. Plus hori kobratzeko baldintza da langileak bere lanaldiaren %51, gutxienez, gorago aipaturiko lanpostu horietako batean edo batzuetan ematea.

Egoitzetako arroparen ekoizpeneko lerroan, errefusetan eta bidalketetan kokatuta dauden langileek plus hori kobratuko dute, hitzarmen kolektibo hau sinatzen denetik.

Plus horren sortzapen egokiaren jarraipena batzorde paritarioak eginen du.

Kontzeptu hori ezin izanen da ez irentsi ez konpentsatu lanbide arteko gutxieneko soldatara iristeko hitzarmenaren indarraldian, eta ezin izanen da aintzat hartu lanbide arteko gutxieneko soldatara iristeko.

–Gaueko lanaren plusa:

22:00etatik 06:00etara bitarte lan egiten duten langileek gaueko plusa jasoko dute. Plus hori 1,35 eurokoa izanen da ekoizpeneko eta logistikako langileentzat, eta 1,76 eurokoa mantentze-lanetako langileentzat, hitzarmena sinatzen denetik lan egindako ordu bakoitzeko.

Kontzeptu hori ezin izanen da ez irentsi ez konpentsatu lanbide arteko gutxieneko soldatara iristeko hitzarmenaren indarraldian, eta ezin izanen da aintzat hartu lanbide arteko gutxieneko soldatara iristeko.

V. KAPITULUA.–LAN OSASUNA

23. artikulua. Osasun azterketa.

Arlo honetan indarra duten legeei jarraituko zaie.

24. artikulua. Laneko arropa.

Enpresak lanerako bi jantzi eta segurtasuneko oinetakoak, legeak eskatzen baditu, emanen dizkie langileei, bi urtean behin. Zuzen erabilita hondatzen badira, berritu eginen dira.

Enpresak langileei eskatzen ahal die erabilitako jantziak itzul ditzatela berriak eman aurretik. Emandako arropa eta oinetakoak lanerako soilik erabiltzen ahalko dira.

VI. KAPITULUA.–KONTRATAZIOA

25. artikulua. Prestakuntzarako kontratuak.

Honetan ere indarra duen legeriari jarraituko zaio.

26. artikulua. Erretiro partziala eta errelebo-kontratua.

Puntu honetan, indarra duen legeriari jarraituko zaio.

27. artikulua. Aldizkako kontratu finkoak.

Aldizkako kontratu finko mugagabeak eginen dira enpresaren lan bolumen arruntaren barnean dauden aldizkako lan finkoak egiteko.

Enpresaburuek antzinatasun hurrenkeraren arabera deituko diete aldizkako langile finkoei, espezialitate, lanpostu eta lanbide-talde bakoitzaren barnean, eta zerbitzuak eteteko alderantzizko hurrenkerari jarraituko zaio.

Deia langilearen zerbitzuak beharrezkoak diren aldiro eginen da, enpresaren lan bolumen arruntaren barnean behar diren heinean. Era berean, zerbitzu horiek eten eginen dira enpresaren jarduerarako beharrezkoak ez direnean. Deia espresuki eginen da, jasota geldi dadin.

Enpresaburuek urtero langileen zerrenda mailakatua eginen dute, talde edo espezialitate bakoitzeko aldizkako langile finkoak jasoko dituena, eta enpresako langileen legezko ordezkariei emanen zaie.

Okupazio bermea.–Aldizkako langile finkoei urtean gutxieneko okupazio denbora bat bermatuko zaie, honako arau hauen arabera:

1. Langile bat iritsi bada edo iristen bada, enpresa berean, hiru urtez jarraian, aldizkako langile finko gisa kontrataturik, urtero sei hilabete edo gehiago lan egitera, urtean sei hilabeteko okupazio bermea izanen du.

Okupazio bermearen barnean sartzen dira bai zerbitzuen benetako denbora bai lan gisa zenbatu beharreko atsedenaldiak, oporrak, festak, baimenak eta lan kontratuaren legezko etenaldiak.

2. Maiatzetik urrira bitartean, jarduera aldizkakoa edo ohiz kanpokoa den aldian, enpresak behin-behineko kontratuekin hartzen ahalko ditu langileak, aldizkako langile finkoei deitu beharrik gabe; eta horrek ez du eraginik izanen aldizkako langile finkoen okupazio bermean (bermatua baitute etengabeko eta gutxieneko okupazioa urtero, ohiko garaietan enpresan aritzeko), ez eta enpresaren enplegu finkoaren edo aldizkako enplegu finkoaren bolumenean ere.

Langileen legezko ordezkariek gutxieneko okupazio-aldiak bermatuak dituzten aldizkako langile finkoen zerrenda izanen dute, eta aldi horien iraupena adierazi beharko da.

Aldizkako langile finkoak lanaldi osoko langile finko bihurtuko dira 12 hileko epean 10 hilabete baino gehiago lan eginez gero, oporrak 10 hilabeteko aldiaren barnean sartu gabe.

Aldizkako langile finkoen kontratuak ezin izanen dira eten, baldin eta behin-behineko kontratudun langileak badaude.

Gainera, antzinatasunaren irizpideari jarraituko zaio, aldizkako langileak finko bihurtzeko.

28. artikulua. Behin-behineko kontratuak.

Une bakoitzean indarreko legerian ezarritakoari jarraituko zaio.

VII. KAPITULUA.–LAGUNTZA-ONURAK

29. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.

Eritasunaren ondoriozko absentziak, are egun batekoak badira ere, baja-agiriaren bitartez justifikatu beharko dira. Bajan dauden langileek berrespen partea nahitaez aurkeztu beharko dute, legez ezarritako epean. Frogagiririk aurkeztu ezean edo legez ezarritako epeetan aurkeztu ezean, enpresak ez du inolako ordainsaririk eman beharko denbora horrengatik.

Aldi baterako ezintasun prozesuetan, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioa osatuko du, prestazioaren oinarriaren %80ra arte, prozesuaren hamargarren egunetik aurrera, hori barne.

La istripuak edo laneko gaixotasunak eragindako aldi baterako ezintasuneko prozesuetan, enpresak oinarri arautzailearen %100ean osatuko du kontingentzia horrengatiko prestazioa, lehen egunetik 18 hilabetera arte.

30. artikulua. Istripu aseguru kolektiboa.

Enpresak poliza bat sinatuko du aseguru etxe batekin, 12.000 euroko kapital aseguratua estaltzeko laneko istripuen ondoriozko heriotza izaten denerako, "in itinere" kasua barne, lanbide eritasunetarako eta arrazoi beren ondoriozko erabateko baliaezintasun iraunkorrerako eta baliaezintasun handirako, aseguru etxeek mota horretako polizetan bildu ohi dituzten baldintza orokorren arabera.

Poliza horrek hitzarmen kolektibo hau argitaratu eta 30 egunen buruan hartuko du indarra, eta enpresak epe hori izanen du aseguru etxe batekin hitzartzeko.

VIII. KAPITULUA.–DIZIPLINA ARAUBIDEA

31. artikulua. Printzipio nagusiak.

Diziplina arau hauen bidez errespetuzko lan giroa sustatu nahi da elkarbizitza ona izateko eta enpresaren ordenamendu teknikoari eta antolaketari eusteko, bai eta langileen zein enpresaren eskubide eta interesak bermatu eta defendatzeko ere.

Enpresako zuzendaritzak zilegi du langileen egintza edo ez-egite zigorgarriak zehatzea, kontratuan ezarritako lan betebeharrak betetzen ez direnean, hurrengo artikuluetan ezartzen diren falten mailaketaren arabera betiere.

Langileek egindako faltak hiru motatakoak dira: arinak, astunak edo oso astunak. Enpresak falta guztiei buruzko jakinarazpen idatzi eta arrazoitua helarazi beharko dio langileari, faltaren kalifikazioa edozein dela ere.

Falta oso astunen ondoriozko zehapenak jarriz gero, langileen legezko ordezkariei jakinaraziko zaie, horrelakorik baldin badago.

Zehapena ezarririk, haren datatik hirurogei egun iragan arte luzatzen ahal da bete gabe.

32. artikulua. Falta arinak.

Honako hauek dira falta arinak:

1. Puntualtasun-falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz gehienez hilabetean, justifikatu gabe.

2. Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea, hilabetean egun batez.

3. Lanera joanen ez dela ez jakinaraztea, aurretiaz edo, bidezkoa denean, hurrengo hogeita lau orduen barrenean, hori egiteko ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik.

4. Zerbitzutik edo lanpostutik denbora laburrerako alde egitea funtsezko arrazoirik gabe, baldin eta horren ondorioz pertsonei edo gauzei nolabaiteko kaltea egiten bazaie.

5. Langilearen ardurapean dauden ekipoak eta laneko materiala zaindu edo mantentzeko narriadura arinak.

6. Enpresaren bezeroak edo hornitzaileak adeitasunez eta arretaz ez hartzea.

7. Bizilekuz edo helbidez aldatu izanaren berri ez ematea enpresari, baldin horrek lankideei edo enpresari kalterik edo arazorik ekartzen badie.

8. Ez jakinaraztea behar den garaian langilearen familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzan edo Zerga Administrazioan ondorioak izan ditzaketenak.

9. Beren eginkizunetan arauz ari diren nagusiek emandako aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonei edo gauzei kalte edo arriskurik ekartzen ez badie.

10. Lankide, bezero edo hornitzaileekin eztabaidatzea lanaldiaren barrenean.

11. Mozkortuta edo drogak hartuta egotea lanean, betiere ohikoa ez bada.

33. artikulua. Falta astunak.

Hauek joko dira falta astuntzat:

1. Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik ateratzean, hiru aldiz baino gehiagotan hilabete batean, justifikatu gabe.

2. Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea bi egunetik lau egunera, hilabete baten barnean. Aski izanen da lanera behin bakarrik huts egitea, baldin horren ondorioz lankide baten txanda nahaspilatzen bada edo enpresari kalte handi samarra sortzen bazaio.

3. Zerga kontuetan edo Gizarte Segurantzan eragina izan dezaketen datuak maltzurkeriaz faltsutzea edo ez aipatzea.

4. Lanorduetan jolasean edo denbora pasa ibiltzea, behin eta berriz eta laneko martxa kaltetuz.

5. Organikoki langilearen ardura dutenek, beren ohiko eginkizunak betetzen ari direla, ematen dituzten aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonengan edo gauzetan ondorio larria baldin badakar.

6. Beste langile baten lekua hartu eta laneko sarrerako edo irteerako erregistroak eta kontrolak aldatzea.

7. Enpresaren baimenik gabe, lan partikularrak egitea lanorduetan, eta norberarentzat edo beste batentzat erabiltzea enpresako tresnak, erremintak, makinak edo ibilgailuak, lanorduetatik kanpo bada ere.

8. Norberaren garbitasun eta txukuntasunik eza, enpresaren ekoizpen prozesuan edo zerbitzu ematean eraginik izan dezakeenean, eta betiere aurretik enpresaren ohartarazpena jaso baldin bada.

9. Zabarkeriaz edo utzikeriaz aritzea lanean, zerbitzuaren kaltetan, baina, horren ondorioz, pertsonengan edo gauzetan kalte larririk sortu gabe.

10. Langileen sexu askatasunaren kontrako edozein eraso, hala nola ahoz zein egitez iraintzea eta pertsonen intimitatea edo duintasuna ez errespetatzea.

11. Noizean behin mozkortzea edo drogak hartzea, lanerako ondorio makurrak badakartza edo langileen segurtasuna eta osasuna arriskutan jartzen badira.

12. Hiru hilabeteko epean falta arinak behin baino gehiagotan egitea (puntualtasunari buruzkoak izan ezik), desberdinak izan arren, aurretik hitzezko kargu-hartzea ez den zehapen bat jarri bazaio.

34. artikulua. Falta oso astunak.

Falta oso astunak dira:

1. Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik ateratzean bidezko arrazoirik gabe, hamar aldiz sei hilabeteko epean edo hogei aldiz urtebetean, aurretik behar bezala ohartarazi baldin bazaio.

2. Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea hiru egunez jarraian edo aldizkako bost egunez hilabeteko epean.

3. Agindutako kudeaketan iruzurra, leialtasun eza edo konfiantza-abusua egitea eta beste lankideei, enpresari edo edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea enpresaren lantokietan edo, lanean ari dela, beste edozein lekutan.

4. Eritasun edo istripuaren itxurak egitea. Langilea aipatu arrazoietakoren batengatik bajan egonik bere zein besteren kontura edozein lanetan aritzea ere hutsegitetzat joko da. Halaber, falta oso astuntzat joko da istripuaren edo eritasunaren ondoriozko baja luzatzeko egiten den trikimailu oro.

5. Zerbitzutik edo lanpostutik alde egitea bidezko arrazoirik gabe denbora gutxirako bada ere, baldin eta horrela enpresari edo lankideei kalte handi samarra ekartzen bazaie, segurtasuna arriskuan jartzen bada edo istripuren bat eragiten bada.

6. Enpresako sekretuak, nahitaez isilpean gorde beharrekoak, haustea edo bortxatzea.

7. Enpresari lehia desleiala egitea zenbait jardueraren bidez.

8. Ohiko edo itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.

9. Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea edo errespetu falta agertzea goragokoei edo haien familiakoei, baita lankideei eta enpresaren hornitzaile eta bezeroei ere.

10. Laneko edozein arlotan goragokoen esanak edo aginduak ez betetzea, horrek enpresari edo lankideei kalte nabarmena eragiten badie, salbu eta zuzendari, nagusi edo erdi mailako kargudunek agintekeriaz jarduten dutenean, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta langilearen kaltetan.

11. Sexu askatasunaren kontrako erasoak, langilea mendekoa dela aprobetxatuz egiten direnak, edo beren lanbidea edo lan egoera dela-eta bereziki ahulak diren pertsonei egiten zaizkienak.

12. Lanean sarritan mozkortzea edo drogak hartzea, baldin eta lanean ondorio okerrak badakartza.

13. Zuzendarien, buruen edo erdi mailako kargudunen agintekeria. Agintekeriaz jokatzen dela ulertuko da nagusi batek egintza arbitrarioren bat burutzen badu, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta mendekoari kalte nabarmena eginez.

14. Falta astun bat egin ondoren, bi hilabeteren barnean gehiago egitea, mota desberdinetakoak izan arren, zehapena jaso badute.

35. artikulua. Zehapenak.

Hona hemen diziplinako faltengatik langileei ezartzen ahal zaizkien gehieneko zehapenak:

Falta arinengatik: Hitzezko nahiz idatzizko kargu-hartzea, eta gehienez ere bi egunez enplegu eta soldatarik gabe uztea.

Falta astunengatik: Kargu-hartze idatzia edo hiru egunetik hamalaura bitartean enplegu eta soldatarik gabe uztea.

Falta oso astunengatik: Kargu-hartze idatzia, hamalau egunetik hilabetera bitartean enplegu eta soldatarik gabe uztea edo kaleratzea.

36. artikulua. Preskripzioa.

Faltek epe hauetan preskribatuko dute, mailaren arabera: Falta arinak: hamar egun.

Falta astunak: hogei egun. Falta oso astunak: hirurogei egun.

Aipatutako falten preskripzio epea enpresak gertaeren berri izaten duenean hasiko da kontatzen eta, betiere, gertatu eta handik sei hilabeteren buruan.

37. artikulua. Sexu jazarpena eta jazarpen morala.

Honako egoera hau hartzen da lantokiko sexu jazarpentzat: sexu kutsuko edozein jokabide hitzezko, ez hitzezko edo fisiko, pertsona baten duintasunari erasotzeko asmoz egiten dena edo ondorio hori dakarrena, batez ere, inguru beldur-eragile, etsaitasunezko, iraingarri, umiliagarri edo laidogarria sortzen duena.

Jazarpen moraltzat joko da enpresan pertsona baten duintasunaren eta osotasun fisiko edo psikikoaren kontra izaten den keinu bidezko edo hitzezko edozein jokabide, portaera edo jarrera, behin eta berriz edo sistematikoki gertatzen dena, eta biktimaren lan baldintzak hondatzen dituena eta bere enplegua arriskuan jartzen dutena.

Langile orok idatziz ematen ahalko du egoera horien berri, enpresa batzordearen, langileen ordezkarien edo ordezkari sindikalaren bitartez. Langileen legezko ordezkaririk ez badago, langile kaltetuak salaketa pertsonalki edo berak hautatzen duen sindikatuaren bitartez egiten ahalko du. Idazki arrazoitua enpresako zuzendaritzara igorriko da, sexu jazarpen edo jazarpen moraltzat jotzen diren egintzen berri emateko.

Idazkia jaso ondoren, zuzendaritzak espedientea irekiko du 5 eguneko epean, eta idazkiari buruzko erantzuna eman beharko dio alderdi jarduleari, espedientea ireki eta 10 eguneko epean. Hala egin ezean, langileen legezko ordezkariak, alderdiak eskaturik jarduten duen sindikatuak edo langile kaltetuak zilegi izanen dute salaketa jartzea lan arloko agintaritza eskudunean.

IX. KAPITULUA

38. artikulua. Berme sindikalak.

Langileen ordezkariek 20 orduko kreditua izanen dute hilean, batzordeko edo sindikatuko eginkizunak betetzeko, legean ezarritakoaren arabera.

Bi ordezkariri edo gehiagori dagozkien orduak batek biltzen ahalko ditu hilean, bere eginkizunari dagozkion jarduerak egiteko, kredituan ezarritakoa baino denbora gehiagoz. Orduak biltzeko beharrezkoa izanen da hamabost egun lehenago eskatzea eta enpresak arrazoia espresuki onartzea, eta, horren ondoren, eginkizuna bete dela frogatzea.

39. artikulua. Garraiolariei gidabaimena kentzea.

Eginkizun nagusia errepide bidezko salgaien garraioa duen langileak eskubidea izanen du plantako lanpostu batean birkoka dezaten, lanean aritzean arrazoi arruntengatik gidabaimena aldi baterako kentzen badiote, esate baterako, eremu debekatuan aparkatzeagatik, abiadura handiegiz gidatzeagatik edo ibilgailurako baimendutako zama muga gainditzeagatik. Eskubide hori galdu eginen da gidabaimena lanalditik kanpoko gertaerengatik edo erruzko gertaerengatik kentzen denean, esate baterako, legez baimendutako alkohol tasa baino handiagoarekin gidatzeagatik.

40. artikulua. Hitzarmenean ezarritakoa ez aplikatzeko klausula.

Adostasunik lortzen ez bada enpresaren eta langileen legezko ordezkaritzaren artean, ezin izanen zaio utzi hitzarmen hau aplikatzeari, ez badago gutxienez hitzarmenaren batzorde paritarioaren %75en aldeko erabakia. Nolanahi ere, alderdiak Nafarroako Lan Auzitegiaren bitartekotza eta arbitraje sistemen mende jar daitezke, nahi badute. Kasu horretan, arbitrajearen ondorioak onartzera beharturik daude, Langileen Estatutuaren 91. artikuluan araututakoarekin bat.

Hitzarmena ez aplikatzearen ondoriozko desadostasunak konpontzeko prozedura.

Langileen Estatutuaren 85.3 c) artikuluan jasotako agindua betez, honako prozedura hau ezarri da Hitzarmen hau ez aplikatzearen ondoriozko desadostasunak konpontzeko, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan ezarritakoaren babesean:

1. Desadostasuna hitzarmenaren batzorde paritarioaren esku utzi ondoren, eta hartan akordiorik lortzen ez bada, alderdiak Nafarroako Lan Auzitegiaren adiskidetze edo, hala badagokio, bitartekaritza tramitearen mende jarriko dira, alderdietako edozeinek adiskidetzea edo bitartekaritza eskatuta.

2. Aurreko izapidea agortuta, eta desadostasunak jarraitzen badu, alderdietako edozeinek eskatzen ahalko Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalaren mende uztea konponbidea, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

41. artikulua. Emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna.

Hitzarmen hau sinatzen duten alderdiek konpromisoa hartzen dute beren jarduketen eta ekintzen bidez emakumeen eta gizonen tratu eta aukera berdintasuna sustatzeko enpresaren eremuan.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

Hitzarmen honetan zehazten ez den orotan, aplikatu beharreko legedi orokorrean ezarritakoari jarraituko zaio.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Hitzarmen kolektibo honetako xedapenek indargabetzen eta ordezten dituzte, beren eremuan, hitzarmen honen eraginpeko langileei orain arte aplikatzen zitzaien edozein hitzarmen kolektibotan zeudenak, hitzarmen honetan sartzen diren unetik, 1. artikuluan xedatutakoarekin bat.

I. ERANSKINA.–TAULAK

2024. urtea

2024. URTEKO TAULAK

Kategoriak

Urteko
soldata

Oinarrizko soldata

Jarduera plusa

Aparteko pagen zati prop.

Hilean, guztira

Gaueko plusa lan egindako orduko

Zuzendaria

34.832,52

1.921,07

566,96

414,67

2.818,17

Ekoizpeneko burua

29.696,69

1.637,07

484,12

353,53

2.402,65

Mantentze-lanetako burua

29.696,69

1.637,07

484,12

353,53

2.402,65

1. mailako ofiziala

21.884,66

1.349,92

213,27

260,53

1.770,60

Administrari-ofiziala

19.208,45

1.237,69

134,34

228,67

1.554,08

Ekoizpeneko laguntzailea

18.124,79

1.160,28

134,34

215,77

1.466,41

Mantentze-lanetako teknikaria

18.124,79

1.160,28

134,34

215,77

1.466,41

1,76

Espezialista

16.692,16

1.067,85

124,44

198,72

1.350,50

1,35

Peoi espezialista

14.996,80

1.071,20

178,53

1.249,73

1,35

Gidaria

14.996,80

1.071,20

178,53

1.249,73

1,35

Peoia

14.996,80

1.071,20

178,53

1.249,73

1,35

APARTEKO ORDUAK

LANEGUNAK

IGANDEA EZ DEN JAIEGUNA

JAIEGUNA

Mantentze-lanetako teknikaria

15,00 euro

25,00 euro

27,00 euro

Espezialista

14,35 euro

19,35 euro

27,00 euro

Peoi espezialista

12,70 euro

17,11 euro

23,21 euro

Gidaria

15,00 euro

18,00 euro

23,00 euro

Peoia

12,09 euro

16,32 euro

22,51 euro

Lanpostuaren plusa

1,31

JAIEGUNEN PLUS FINKOA

URTEAN

HILEAN

Espezialista

1.493,04

124,42

Peoi espezialista

1.321,08

110,09

Gidaria

1.321,08

110,09

Peoia

1.259,04

104,92

2025. urtea

2025. URTEKO TAULAK

Kategoriak

Urteko
soldata

Oinarrizko soldata

Jarduera plusa

Aparteko pagen zati prop.

Hilean, guztira

Gaueko plusa lan egindako orduko

Zuzendaria

36.121,32

1.992,15

587,94

430,02

3.010,11

Ekoizpeneko burua

30.795,47

1.697,64

502,03

366,61

2.566,29

Mantentze-lanetako burua

30.795,47

1.697,64

502,03

366,61

2.566,29

1. mailako ofiziala

22.694,39

1.399,86

221,16

270,17

1.891,20

Administrari-ofiziala

19.919,16

1.283,48

139,31

237,13

1.659,93

Ekoizpeneko laguntzailea

18.795,40

1.203,22

139,31

223,75

1.566,28

Mantentze-lanetako teknikaria

18.795,40

1.203,22

139,31

223,75

1.566,28

1,76

Espezialista

17.309,77

1.107,36

129,05

206,07

1.442,48

1,35

Peoi espezialista

16.576,00

1.184,00

197,33

1.381,33

1,35

Gidaria

16.576,00

1.184,00

197,33

1.381,33

1,35

Peoia

16.576,00

1.184,00

197,33

1.381,33

1,35

APARTEKO ORDUAK

LANEGUNAK

IGANDEA EZ DEN JAIEGUNA

JAIEGUNA

Mantentze-lanetako teknikaria

15,00 euro

25,00 euro

27,00 euro

Espezialista

14,35 euro

19,35 euro

27,00 euro

Peoi espezialista

12,70 euro

17,11 euro

23,21 euro

Gidaria

15,00 euro

18,00 euro

23,00 euro

Peoia

12,09 euro

16,32 euro

22,51 euro

Lanpostuaren plusa

1,35

JAIEGUNEN PLUS FINKOA

(langile finkoak)

URTEAN

HILEAN

JAIEGUNEN PLUSA BEHIN-BEHINEKO LANGILEENTZAT, LAN EGINDAKO EGUNEKO

Espezialista

1.493,04

124,42

124,42

Peoi espezialista

1.321,08

110,09

110,09

Gidaria

1.321,08

110,09

110,09

Peoia

1.259,04

104,92

104,92

II. ERANSKINA.–ANTZINATASUN OSAGARRIA JASOTZEKO ESKUBIDEA DUTEN LANGILEAK

–1. taldea:

Cristóbal Rodríguez, Jose C. Moreno Garrido, Sara. Marín Inchausti, M.ª Plu. Saralegui Amadoz M.ª Ángeles. Murugarren Peñueles, M.ª Teresa. Landívar Méndez, M.ª Jesus. Goñi Barberia, M.ª Antonia. Frances Abaurrea, Rita. Pérez Arriazu, Juan M.ª.

–2. taldea:

Fernández Garrido, Rosa.

Iragarkiaren kodea: F2512563