210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 4. poligonoko 186. lurzatian. Hasierako onespena

Zubietako Udaleko alkateak, urriaren 17ko 63/2025 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman dio 4. poligonoko 186. lurzatia kudeatzeko hirigintza-hitzarmenari. Juan Ignacio Paul Arzak jaunarekin sinatuko da, eraikinaren irisgarritasuna konpontzeko igogailuaren lanak aurreratzeko, aldi berean xehetasun-azterketa izapidetzen den bitartean.

Erabakia jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5 artikuluan xedatutakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Zubietan, 2025eko urriaren 17an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2513628